EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2017213

IRAGARKIA, Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordearena, gestio bateratuko eraikinetarako ikus-entzunezko materialaren hornidura eta instalakuntza helburutzat duen kontratuaren lizitazioaren deialdia egiten duena.

Xedapenaren data: 2017-10-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201705345
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.
c) Espedientearen zenbakia: KM/2017/057.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: hornidura.
b) Xedearen deskribapena: ikus-entzunezko materialaren hornidura eta instalakuntza.
c) Loteen araberako banaketa eta zenbakia: bai, lau.
1 LOTEA: Lakuako 8 bilera gelatan ikus-entzunezkoen hornidura eta instalakuntza.
2 LOTEA: Lakua II-n eraikitako gela berrietarako bi bideokonferentzi ekipo osoen hornidura eta instalakuntza.
3 LOTEA: Gipuzkoako bi bilera gelentzako ikus-entzunezkoen hornidura eta instalakuntza.
4 LOTEA: Bizkaiko bi bilera gelentzako ikus-entzunezkoen hornidura eta instalakuntza.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 82.644,63 euro, BEZik gabe (100.000 euro BEZa barne).
5.– Behin-behineko bermea: ez dagokio.
6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea: www.contratación.euskadi edo www.euskadi.eus/contratación
7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.
a) Sailkapena: ez.
b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioaren eta kaudimen tekniko eta profesionalaren beste betekizun batzuk: administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan eskatutakoak.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko azaroaren 23a, 13:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula partikularren agirian eskatutakoa.
c) Aurkezteko tokia: Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia kalea 1 (Lakua) M eraikina, 3. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 15 egun proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.
e) Aldagaien onarpena: ez.
9.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.
a) Formuletan oinarritutako irizpideak:
Proposamen ekonomikoa. 100 puntu.
10.– Eskaintzak irekitzea.
Ponderazio automatikoa duten irizpideekin loturiko irekitzea: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea 1 (Lakua). 01010 Vitoria-Gasteiz. Data: 2017ko abenduaren 5a, 12:00ak.
11.– Beste argibide batzuk.
12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.
13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: http:// www.contratacion.euskadi.eus
14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 18a.
Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea,
NEREA KARMELE LÓPEZ-URIBARRI GOICOLEA.