EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2017214

EBAZPENA, 2017ko urriaren 16koa, Gizarte Zerbitzuetako zuzendariarena, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2017ko martxoaren 1eko Aginduan jasotako laguntzen deialdian subentzionaturiko jardueren eta ukaturiko eskaeren zerrenda argitaratzeko dena, hain zuzen ere, pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin gauzatutako esku-hartze sozialeko jardueretarako laguntzen ildoan. Agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusitako deialdia egiten da 2017rako.

Xedapenaren data: 2017-10-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201705363
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/03/17an argitaratutako 2017/03/01eko AGINDUA [201701427]

Dekretu horren 15. artikuluan eta deialdia egiten duen aginduaren 13. artikuluan ezarritakoa betez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuetako zuzendariari dagokio diru-laguntzak ematea edo ukatzea ebaztea eta EHAAn argitaratzeko agintzea, Balorazio Batzordearen proposamena aztertu ondoren.
Interesdunei ebazpena jakina razi zaie, eta, orain, EHAAn argitaratzea da bidezkoa.
Ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
Guztiek jakin dezaten, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2017ko martxoaren 1eko Aginduan deitutako pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin gauzatutako esku-hartze sozialeko laguntzei dagokienez, honako hauek argitara ematea: alde batetik, emandako diru-laguntzen zerrenda I. eranskinean, eta, bestetik, ezeztatutako eskaeren zerrenda II. eranskinean. Agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusitako deialdia egiten da 2017rako.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 16a.
Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,
EMILIO GERMÁN SOLA VALLOJERA.