EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2017213

IRAGARKIA, Finantza Politikako zuzendariaren irailaren 4ko 82/2017 Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, «Montepío de Conductores San Cristóbal de Guipúzcoa EPSV» erakundearen likidazioa onartzen da eta baja ematen zaio Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Erregistroan.

Organo emailea: OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
Xedapenaren data: 2017-10-31
Hurrenkenaren zenbakia: 201705349
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeei buruzko otsailaren 23ko 5/2012 Legearen Erregelamenduaren 20.e) artikuluak (erregelamendu hura urriaren 27ko Dekretuaren bidez onartu zen) honako hau xedatzen du BGAE bat desegiteko arrazoien eraginkortasunari buruz:
«e) Desegiteko erabakia, edo desegitea deklaratzen duen ebazpen administratiboa, Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Erregistroan inskribatu beharko da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.»
Aipatutako lege-xedapena betetzeko ematen da iragarki hau.
Interesdunek eskuragarri dituzte aipatu diren ebazpenak, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Finantza Politikako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 31.
Finantza Politikako zuzendaria,
FRANCISCO JAVIER ARNAEZ ARRECIGOR.