EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2017214

242/2017 DEKRETUA, urriaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoko titularra eta ordezkoa kargugabetzen eta izendatzen dituena.

Organo emailea: OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
Xedapenaren zenbakia: 201700242
Xedapenaren data: 2017-10-31
Hurrenkenaren zenbakia: 201705359
Maila: Dekretua
Euskal Autonomia Erkidegoko 2011. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2010 Legearen zortzigarren xedapen gehigarriak Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa sortu zuen.
Xedapen horren 9.a) atalean xedatutakoarekin bat etorriz, titularraren izendapena Eusko Jaurlaritzak egingo du, Ekonomia eta Ogasun Saileko eta Justizia eta Herri Administrazio Saileko titularrek elkarrekin eta modu arrazoituan proposatuta, Gobernu Kontseiluan erabakitako dekretu baten bitartez.
Era berean, zortzigarren xedapen gehigarriaren 11. atalak aurreikusitakoaren arabera, organoko titularra izendatzeko egintza, berean, haren ordezkoa izendatuko da, hau da, eginkizunak aldi baterako bere gain hartuko dituen eta eskakizun berberak betetzen dituen pertsona edo pertsonak, titularrik ez dagonerako edota kanpoan edo gaixorik dagonerako.
Halaber, 9.b) atalak xedatzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoko titularraren agintaldia sei urtekoa izango da, karguaz jabetzen den egunetik hasita. Izendapena argitaratu ondoren jabetuko da karguaz.
Adierazitakoa oinarri hartuta, Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoko titularra izendatzen duen maiatzaren 31ko 103/2011 Dekretuaren bidez, Jose Antonio Ausín Unzurrunzaga jauna izendatu zen organo horretako titular, eta Francisco Javier Elola del Río jauna, haren ordezko. Dekretu hori 2011ko ekainaren 3an argitaratu zen, eta biharamunean jabetu zen karguaz izendatua. Hortaz, haren agintaldia bukatuta dago, 9.b) atalean ezarritakoari jarraituz.
Zortzigarren xedapen gehigarriaren 10. atalak ezartzen duenez, Gobernu Kontseiluak erabakitako dekretu bidez gauzatuko da agintaldiaren bukaeragatiko kargu-uztea edo -galtzea, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Horren ondorioz, Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2017ko urriaren 31n egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Jose Antonio Ausín Unzurrunzaga jauna kentzea Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoko titular-kargutik, eta egindako lanagatik eskerrak ematea. Halaber, Francisco Javier Elola del Río jauna kentzea, titularraren ordezko kargutik.
2. artikulua.– Maria Begoña Arroitajauregui Jayo andrea izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoko titular.
3. artikulua.– Francisco Javier Elola del Rio jauna izendatzea Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoko titularraren ordezko, aldi baterako, titularrik ez dagonerako edota kanpoan edo gaixorik dagonerako.
4. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2017ko urriaren 31n.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.
Ogasun eta Ekonomiako sailburua,
PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.