EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2017212

ERABAKIA, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2017ko ekainaren 29ko bilkuran hartua, «Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorraren 2015eko ekitaldiko Kontua» behin-betiko onesten duena.

Xedapenaren data: 2017-06-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201705315
Maila: Akordioa
Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak, 2017ko ekainaren 29a egindako bilkuran, hau
ERABAKI DU:
«Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorraren 2015eko ekitaldiko Kontua» behin-betiko onestea. Erabaki honen eranskin modura ageri da.
HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 artikuluak aurreikusten duena betez, txostenaren ondorioak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratzea xedatzea.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 29a.
HKEEren lehendakaria,
JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.
HKEEren idazkari nagusia,
JULIO ARTETXE BARKIN.
ERANSKINA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ADMINISTRAZIO OROKORRAREN KONTUA 2015EKO.
Laburdurak.
AEFILO.– 2/2012 Lege Organikoa, apirilaren 27koa, Aurrekontuaren Egonkortasun eta Finantzaren Iraunkortasunari buruzkoa.
BABA.– Baldintza Administratibo Berezien Agiria.
BEZ.– Balio Erantsiaren gaineko zerga.
EAE.– Euskal Autonomia Erkidegoa.
EAEHONALTB.– 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, 1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri-ogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.
EAEKPP.– Euskal Autonomia Erkidegoaren Kontabilitate Publikoko Plana, 2012ko ekainaren 25eko Agindu bidez onartutakoa, Ekonomia eta Ogasun Sailburuarena.
EAETB.– 1/2011 Legegintzako Dekretua, maiatzaren 24koa, Euskadiko aurrekontu araubidearen gaietan indarrean dauden legezko xedapenen testu bategina onartu eta EAEko Sektore Publikoko Fundazio eta Partzuergoei ezargarria zaien aurrekontuko araubidea arautzen duena.
EBJA.– Europar Batasuneko Justizia Auzitegia.
EHJAN.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Gorena.
EKB.– Kontrol Ekonomikoko Bulegoa.
EKKL.– 14/1994 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia-kontrol eta Kontabilitateari buruzkoa.
ETS.– Euskal Trenbide Sarea.
FPEK.– Finantza Publikoen Euskal Kontseilua.
GKE.– Gobernu Kontseiluaren Erabakia.
IEB.– Inbertsioen Europako Bankua.
SPKLTB .– 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 14koa, Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen testu bategina onesten duena.
VISESA.– Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, S.A. - Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.
I.– Sarrera.
Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Kontuaren 2015eko ekitaldiari dagokion fiskalizazio txosten hau mamitu du, Epaitegia arautzen duen 1/1988 Legeak agindutakoari eta Lanerako Urteko Programak ezarritakoari jarraikiz.
Fiskalizazioak honako alderdi hauek besarkatzen ditu:
– Legezkoak: aplikagarria den arautegia honako alor hauetan betetzen dela egiaztatzea: aurrekontua, zorpetzea, finantza-eragiketak, langileria, obren kontratazioa, zerbitzuak eta hornidurak, diru-laguntzak eta laguntza publikoak ematea eta zuzenbide publikoko diru-sarrerak.
– Kontularitzakoak: Kontu Orokorra ezargarriak diren kontularitzako printzipioen arabera mamitu.
– EAEren Administrazio Orokorraren egoera ekonomikoaren finantza analisia.
– Lanaren zabalak ez du gastuaren eraginkortasun eta efizientziari buruzko azterlanik besarkatzen. Nolanahi ere, azaleratutako hutsak Kudeaketaren alderdiak eta Gomendioak» idazpuruan xehetasunez jasoko ditugu.
II.– Iritzia.
II.1.– Legea betetzeari buruzko iritzia.
1.– Guztira 1,3 milioi euroan esleitutako 2 espedientetan (63 eta 71 zk.), publikotasunik gabeko prozedura negoziatua baliatu da eskaintza bakarra eskatuta, lehiatik salbuesteko arrazoia behar hainbat justifikatu gabe, SPKLTBren 173.c) eta 170.d) artikuluei jarraikiz.
2.– Ondasun eta zerbitzuen 44 erosketa aztertu ditugu, guztira 503.955 euroren zenbatekoa egin dutenak, Segurtasuna (43) eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura (1) sailei dagozkienak, eta horietan guztietan kontratuaren xedea oker zatikatu dela edo ez dela dagokion kontratazio espedientea izapidetu atzeman dugu.
3.– 2015eko apirilaren 14ko eta 2016ko martxoaren 22ko Gobernu Kontseiluek Ekonomia Kontrol eta Kontabilitaterako legearen 24.4 artikuluan aurreikusitako aparteko prozedura baliatuta, euren gain hartu dute 2015eko ekitaldiko gastuen aldeko fiskalizazio juridiko-ekonomikoa, zeinaren zenbatekoa, HKEE honek aztertu dituen espedienteak alde batera, 15,9 milioi eurorena izan den, EKBk aurkako txostena egina zuela. Gastu hauek 14,6 milioi euroren 36 zerbitzu kontraturi eta 1,3 milioi euroren 9 hornidura kontraturi dagozkie. Ez-betetze nagusiak izan dira prestazioak dagokion kontratu espedientea bideratu gabe eta SPKLTBn agindutakoaren arabera legozkiokeen publikotasun eta lehia printzipioak bete gabe gauzatzea.
4.– Hezkoop Programaren deialdia, 12,8 milioi eurorena eta 2015eko martxoaren 18ko Agindu bidez araututakoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politiko eta Kultura sailburuarena, ikastetxeetan jada gauzatutako inbertsioetarako irakaskuntzako kooperatibek izenpetutako maileguak finantzatzea du helburu; ordea, deialdi horrek ez du deialdia egin ostean hasi eta/edo amaitzen diren beste inbertsio batzuek laguntza horiek jasotzeko aukerarik ematen, EAEHONALTBren 49.3 artikuluak agintzen duenaren aurka; izan ere, honek esaten baitu zehaztutako baldintzak betetzen dituzten guztien lehia askea bermatuko dutela laguntzak eta diru-laguntzak ematen dituzten arauek eta horietarako irispidea berdintasun mailan bideratuko dutela.
5.– Gaitek diru-laguntza programako 24 espediente aztertu dira, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunaren sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Agindu bidez araututakoa; horietatik 17 proiektu, 2,3 milioi euroren diru-laguntza jaso dutenak, eskabidea aurkeztu aurretik abiarazi dira, 7, 2013an eta 10, 2014an, Agindu horren 12.3 artikulua urratuz, zeinak adierazten duen laguntzaren eragin pizgarria bermatzeko eskabidea aurkeztu ostean abiarazten diren proiektuek soilik jaso ahal izango dutela laguntza.
6.– 710.000 euroren zenbatekoa egin duten bi diru-laguntza zuzenetan, ez da xedapen orokorra baliatuta deialdi publikoa egiteko ezintasuna justifikatu. Deialdi publikoa egiteko ezintasuna justifikatzea, diru-laguntza zuzenak emateko EAEHONALTBren 49.7 artikuluak betetzeko eskatzen duen baldintza da.
Gure iritzira, EAEren Administrazio Orokorrak, aurreko paragrafoetan aipatutako salbuespenak alde batera, zuzentasunez bete du 2015eko ekitaldian ekonomia-finantzaren jarduera arautzen duen lege araudia.
II.2.– Administrazio orokorraren kontuari buruzko iritzia.
Epaitegi honen iritzira, 2015eko Aurrekontuaren Likidazioan jasotako 1etik 5era bitarteko Oharretan adierazitakoa aintzat hartuta, EAEko Administrazio Orokorraren atxikitako kontuek alderdi esanguratsu guztietan 2015eko ekitaldiaren jarduera ekonomikoa eta 2015eko abenduaren 31ko ondarearen eta finantza egoeraren isla zuzena erakusten dute; baita, data horretan amaitutako urteko ekitaldiari dagozkion bere eragiketen eta eskudiruzko fluxuen emaitzena ere, ezargarria den finantza informazioaren arau-esparruaren arabera eta, zehazki, bertan jasotako kontularitzako printzipio eta irizpideen arabera.
III.– Barne kontrolerako sistemei eta kudeaketa prozedurei buruzko irizpenak.
Atal honek jasotzen ditu bai ekonomia-finantza jarduera arautzen duten printzipioen betetzea nabarmen eragiten ez duten hutsak, bai prozedurazko alderdiak ere, kudeaketa hobetzeko azaleratu ditugunak.
III.1.– Aurrekontuak eta kontabilitatea.
3.1.1.– Ekitaldiko hasierako ordainketa-kredituek ez dute 40,8 milioi euroren zenbatekoa jasotzen, 2015eko ekitaldian egikaritu behar ziratekeen lehenagoko ekitaldietan hartutako konpromisoei dagokiena, kontularitzan hitzartutako kreditu modura erregistratu zirenak. Konpromiso horiei aurre egiteko, beharrezkoa izan da beste jarduera batzuei esleitutako kredituak urritzea eta ondorioz, hasierako aurrekontuan aurreikusitako jarduera batzuk, guztiz edo zatika, eragotzi dira.
3.1.2.– VISESA sozietate publikoari emandako diruzaintzako aurrerakinak aurrekontuz kanpo guztira 23,1 milioi euroan erregistratu dira eta sozietatearen egoitzaren finantzaketa iragankorrerako eta saltzeko dauden babes ofizialeko etxebizitzen izakinetarako baliatu dira. Aurrerakin horiek 2011ko ekitaldian eman zituzten eta urtero berritzen dira.
Berebat, Alokabide, SA sozietateari 4 milioi euroren aurrerakina eman zitzaion, 2015ean iraungi denean urtebeterako berritu dena, etxebizitza parkea alokatu eta Bizigune hutsik dauden etxebizitzen alokairu programa kudeatzeko jardueratik eratorritako diruzaintzako beharrizanak finantzatzeko helburuarekin.
Aurrerakin hauen iraunkortasunak erakusten du bi sozietate hauetan epe luzeko finantzaketa dagoela eta honenbestez, Administrazioak aurrekontuan erregistratu behar lituzke eragiketa hauetatik eratorritako obligazioak.
3.1.3.– 2015eko ekitaldiko aurrekontuaren egikaritzak ez du Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunaren saileko 2 diru-laguntza lerroren erregistroa barne hartu, 41,6 milioi euroren zenbatekoan, ez eta 28,6 milioi euroan hitzartutako kredituena ere. Laguntzen deialdiak 2015ean zegoen kreditu kontsignazioaren arabera egin ziren eta horien erregistroa 2016ko ekitaldian gauzatu da.
3.1.4.– Egoeraren Balantzeak ez du ibilgetuko hainbat kontu-sail osatzen dituzten ondasun guztien banakako xehapenik, hala nola, instalakuntza teknikoak, ekipo informatikoak, makineria, lanabesak eta altzariak, aplikazio informatikoak, e.a. Modu honetan erregistratutako zenbatekoa, guztira, 199,7 milioi euro da.
3.1.5.– EAEren Sektore Publikoaren Aurrekontu Orokorren eta Urteko Kontuen likidazioan jasotako informazioak EAEren Ekonomia Kontrol eta Kontabilitateko 14/1994 Legearen 8. artikuluak eta EAATBren 124. artikuluak gutxiengo izaerarekin eskatzen duten informazioa jasotzen du. Gomendagarria litzateke EAEren sektore publikoa osatzen duten erakunde multzoaren egoera bateratuak barne hartzea, horien guztien ekonomia-, finantza- eta ondare-egoera, eragiketen emaitza eta aurrekontuen likidazioa erakutsiko dutenak.
III.2.– Langileria gastuak.
Lanpostuen Zerrendak.
3.2.1.– Indarreko Lanpostu Zerrendek ez dituzte 2015eko ekitaldian aurrekontuko zuzkidura zuten 1.401 plaza barne hartzen, ondoko xehapenaren arabera:
Justizia saileko langileen Lanpostu Zerrendak onartzea EAEren Administrazio Orokorraren egitekoa da, aldez aurretik Botere Judizialaren Kontseilu Orokorraren aldeko txostena jasota, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 522 artikuluak agintzen duen legez.
III.3.– Diru-laguntzak.
Diru-laguntza zuzenak.
3.3.1.– Halaber, Administrazio Orokorrak Gobernu Kontseiluaren Erabaki bitartez diru-laguntzak eman dizkie 11 onuraduni; onuradun horiek aurreko bi ekitaldietakoren batean ere helburu berberetarako diru-laguntza zuzenak jaso zituzten. Baldin eta diru-laguntza hauei datozen ekitaldietan eutsiko balitzaie, komenigarria litzateke dagozkien aurrekontuetan izenez jasotzea.
3.3.2.– A.19 eranskinean jasotako diru-laguntzak aztertu ditugu eta honako alderdi hauek dira azpimarragarriak:
– Aztertu ditugun diru-laguntzetarik bitan, guztira 740.000 milioi eurorenak, egiaztagiriak aurkeztu aurretik konturako ordainketa erregimena ezarri da. Aldez aurretik egindako finantzaketa honek aparteko izaera behar du izan eta diru-laguntzari lotutako ekintzak gauzatu ahal izateko beharrezkoa dela justifikarazi gabe eman da, EAEHONALTBren 49.11 artikuluan ezarritakoari jarraiki.
– 1,1 milioi euroren zenbateko bi diru-laguntzatan ez da inongo prozedurarik finkatu jasotako helburu bereko beste laguntza batzuekiko bateragarritasunaren muga bete izana egiaztatzea bideratuko duenik.
– Pobrezia Energetikoaren programarako emandako diru-laguntzan, 113.733 euroren kitatutako gastua duena, laguntzen banaketa irabazi asmorik gabeko erakunde baten bidez gauzatu da. Azken honen partaidetza erakunde laguntzaile modura bereizi behar zatekeen, horien erregimena arautzen duen 698/1991 Dekretuaren III. tituluak agintzen duenari jarraikiz.
Lehiaketa publiko bidez emango diren diru laguntzak.
3.3.3.– Hamar diru-laguntza lerro arautzen dituen arautegia aztertzean –A.19an dago xehatua-, honako akats hauek azaleratu dira:
– Aztertu diren 10 diru-laguntza lerroek ez dute ekintza eta adierazleak besarkatzen dituzten onartutako plan estrategikorik, Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluak agintzen duen moduan. Gainera, gomendagarria litzateke aurrekontuko oroitidazkiak adierazleak txertatzea, lagundutako proiektu eta enpresa kopuruaren kuantifikatze hutsa egitera mugatu barik, eraginkortasuna eta efizientzia neurtzea ere bideratuko dutenak.
– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunaren sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduak, Gaitek programa arautzen duenak, 8.h) artikuluan programako laguntzak eskuratzeko ezinbesteko baldintza modura finkatzen du zerga obligazioetan egunean egotea; ez du, baina, Gizarte Segurantzarekiko obligazioetan egunean egoteari buruzko aipamenik egiten, Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 14.1.e) artikuluak agintzen duen moduan.
3.3.4.– Produktu berrien garapena sustatzeko laguntzak emateko 3,4 milioi euro egin dituzten 24 espediente aztertzean (Gaitek programa) eta laguntzak ukatzeko beste bi aztertzean, hona hemen azaleratu diren ez-betetzeak:
– Gaitek programako laguntzak ukatu izateko arrazoiak eraginpekoei igorritako jakinarazpenetan adierazten dira, baina ez Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko abenduaren 30eko Ebazpenean, emakida arautzen duen Agindu arautzailearen 18.2 artikuluak agintzen duen moduan.
– Emakida arautzen duen Aginduaren 18.3 artikuluak emakida ebatzi eta jakinarazteko ezartzen duen 6 hilabeteko gehieneko epea 6 hilabetetan urratu da.
– Aginduak ez ditu diruz lagungarri izango diren gastuen zenbatekoa finkatzeko irizpideak zehazten eta honenbestez, ezin jakin daiteke laguntzaren ehunekoak zein kalkulu-oinarrirekin egiten diren.
III.4.– Kontratazioa.
Ekitaldi honetan egikaritu diren eta lehenagoko ekitaldietan esleitu ziren 50 espedienteko lagina eta 2015ean esleitutako 29 espedienteko lagina aztertu dugu. Aztertutako espedienteen zerrenda A.18 eranskinean dago xehatua.
III.4.1.– Aurreko ekitaldietan esleitutako espedienteak.
– Guztira 197 milioi euroan esleitu diren 4 espedientetan (2, 6, 17 eta 25 zenbakiak) 1 eta 4 hilabeteko atzerapena izan da SPKLTBren 222.2 artikuluak kontratuaren xedea entregatu edo amaitzen denetik aurrera harrera-akta egiteko ematen duen hilabeteko epearekiko. 3,1 milioi euroan esleitutako beste espediente batean (18 zk.) lan hau egin dugun datan eta aipatutako epea iraungia zela, gauzatu gabe zegoen harrera-akta.
– 225,5 milioi euroan esleitutako 5 espedientetan (2, 3, 6, 17 eta 18 zk.) ez da obren bukaerako ziurtagiria egin eta 63,6 milioi euroan esleitutako 3 espedientetan (8, 22 eta 23 zk.) obren bukaerako ziurtagiria, SPKLTBren 235.1 artikuluaren arabera obrak hartu eta hiru hilabeteko epean egin behar dena, 4 eta 15 hilabete bitarteko atzerapenez egin da.
– 768.851 euroan esleitutako 32 zk. espedientean 60.150 euroren aldaketa bat egin da SPKLTBrren 105. artikuluak agintzen duen prozedura saihestuta. Gastu hau 2016ko martxoaren 22ko Gobernu Kontseiluaren Erabaki bidez baliokidetu zen.
– Guztira 4,7 milioi euroan esleitutako 2 espedientetan (37 eta 38 zk.) kontratu horien gehieneko mugaren gainetik egin da egiaztagiria, hurrenez hurren, 333.983 euro eta 84.954 euro gainetik. Lehenengo kasuan 2016ko martxoaren 22ko Gobernu Kontseiluaren Erabaki bidez baliokidetu zen.
– Jantokiak zuzenean kudeatzen dituzten ikastetxeei prestaturiko janariak hornitzeko 50 zenbakiko espedientea 92,8 milioi euroan esleitu zen, ikasleek ordaindu beharreko jantokiko kuotei zegokien atala barne; kontratu honen prestazioa 2015eko uztailean amaitzen zen arren, zerbitzu ematen jarraitu zuten 2015eko laugarren hiruhilekoan zehar, ez baitzen beste lehia prozesu bat martxan jarri Lehiaren Euskal Agintaritzak abiarazitako espediente bat ebazteko zegoelako. EAEk finantzatutako zatiari zegozkion 11,3 milioi euroak 2016ko martxoaren 22ko Gobernu Kontseiluaren Erabaki bidez baliokidetu zen.
– 2012ko abenduaren 5ean Donostialdeko metroa egiteko obra zibilaren kontratua esleitu zen, Kontxa-Morlans bide-zatiarena (16. espedientea), 50 milioi euroren zenbatekoan. Administrazioak alegatutako interes publikoko arrazoiak tarte, kontratu agiria ez zen gauzatu eta horrek eragin du esleipendunari kontratua ez formalizatu izateagatik ordaingarri zaizkion kalte-ordainak ETSk balioztatu ondoren 2015eko uztailaren 9ko Ebazpena ebaztea, zeinak aitortzen duen enpresak 157.450 euroren kalte-ordaina jasotzeko duen eskubidea, eragin zaizkion kalteen ordainetan. Zenbatekoarekiko desadostasuna dela eta, 2015eko abuztuaren 13an enpresak gorako errekurtsoa aurkeztu du aipatutako ebazpenaren aurka. 2016ko azaroaren 14ko Ebazpen bitartez, ETSk aurrez balorazioa eginda, partzialki balioetsi da gorako errekurtsoa eta kalte-ordaina 22.060 euroan gehitu da, eskaintza prestatzetik eta kontratua gauzatu aurreko obligazioetatik eratorritako gastu kontzeptuan; ordea, ebazpena ez da irmoa, esleipendunak errekurritu egin baitu administrazioarekiko auzibidea baliatuta.
III.4.2.– 2015-ean esleitutako espedienteak.
– Guztira 5,7 milioi euroan esleitutako 2 espedientetan (51 eta 67 zenbakiak) balio judizioa eskatzen duten esleipen irizpideak, BABAn jasotakoak, orokorrak dira eta ez dute haztapena eta puntuazioa emateko moldea zehazten. Inoiz Kontratazio mahaia bera da edo balorazio txosten teknikoa, gerora, irizpide horietan balioztagarriak diren alderdi berariazkoak zehazten dituena. Kontratuaren esleipenean buru egingo duten baremoak aldez aurretik ezagutzeko lehiatzaileek duten eskubidea bermatzearren (SPKLTBren 139. art. berdintasun eta gardentasun irizpideak), gomendagarria litzateke pleguetan irizpideak eta horien haztapena zehaztea; baita, horiek balioztatzeko baliatuko duten metodoa ere.
– 51 zk. espedientean, 3,6 milioi euroan esleitutakoan, txosten teknikoak ez ditu zehazten edo justifikatzen lehiatzaile bakoitzari emandako puntuazioaren arrazoiak eta esleipena 19 hilabeteko atzerapenez egin zen SPKLTBren 161.2 artikuluak plikak irekitzen direnetik aurrera ematen duen gehienezko 2 hilabeteko epearekiko (C2).
– 600.000 euroan esleitutako 75 zk. espedientean, BABAk kontratuan ehuneko 20ra arteko aldaketak egitea aurreikusten duen, aldaketa horiek egiteko beharrezko diren baldintzak modu argi eta zehatzean finkatu gabe, SPKLTBren 106. artikuluak agintzen duen moduan. Esleipena egin eta hiru hilabetetara esleipen zenbatekoaren ehuneko 20ko aldaketa egiteko baimena eskatu zen, aldaketa hori eragin zuten beharrizan berriak behar hainbat justifikatu gabe onartu zena.
III.4.3.– Kontratu txikiak.
– Guztira 387.655 euroren zenbatekoan kontratatutako 16 ondasun eta zerbitzu aztertzean, zuzenean kontratatu direla ikusi dugu, kopurua aintzat hartuta aurretik eskaintzak eskatuta egin behar ziratekeenean; hona hemen zein saili dagozkien: Segurtasuna (4), Osasuna (7), Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura (2), Herri Administrazioa eta Justizia (2) eta Ogasuna eta Finantzak (1).
– Guztira 2,5 milioi euroren zenbatekoa egin duten 32 hirugarrenen zenbait obra txiki azaleratu dira, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarenak; lehiaketa bidezko lizitazio bidez kontratatzeko gutxienekora iristen ez badira ere, aleko prezioetan edo hornitzaileak homologatzeko prozedura lehiatzeko elkartu litezke.
III.5.– Abalak.
10 espediente aztertu ditugu Berme Publiko bidez Aparteko Finantzaketa Lerroari dagozkion abalen emakida guztiaren gainean ehuneko 60 egin dutenak; lerro hori Administrazio Orokorraren eta hainbat finantza-erakunderen artean 2012ko uztailaren 5eko hitzarmen bidez ezarri zen eta 2015eko ekitaldian indarrean egon da; espediente horiek aztertzean ondotik adierazitako egoerak azaleratu dira, hitzarmenaren baldintzak betetzean eragina dutenak:
– Administrazioak ez du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian onuradunen zerrenda argitaratu, emandako abalen zenbatekoaren, laguntzaren zenbatekoaren eta minimis izaeraren informazioa emanez.
– Enpresa txiki eta ertain izaera duen zehazteko onuradunak egindako erantzukizunezko adierazpenean jasotako datuak soilik hartuko dira kontutan. Gomendagarria litzateke administrazioak baldintza modura urteko kontuak aurkezteko eskatzea.
III.6.– Beste alderdi batzuk.
– Administrazio Orokorrak 2015eko ekitaldian egindako ordainketak aztertzerakoan ikusi da merkataritzako eragiketen batez besteko ordainketa epea 29 egunekoa izan dela, merkataritzako eragiketetan berankortasunaren aurkako borrokan neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legeak agintzen duen gehienezko 30 eguneko epea betez. Alabaina, egindako ordainketen ehuneko 32k -212 milioi euroren zenbatekodunak- gainditu egiten du epe hori.
Bestetik, uztailaren 25eko 635/2014, EDren 4. eta 5. artikuluetan jasotakoa aplikatzen badugu, zeinak administrazio publikoetako hornitzaileei egindako ordainketen batez besteko aldia kalkulatzeko metodologia garatzen duen, (1,8)ko ratio globala eskuratuko dugu. Horrek esan nahi du, batez beste, 2015ean hornitzaileei ordainketak 28,2 eguneko epean egin zaizkiela, arau horretan ezarritako 30 eguneko gehienekoarekiko 1,8 egun azpitik.
IV.– Finantza analisia.
Ondoko taulak Aurrezki gordinak, Emaitza arruntak eta Aurrekontuko saldoak azken lau ekitaldietan izan duten bilakaera erakusten du:
Sarrera arruntek ehuneko 1,5 egin dute gora aurreko ekitaldiarekiko, ehuneko 1,4 gehitu diren gastu arrunten aurrean; horrek ekitaldian 337,4 milioi euroren aurrezki gordina sortzeko bide eman du, 2014an eskuratutakoa baino 10,2 milioi handiagoa.
Sarrera arruntek izan duten 128,2 milioi euroren igoera nagusiki Foru Aldundiek ekarpen handiagoa egin dutelako gertatu da, neurrizkoa izan dena gainerako sarrera arruntak 47,5 milioi euroan murriztu direlako.
Gastu arruntak 118 milioi euroan handitu izanaren arrazoiak honako hauek dira:
– Langile gastuak 44,9 milioi euroan gehitu izana, batik bat 2012ko abenduko aparteko soldata eta osagarria kendu izanaren ondorioz ordaintzeko dauden zenbatekoak itzuli izateagatik, irakasleen kolektiboko bitarteko funtzionario, ordezko eta aldi baterako kontratazioetan izandako igoeragatik eta gizarte kotizazioetan egindako gastu handiagoagatik.
– Funtzionamendu gastuek izandako 23,1 milioi euroren igoera. Kapitulu honetan garrantzizko gertaera jazo da, izan ere 2014an aparteko gastuak ordaindu behar izan ziren bi epai eta 54,4 milioi euroren abal bat egikaritu izanaren ondorioz; gertakari hori aintzat hartuko ez bagenu, kapituluaren egiazko igoera 77,1 milioi eurorena izango litzateke. Igoera hau, nagusiki, zeinu kontrajarriko bi osagaik eragin dute: batetik, Osakidetzako zentroei dagokien gastuak (ospitaleak eta eskualdeetakoak) gora egin izanak, aurreko ekitaldiko gastuekiko 83,4 milioi euroren igoera izan baitute; eta bestetik, eskoletako jantokietan zerbitzu emateari utzi izanak, 3,7 milioi euroren zenbatekoan.
– Transferentzia eta diru-laguntza arruntetan 50 milioi euroren igoera, honen ondorioz:
Sektore publikoari egindako transferentziak 30,7 milioi euroan igo izana. Igoera nagusia Lanbideri egindako transferentzia 58,4 milioi euroan gehitu izanak eragin du. Bestetik, EAEren Administrazio orokorrak bere gain hartu zuen 2014an 21 milioi euroren ordainketa, EBJAaren 2014ko maiatzaren 13ko epaiaren eragin ekonomikoaren ondorioz foru aldundiak konpentsatzeko aparteko kontribuzioaren kontzeptupean.
Sektore pribatuari emandako diru-laguntzak 19,2 milioi euroan igo izana. Igoera esanguratsuenak honako kontu-sail hauetan izan dira: hezkuntza-itunak, 9,9 milioi euroan; haur eta lehen hezkuntzari laguntzak, 3,8 milioi euroan; eta ekitaldi honetan kontu-sail honetan abokatu eta prokuradore elkargoei doako lege-laguntza ematea, 14 milioi euroan.
Inbertsio garbiek 38,7 milioi euro egin dute behera. Hona hemen magnitude hau osatzen duten idazpuruetako bakoitzean izandako bariazio nagusiak:
– Egiazko inbertsioek 125,1 milioi euro egin dute behera, Euskal Trenbide Sare berriaren Gipuzkoako bide-zatian egikaritza txikiagoa izan delako.
– Emandako kapitalezko transferentzia eta diru-laguntzak 58,7 milioi euroan jaitsi dira, nagusiki 2014ko ekitaldian aurreko ekitaldiko Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Etortek, Saiotek eta Emaitek programetako diru-laguntza deialdiak egikaritu izanaren ondorioz.
– «Finantza aktiboen igoera» gastuen kapitulua 12 milioi euroan murriztu da, batik bat, Finantzen Euskal Institutuaren Gizarte Funtsari 4,1 milioi euroren ekarpen txikiagoa egin izanaren ondorioz eta partaidetutako sozietateei 8,1 milioi euroren ekarpen txikiagoa.
– Jasotako kapitalezko transferentzia eta diru-laguntzek 173,1 milioi euroren murrizketa garbia nozitu dute, batetik, Estatuko Administrazio Orokorretik datozen transferentziak 111,9 milioi euroan murriztu direlako, Euskal Trenbide Sare berriaren Gipuzkoako bide-zatian obren egikaritza txikiagoa izan delako, eta bestetik, Europar Batasunetik jasotako funtsek ere behera egin dutelako, 61,5 milioi euroan.
– «Finantza aktiboen gutxitzea» sarreren kapitulua 16,5 milioi euroan gehitu da, batik bat Gauzatu eta Bideratu programetako diru itzulketekin, 14,9 milioi euroren zenbatekoan.
Hona hemen adierazle nagusienen bilakaera grafikoan jasota:
Azken lau ekitaldietan Gauzatutako Diruzaintza Geldikinaren bilakaera honakoa izan da:
Diruzaintza Geldikina 80,3 milioi euro gutxitu da. Diruzaintza Geldikin Erabilgarriak izan duenaren antzeko bariazioa, 73,7 milioi euroan murriztu dena.
Erabilitako zorrak 478,7 milioi euro egin du gora eta 2015eko ekitaldi itxieran 8.230,7 milioi euroren zenbatekoa egin du. Ekitaldiaren emaitza zorra handitzearekin batera ez da nahikoa izan inbertsio garbia finantzatzeko.
Aurrekontuaren egonkortasun eta finantzaren iraunkortasun helburuak betetzea.
AEFILOk administrazio publikoen aurrekontuaren egonkortasun eta finantzaren iraunkortasunari buruzko alderdiak arautzen ditu. Berebat, Lege Organiko honen Azken Xedapen Hirugarrenak adierazten du Lege horretan xedatutakoa Euskal Autonomia Erkidegoari ezartzea Ekonomia Itunaren Legeak erabakitakoa kaltetu gabe egingo dela.
Bestetara, Euskal Autonomia Erkidegoaren Kontzertu Ekonomikoa onesten duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen 48. artikuluak Estatuarekiko koordinazioa eta kolaborazioa aurreikusten ditu aurrekontuaren egonkortasun gaietan. Lege beraren 62. artikuluak, bestetik, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren egitekoen artean aurrekontu egonkortasunaren gaietan kolaborazio eta koordinaziorako konpromisoa hitzartzeko egitekoa zehazten du.
Espainiako Erreinuak 2014ko apirilean erkidegoetako erakundeei igorritako 2014-2017 Egonkortasunari buruzko Programa eguneratzeak aurrekontuaren egonkortasunari buruzko helburuak berrikustea eragin zuen. Hori dela eta, 2014ko abenduaren 23an Estatuko eta Euskal Herriko administrazioek egindako bilkuran 2015eko ekitaldirako aurrekontuaren egonkortasun-helburu bat adostu zuten, ehuneko 7ko defizitean finkatu zutena, eta ehuneko 14,2ko zor publikoaren helburua, biak ere ekitaldi horretako Barne Produktu Garbiarekiko. Erabaki hau Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak berretsi du 2017ko maiatzaren 17an egindako bilkuran.
2015eko urrian Ogasun eta Herri Administrazioen Ministerioak mamitutako aurrekontuaren egonkortasun eta zor publikoaren eta gastuaren arauaren helburuen betetze mailari buruzko txostenak adierazten du, AEFILOren 17. artikuluak aurreikusitakoaren arabera, EAEk bete dituela 2015eko ekitaldirako ezarritako aurrekontuaren egonkortasun eta zor publikoari buruzko helburuak. Txosten horrek berak gastuaren araua ere bete dela dio eta EAEren administrazio orokorraren gastu zenbagarriak ehuneko 0,3ko hazkuntza izan duela, 2015erako finkatutako muga ehuneko 1,3koa izanik.
V.– 2015-eko ekitaldiko kontuak.
2015-eko aurrekontuaren likidazioa.
Urteko kontuak.
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN 2015EKO EKITALDIKO FISKALIZAZIOAREN EMAITZEI AURKEZTUTAKO ALEGAZIOAK
I.– Sarrera.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren fiskalizazioaren 2015eko ekitaldiko emaitzei erantzute aldera, otsailaren 5eko 1/1988 Legearen 13. artikulua betez, txosten honetan aipatutako gaiari buruz kudeaketa-organo bakoitzak egoki iritzi dituen eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak zentralizatu dituen alegazioak eta justifikazioak bildu dira.
II.– Iritzia.
II.1.– Legezkotasuna betetzeari buruzko iritzia.
II.1.1.– Kontratatzeko prozedura negoziatua.
«1,3 milioi euroren truke adjudikatutako 2 espedientetan (63 eta 71 zenbakidunak) publizitaterik gabeko prozedura negoziatua erabili dute eskaintza bakarra eskatuta, baina lehiatik salbuestea ez dute behar bezala justifikatu, SPKLTBren 173.c eta 170.d artikuluekin bat etorriz».
63. zenbakiko espedientea: artxiboa handitzearen hornidura eta instalazioa:
Adjudikazioaren zenbatekoa: 676.900 euro (BEZa barne); horietatik 175.000 2015eko ekitaldiari dagozkio, eta 501.690 konpromiso-kredituaren 2016koari.
Espedientean jasota dagoenaren arabera, kontratazio-organoak adjudikaziodun proposatutako enpresaren ekipoak dituen instalazioa handitzea dela iritzi zion, eta enpresa horrek baino ez duela produktu hori egin eta merkaturatzen.
Horri dagokionez, Teknika eta Mantentze-lanen Bulegoaren lehiatik salbuesteko memoria, 2015eko uztailaren 16koa, jasota dago, hauxe dio: «Lanen tipologia dela-eta, zailtasun handia dago zerbitzu hori gauzatzeko egiazko lehia sustatzeko orduan».
Aipatutako memoria horren arabera, adjudikaziodun proposatutako enpresak baino ez du bere produktua egin eta merkaturatzen; sistemaren funtzionamendua programazio tekniko integral baten mende dago, eta eraikitzeko haren espediente teknikoa adjudikaziodun proposatutako enpresarena da; hori horrela, kontratuaren xede diren osagaiak gehitzea ezin da lehendik dagoen instalaziotik bereizitzat hartu.
Hala, justifikatutzat jotzen da publizitaterik gabeko prozedura negoziatua erabiltzea; izan ere, SPKLTBk, 173. artikuluaren c) letran, lehia hori salbuesteko, hau eskatzen du: «Betiere hornitzailez aldatzeak administrazioa behartuko balu bestelako ezaugarri teknikoak dituzten materialak eskuratzera, neurri gabeko bateraezintasunak nahiz zailtasun teknikoak sortuz, bai erabilerarako bai mantentze-lanerako».
71. zenbakiko espedientea: auzitegi-genetikako erreaktiboen hornidura:
Adjudikazioaren zenbatekoa: 600.000 euro (BEZ barne); horietatik 100.000 2015eko ekitaldiari dagozkio, eta 500.000 konpromiso-kredituari (400.000 2016ko urtekoari eta 100.000 2017ko urtekoari).
Erreferentziako espedientera erantsitako 2015eko uztailaren 29ko memoriak honakoa adierazten zuen: «Ertzaintzaren Polizia Zientifikoaren Unitateko Auzitegi Genetikako Laborategiak atxilotuei hartutako laginetan edo krimenaren tokietan lortutako DNA identifikatzeko analisiak, bere jarduerari dagozkionak, egiteko, hainbat substantzia edo erreaktibo erabili behar ditu, era horretako zereginak egitea ahalbidetzen baitute. Bigarren kasurako –krimenaren tokietan lortutako laginetatik DNA identifikatzeko alegia (zalantzazko laginak)–, behar diren kalitate-estandarrak betetzen dituzten kitak eta erreaktiboak erabili behar dira, eta, horrez gain, egokiak ere izan behar dira Unitateak Auzitegi Genetikako Atalean duen ekipamenduarekin erabiltzeko; halaber, saiakuntza- eta kalibrazio-laborategietarako ISO 17025 arauaren arabera egiaztatuta ere egon behar dira Polizia Zientifikoaren Unitatean».
Kontsiderazio horiek elementu nahikoak izan dira aztergai dagoen prozeduraren erabakia hartzeko orduan.
II.1.2.– Zatikapena.
«Segurtasun Sailaren (43) eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren (1) ondasun eta zerbitzuen 44 eskurapen aztertu ditugu –503.955 euro guztira–, eta kontratuaren xedea bidegabe zatikatu dutela edo dagokion kontratazio-espedientea ez dutela izapidetu hauteman dugu».
4.– Sarrera modura, esan beharra dago ondorengo atalean jasotako eskuraketen hurrengo 6 apunteetan kontratu-euskarria baliozkoa izateaz gain guztiz indarrean ere bazegoela.
Hala bada, honako apunte hauek nabarmenduko ditugu:
Ikus daitekeenez, guztiz eraginkorrak ziren administrazio-kontratazio prozeduren jarraipen gisa sinatutako kontratuen babesean daude faktura guztiak eta haien kontzeptuak, aurreko taularen 4 zutabean zehaztuta dagoenez; eta haien ezaugarri komun bakarra da ordainketak proposatu eta/edo onartu dituztela kontratazioaren kreditu-erreserbetan hasieran xedatutakoen ondorengo ekitaldietan. Gorabehera horiek hainbat arrazoi izan ditzakete, jakina (kontratu-eteteak, betearazteko atzerapenak, denboran luzatutako harrerak, bisatu gabeko fakturak eta abar), baina inola ere ezin da jo kontratuaren xedea bidegabe zatikatu dela edo dagokien kontratazio-espedientea izapidetu ez dutenik.
Datu hori guztiz egiazta daiteke (Revascon Kontratatzailearen Profilaren bitartez, adibidez), eta jo behar dugu, hortaz, eskuraketa horien kopurua zein haien aurrekontu-zenbatekoa ez zegozkiola txostenean jaso dituzten kapituluari.
5.– Ondoren azaldutako 6 apunteei dagokienez:
Horiek guztiek 3.000 eurotik beherako faktura eragin dute, eta horrek bestelako justifikaziorik saihestea dakar, honako Agindu honek era horretako gastu-xedapenetarako esplizituki xedatzen duenaz gain: AGINDUA, 2000ko martxoaren 30ekoa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiaren irailaren 30eko 211/1997 Dekretua garatzen duena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan eta bere erakunde autonomoetan aldez aurreko fondoen araubideari dagokionez.
6.– Azkenik, gainerako 3 apunteei dagokienez ohartarazi behar dugu horiek guztiak direla kausa aztertu behar dugula Sail honen Kontratazio Organoetara, kontratazio horiekin konpondu nahi zen egoeraren inperatiboari buruz, igorri ziren memorien argudioak berrikusi behar diren.
Nolanahi ere, orain arte azaldutako arrazoiak, baita kontratazioen haztapen kuantitatibo zein kualitatiboa ere, ikusita, salbuespenezkoak dira Segurtasun Sailaren ohiko jokabidearen aldean.
II.1.5.– Gaitek programa.
Gaitek programaren arauan biltzen den eragin pizgarria bermatzearren (2015eko otsailaren 11ko Agindua, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena), laguntza-eskaera aurkeztu ondoren hasitako proiektuak baino ezin dira baliatu programaz.
Halaber, laguntzaren efektu pizgarria eragiten dela ziurtatzeko, erakunde eskatzaileek aitorpen bat bete behar dute, honakoa adieraziz: I+G+B alorreko jardueraren zein alderditan izan duen laguntzak efektu pizgarria, proiektuaren tamaina, aplikazio-eremua edo gauzatzeko erritmoa nabarmen handituz, edo I+G+B proiektuetan gastatutako guztizko zenbatekoa nabarmen handituz.
Nolanahi ere, kontuan hartu behar da Gaitek programaren deialdiak urterokoak direla eta jarduera ikertzailearen izaera jarraitua eta haren konplexutasuna dela eta I+G proiektuak hainbat urtetan gara daitezkeela, baita hainbat fasetan egituratu ere, azterlanaren eta plangintzaren aurretiko faseetatik hasita harik eta helburuak eta emaitzak lortzeko behar diren ondorengo faseetara arte (Arazoa aztertzea eta ikerketa diseinatzea; hipotesiak azaltzea; aldagaiak eta informazio-iturriak zehaztea; datuak bildu, aztertu eta tratatzea; hipotesiak berriz azaltzea; saiakuntzak; prototipoak egitea; eskalak egitea, etab.). Edota ikerketa-lerro beraren barruko proiektu ezberdinak ere izan daitezke.
Horregatik, urteko deialdi bakoitzean erakunde eskatzaileak proiektuari dagokion aurrekontua aurkezten du, edo ekitaldian garatuko duen proiektuaren fasearena, eta deialdi bakoitzean ebaluatzen da norgehiagoka.
Horrenbestez, hainbat urtetako I+G-ko proiektu batek hasierako fasean lehen laguntza-eskaera aurkeztu zuenean eragin pizgarria bete bazuen, ondorengo urteko deialdietan proiektuaren hurrengo faseak edo ikerketa beraren barruko beste proiektu bat aurkezten direnean, eskatzen da proiektuaren edo ikerketaren zati hori aldez aurretik hasita ez egotea. Ez da eskatzen, ordea, ikerketa-lerro horren edo proiektu osoaren aurreko faseak hasita ez egotea.
Hau da, proiektua –epe jakin batean egin beharreko helburuen, zereginen eta kostuen bildumatzat hartuta– eta deialdira aurkeztua, ez da inola ere aurretik hasi.
Azkenik, adierazi behar dugu irizpide hori, Europako Batzordean oro har onartutakoa, dela Teknologia Zuzendaritzak kudeatzen dituen I+G-rako laguntzen programa eta araudietan. Laguntza-programa horiek (Gaitek, Etorgai, Hazitek) Estatuko laguntzen arloan aplikatu beharreko Europako araudiaren arabera izapidetu dira.
II.1.6.– Diru-laguntza zuzenak.
Gestamp Technolology Institute SL-Lanbide Espezializazio eta Kualifikazio Ikastaroak.
2015eko martxoaren 31n, Eusko Jaurlaritzak eta Gestamp Automoción SAk lankidetza-protokoloa sinatu zuten teknologia berriei eta prozesu tradizionalei buruzko prestakuntzarako Gestamp taldearen bikaintasun-zentro bat ezarri eta garatzeko. Teknologia aurreratuei buruzko prestakuntzara bideratutako zentro horrek, Lehendakariaren esanetan, «EAEko automobilaren sektorearen lehiakortasuna indartuko du, enplegagarritasuna hobetuko du eta Euskadi sektoreko munduko erreferente bihurtuko du. Gure ustez, GTI euskal enplegu eta gazteentzako aukera handia da, eta nabarmentzekoa da talde horrek beste inbertsio batzuen bultzatzaile modura egiten duen lana».
Funtsean, Eusko Jaurlaritzak eta Gestamp enpresak espero dute lankidetzari esker honako hauek lortzea: pertsonen lanbide-kualifikazioa eta enplegagarritasuna hobetzea, Gestamp-en enpresa- eta gizarte-helburuei ekarpena egitea eta gure herrialdeko garapen ekonomiko eta sozial maila hobeak.
Gestamp enpresak eta Eusko Jaurlaritzak, Lanbide, Unibertsitateetako Sailburuordetzaren eta Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren bitartez, lankidetza-esparru bat ezartzea erabaki dute GTI garatzeko Gestamp enpresaren erreferentziako prestakuntza-zentro modura. GTIren jarduera, besteak beste, espezializazio-programak lanbide-heziketako zentroekin batera ematera bideratuko da (beroko estanpazioa, hotzeko estanpazioa, soldadura, matrizegintza eta laser bidez ebakitzea, besteak beste), eta, horrez gain, teknologia horiei lotutako I+G-ko proiektuak ere garatuko ditu, bai lanbide-heziketako ikasleentzat bai irakasleentzat. Lanbide-heziketako prestakuntza-zikloak bateragarriak izango dira ikas-ekinezko erregimeneko lanbide-heziketa dualarekin. Eusko Jaurlaritzak Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren bitartez, besteak beste, prestakuntzan lagunduko du, eta GTIk emandako espezializazio-programak ziurtatuko ditu.
Hala, 2015eko ekitaldian, 2015eko abenduaren 29an egindako gobernu-kontseiluan, Gestamp enpresari 120.000 euro zuzenean ematea onartu zen.
Halaber, Europar Batasunaren aurrean egin beharreko izapideak kontuan hartu dituzte, diru-laguntza horrek Estatuaren laguntzei buruzko Europar Batasunaren araudia bete beharra baitu.
Azken finean, Estatuko laguntzei buruzko EBren araudiarekin bat etortzeko, Gestamp enpresaren diru-laguntzak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko martxoaren 29ko Aginduan zehaztutako baldintzak bete beharko ditu (horren bidez Gestamp enpresari diru-laguntza izenduna ematen zaio Lanbide Heziketako ikasleen espezializaziorako programak egiteko 2016an).
Azaldutako guztiagatik eta azaldutako jarduerek behar duten espezifikotasuna eta espezializazio-maila dela kausa, eta horrelako jardueretan Gestamp enpresak duen espezializazio-maila handiagatik, hain zuzen, ez da deialdi publikorik egin.
Bateragarritasun-muga betetzeari buruz, EBFTren 107. artikuluaren 1. zenbakiak estatu-laguntzen bateraezintasunaren printzipio orokorra deklaratzen du: «Tratatu honetan besterik xedatu ezik, estatu kideek emandako laguntzak edo estatuko funtsen bidez emandakoak, edozein modutakoak izanda ere, merkatu bateratuarekin bateraezinak izango dira estatu kideen arteko trukaketei eragiten dieten heinean, baldin eta, zenbait enpresa edo ekoizpenen alde eginez, lehia faltsutzen badute edo faltsutzeko modukoak badira».
Aurrekoa gorabehera, Batzordeak berriki onartu du 651/2014 (EB) Erregelamendua, 2014ko ekainaren 17koa, zenbait laguntza-kategoria barne merkatuarekin bateragarritzat jotzen dituena, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (EBAO, L 187, 2014/06/26) –aurrerantzean, KSEO.
Laguntzen bateragarritasuna ziurtatzearren, dagokion administrazioak emandako diru-laguntzak bete beharko dituen baldintza orokor eta espezifiko batzuk zehazten ditu KSEOk.
Baldintza orokorrak aipatutako erregelamenduaren 1 eta 12 bitarteko artikuluetan daude zehaztuta. Baldintza espezifikoei dagokienez, eta Gestamp enpresaren aldeko diru-laguntza izendunaren kasurako, aipatutako erregelamenduaren 31. artikuluak zehazten ditu horiek (prestakuntzarako laguntzak). SANI2 webgunearen bitartez aurkezten zaio dokumentazio guztia Europako Batzordeari.
III.– Barne-kontrolerako sistemen eta kudeaketa-prozeduren gaineko irizpenak.
III.1.– Aurrekontuak eta kontabilitatea.
3.1.3.– 2016. urtean emandako diru-laguntzen erregistroa.
Adierazi da 2015eko aurrekontua egikaritzean ez direla erregistratu Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren diru-laguntzen bi ildo, eta adierazi behar dugu ez gaudela ados adierazpen horrekin, arrazoi hauengatik:
a) Euskal Autonomia Erkidegoan diru-laguntzen xedez gertatzen diren gastuak diru-laguntzak ematen diren unean erregistratzen dira, eta ordaindu behar den kredituari, ordainketako edo konpromisoko kredituari egokitutako aurrekontu-erregimena ezartzen zaie eta/edo diru-laguntzaren edo laguntzaren baldintzak egiaz betetzeko ezarri beharrekoa; betiere, EAATBren 111. artikuluak arautzen duena beteta, 2015eko aurrekontuaren kitapenari egindako 1. OHARREAN adierazten den moduan.
b) 2016. urtean eman ziren adierazi diren bi diru-laguntzen ildo horiei dagozkien ebazpenak, eta ebazpen horietan egiazta daiteke hala izan zela, eta horregatik aitortu ziren haien gastuak urte horretan.
c) Horrez gainera, 2016. urtean ziren galdagarriak ordainketa horiek eta urte horretan ordaindu zitzaizkien diru-laguntzak onuradunei.
d) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak beti erabiltzen du irizpide hori ordainketak egiteko, eta ezin da bestela izan, horrela jokatu behar duela agintzen baitio betetzekoa duen lege-arauak.
III.3.– Diru-laguntzak.
3.3.2.– Diru-laguntzen azterketa.
«Aztertutako bi diru-laguntzatan (740.000 euro), konturako ordainketen araubide bat ezarri da justifikazioaren aurretik. Aurretiazko finantzaketa hori, salbuespenezkoa izan beharrekoa, diru-laguntzari dagozkion ekintzak egin ahal izateko beharrezkoa dela justifikatu gabe ezarri da, EAEONALTBko 49.11 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz».
Diru-laguntzetako bat Deustuko Unibertsitateari eman zitzaion itsas eta portuen arloko prestakuntza-jarduerak egiteko. Erakunde horrek masterrari dagozkion gastuak izan ditu hasi aurretik –eskaeren administrazio-izapideak, izangaien hautaketa (CV aztertzea, elkarrizketak, etab.)–. Horrez gain, hasieratik ere badaude ikasgelen, irakaskuntza-materialaren, ikus-entzunezko medioen eta abarren gastuak, baita irakasleen gastuak ere, irakasgaiak eman ahala ordaindu behar baitzaie, baina matrikulak zatikatuta kobratzen dira, ordea. Era horretako gastuei aurre egiteko, diru-laguntzaren hasierako zatia eduki beharra dago.
3.3.3.– Araudia.
A.– B1 gabeziari dagokionez (lerroak ez du ekintzak eta adierazleak barnean hartzen dituen Plan Estrategikorik onartuta), adierazi behar dugu urtarrilaren 21eko 48/2015 Epaia, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren 629/2013 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emanda (Administrazioarekiko Auzien Sala), 2015eko martxoan jakinarazi zitzaiela sailei eta, ordutik aurrera, EAEko Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorra eta, ondorioz, haren 8. artikulua, zuzenean aplikatu beharrekotzat jo izan da, baina 2015eko ekitaldian, halere, ez zen astirik izan ekitaldi horretako diru-laguntzen deialdiei aplikatzeko plan estrategiko bat egin eta onartzeko, haietako batzuk ezarrita baitzeuden eta beste batzuk, berriz, izapidetzeko bidean.
B2 gabeziari dagokionez (adierazlerik ez edukitzea), Diru-laguntzaren Memorian aurreko deialdian onuradun izandako ikastetxe kopuruaren adierazleak jaso ziren, baita aurreko deialdian onartutako eskaeren edo inbertsioen kopurua ere. Eraginkortasuna eta efizientzia ebaluatzea ahalbidetzen duten adierazleei dagokienez, Baliabide Materialen eta Azpiegituren zuzendariaren memoria, 2015eko martxoaren 4koa, erantsi da.
Aurrekontu-memorian, lagundutako proiektuen eta enpresen kopurua zenbatzera mugatu beharrean, haien eraginkortasuna eta efizientzia ebaluatzeko aukera ematen duten adierazleak ere gehitzeko gomendioari dagokionez, horri kasu egiten eta aurrekontu-memorian adierazitako alderdiak jasotzen saiatuko da.
B.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduak Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea ez duela baldintza gisa eskatzen esandakoari dagokionez, argitu beharra dago 28/2015 LT legezkotasunari buruzko txostena –gure arauetan Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorra aplikatzea nahitaezkoa dela ezartzen duena– Gaitek programa erregulatzen duen araua argitaratu ondoren jakinarazi zen. Aurretik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren irizpidea Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorra ez aplikatzea zen, eta laguntzei buruzko arauek gure Antolarauei buruzko Legean ezarritakoa jarraitzen zuten.
3.3.4.– Gaitek programa.
Gaitek programaren ebazpenean jasota dauden ukatzeko arrazoiekin lotuta, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2015eko abenduaren 30eko ebazpenak honako agiri hauek hartzen dituela barnean adierazi behar da: interesdun guztientzako ebazpen bakarra, onartu eta ukatutako enpresen zerrenda jasotzen duen eranskin orokor bat, eta proiektu bakoitzeko banakako eranskin bat; azken horretan, onartutakoei dagokienez, onartutako aurrekontua eta parte-hartzaile bakoitzeko emandako diru-laguntza daude, eta ukatutakoen kasuan, zergatik ukatu den. Ebazpenak barnean hartzen dituen 3 dokumentu horietaz gain, eranskin gehigarri bat bidaltzen da onartutako proiektuetarako, eta horretan justifikatzeko aldiaren jarraibideak azaltzen dira.
Gure iritziz, hortaz, ez da zuzena esatea ukatzeko arrazoiak ez direla ebazpenean adierazten, kontua da enpresa guztiei ebazpen bakarra eta eranskin orokorra bakarrik jakinarazten zaizkiela, eta banakako eranskina, ordea, dagokion enpresari soilik, konfidentzialtasunagatik zein eraginkortasunagatik (1.000 eskaera baino gehiago aurkeztu dituzte).
Proiektuen ebaluazio ekonomikoari dagokionez, agindu arautzaileak hori zehazteko irizpideak finkatzen ez baditu ere, espezializazioaren eta/edo teknologiaren arlo bakoitzean aditu diren ebaluatzaileek egiten dutela adierazi behar dugu. Proposatzaileak proiektua gauzatzeko aurkezten duen aurrekontua berrikusten dute langile horiek, esperientzia eta ezagutzan oinarrituta. Aurrekontua hainbat partidatan banakatuta aurkezten da: lanesku-gastuak (ordu kopurua), inbertsioak (ekipoen amortizazioa), azpikontratazio-gastuak (ZTBESeko agenteak edo beste batzuk).
Ebaluatzaileak oso ongi ezagutzen du programa arautzen duen araua zein aplikatu beharreko gainerako araudia, eta diruz lagun daitezkeen jarduerak eta gastuak zehazten dituzten artikuluak batez ere oinarritzat hartuta, zer gastu hauta daitekeen eta zein ez adierazten du.
Halaber, proiektuen deialdia hainbat sektore ekonomikori eta enpresa-neurri guztiei zabalik dagoenez, analistek aurrekontuan jasotako gastu-osagai bakoitza aztertzen dute eta proiektuari ekiteko behar den edo ez baloratzen dute, baita, hala badagokio, gastuaren zenbatekoa haren beharretara egokitzen den ere; hori guztia, duten esperientzian eta prestakuntzan oinarritzeaz gain, enpresaren tipologia eta neurria zein den ere hartzen dute kontuan, baita zer sektoretan jarduten duen eta garatu beharreko proiektu mota zein den ere.
Ebaluatzaileek egindako berrikuspenaren ondorioz, proiektua garatzeko beren ustez behar ez diren partidak aldatzen dituzte, eta, azkenik, hau ematen dute:
– Parte-hartzaile bakoitzeko onartutako aurrekontua, aurkeztutako aurrekontuaren gainean komeni diren doikuntzak eginda.
– Parte-hartzaile bakoitzeko proposatutako diru-laguntza, onartutako aurrekontuaren gainean proiektu motaren arabera aplikatu beharreko diru-laguntza ehunekoak aplikatuta. Ebaluatzaileek diru-laguntza kalkulatzeko orduan, araudi erregulatzailean ezarritako ehunekoak aplikatzen dizkiote urtean diruz lagun daitezkeen gastuen zenbatekoari –onartutako aurrekontuari, alegia–.
– Parte-hartzaileko onartutako diru-laguntza. Batzorde Betearazleak egin beharrekoa.
III.4.– Kontratazioa.
III.4.1.– Aurreko Ekitaldietan Adjudikatutako Espedienteak.
Espedientea ZK.: 2., 6. eta 17.a
D1 eta D2 gabeziak:
Aurrekoarekin lotuta, administrazioen artean Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sare Berria eraikitzeko egindako hitzarmena aplikatzearen eta hura ikuskatu eta onartzeko prozeduren ondorio dira aipatutako epeak, eta kontratazio-organoaren kontroletik kanpo gelditu dira.
Lanak egiaz 2014ko abenduaren 19an amaitu ziren, eta Sustapen Ministerioko ikuskatzaileak 2015eko apirilaren 28an onartu zituen, sinatutako hitzarmenaren hirugarren klausulari jarraituz. Klausula horren 2. puntuak honakoa dio:
«2.– Sustapen Ministerioaren organo eskudunari dagokio obrak onartzea».
Txostenaren egunean, ADIFek onartu behar du oraindik obra-zuzendaritzak egindako azken ziurtapena, ADIFek proiektuak onartzeko eta obrak egiteko jarduketetarako prozeduran, 2 zenbakian, jasotakoaren arabera:
«KSIZLek (ADIFeko Kalitate, Segurtasun eta Ikuskapeneko Zuzendariordetza Laguntzailea) azken ziurtagiri horren ikuskapen-txostena egingo du Eraikuntzako zuzendari laguntzailearen oniritziarekin batera, eta dokumentu horiek ETSera igorriko ditu».
Lehenengo alegazioa.– Lankidetza-esparrua, Sustapen Ministerioaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Trenbide Azpiegitura Administratzailea erakundearen artean, hitzartutako akordioen eta administrazio eskatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sare Berria eraikitzeko finkatutako eskakizunen baitan:
1.1.– Lankidetza-hitzarmena, Sustapen Ministerioaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Trenbide Azpiegitura Administratzailea erakundearen artean, Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sare Berria eraikitzeko zenbait jarduketaren gomendiorako.
2006ko apirilaren 24an, Espainiako Gobernuko Sustapen ministroak, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraio eta Herri Lanen sailburuak eta ADIF (Trenbide Azpiegitura Administratzailea) erakundeko presidenteak hitzarmen hau izenpetu zuten, 2006ko uztailaren 3ko 157 zenbakiko BOEn argitaratu zena: «Lankidetza-hitzarmena, Sustapen Ministerioaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Trenbide Azpiegitura Administratzailea erakundearen artean, Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sare Berria eraikitzeko zenbait jarduketaren gomendiorako».
Estatuko Administrazio Orokorrak du Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sare Berria eraikitzeko ardura, interes orokorreko herri-lanen arloan eta autonomia-erkidego bat baino gehiago zeharkatzen duten trenbideen eta lurreko garraioen arloan duen eskumen esklusiboa aintzat hartuta, Espainiako Konstituzioaren 149.1.21 eta 149.1.24 artikuluetan xedatutakoari jarraituz.
Bestalde, EAEko Administrazio Orokorraren aburuz, beharrezkoa da Madril-Gasteiz-Akize ibilbidea egiten duen 3. Europa Barneko Sarea martxan jartzeko konpromisoa betetzen laguntzea eta helburu horrekin, euskal «Y» egiten laguntzeko borondatez agertu da. Dena dela, interes orokorreko obra hori egitea Estatuko Administrazio Orokorraren eskumenekoa dela aitortu du eta azkenean hura dela obra egitera behartuta dagoena.
Hitzarmen horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sare Berria martxan jartzeko beharrezkoak ziren jarduketak gauzatzeko oinarriak ezarri zituen, Europako aurreikuspenei jaramon eginez. Hala, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak bere gain hartu beharreko funtzioak mugatu ziren.
(I).– EAEri lankidetzan aritzeko orduan egotziko zaizkion zereginak ondorengoak dira:
– Gipuzkoako adarkaduran euskal «Y» plataforma eraikitzeko proiektuak idaztea, Bergarako 9+000 K.P.tik Iruneraino, Donostian sartzen den tartea barne hartuta eta Iruneko tartea kanpo utzita, ez baita nazioarteko lotura osatzen duen «Y»ren informazio-azterlanean agertzen (bigarren klausula, 2. puntua).
– Trenbide-azpiegitura berria ezartzeko behar diren lurrak lortzeko egin beharreko desjabetzeen espedienteak kudeatzeko lanetan laguntzea (laugarren klausula, 1. puntua).
– Gipuzkoako adarkaduran, Bergara-Irun tarte osoan eta Donostiara sartzeko tartean, plataforma egiteko obrak gauzatzeko kontratazioa egitea (bosgarren klausula, 2. puntua).
– Esparru-hitzarmenaren xede diren obren zuzendaritza fakultatiboaz arduratzea (bosgarren klausula, 2. puntuko bigarren paragrafoa).
– Aholkularitzarako edo laguntzarako kontratuak egitea, eraikuntza-proiektuak aurrera eramateko eta desjabetze-prozesuan eta esparru-hitzarmenaren xede diren obrak gauzatzeko prozesuan jarduerak egiteko (seigarren klausula, 1. puntua).
(II).– Era berean, esparru-hitzarmenak berariazko muga hauek ezartzen ditu EAEren esku-hartzeari dagokionez:
– Sustapen Ministerioaren organo eskudunak onetsi beharko ditu EAEk idatzitako eraikuntza-proiektuak eta horien aldaketak (bigarren klausula, 5. puntua).
– Sustapen Ministerioak egingo ditu trenbide-sare berriko gainegituren (trenbidea, elektrifikatze-lanak, seinaleak jartzea, segurtasun-sistemak eta telekomunikazio-sistemak jartzea, etab.) proiektu guztiak (bigarren klausula, 6. puntua).
– Sustapen Ministerioa arduratuko da ikuskaritza-lanez, ADIFen bitartez. Hala, kontratuak adjudikatzeko lehiaketak arautuko dituzten baldintza teknikoen agiriek bildu beharreko irizpide teknikoak ezarriko ditu (seigarren klausula, 2. puntua).
(III).– EAEri egotzitako jarduketa materialen finantzaketari dagokionez (zazpigarren klausula), esparru-hitzarmenaren arabera dagozkion plataformaren obrak gauzatzetik eratorritako gastuak kenduko dizkio ostean ordaindu beharreko kupoari.
1.2.– Lankidetza-hitzarmena, Sustapen Ministerioaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Trenbide Azpiegitura Administratzailea erakundearen artean, Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sare Berria eraikitzeko zenbait jarduketaren gomendiorako.
2006ko apirilaren 24an, Espainiako Gobernuko Sustapen ministroak, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraio eta Herri Lanen sailburuak eta ADIF (Trenbide Azpiegitura Administratzailea) erakundeko presidenteak hitzarmen hau izenpetu zuten, 2006ko uztailaren 5ean BOEn argitaratu zena: «Lankidetza-hitzarmena, Sustapen Ministerioaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Trenbide Azpiegitura Administratzailea erakundearen artean, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide sare berria eraikitzeko zenbait jarduketaren gomendiorako».
Azalpenean, honela dio II. puntuan:
«II. Sustapen Ministerioko Azpiegituren Estatu Idazkaritzaren 2001eko azaroaren 27ko Ebazpenaren bidez, Trenbide Azpiegitura Administratzailea erakundeari (GIF) agindu zitzaion Gasteiz-Bilbo-Donostia abiadura handiko trenbidea eraikitzeko proiektuak idazteko. Gainera, Ministro Kontseiluaren 2002ko abenduaren 20ko Akordioaren bitartez, GIFen esku utzi zen Iparra/Ipar-mendebaldea korridorearen barruan Euskal Autonomia Erkidegoko abiadura handiko trenbidea eraiki eta administratzeko lana».
Eta hauxe adierazten da III. puntuan:
«ADIFen estatutua onartzen duen abenduaren 30eko 2395/2004 Errege Dekretuaren xedapen gehigarrietan hirugarrenak ezartzen duenez, «Errege Dekretu hori indarrean jarri aurretik trenbideak eraiki eta administratzeko GIFen esku utzitako eskumenak eta egindako gomendioak, hortik aurrera ADIFen esku egongo bailira hartu beharko dira (....)».
«(...) Bestetik, Azpiegituren eta Plangintzaren Estatu idazkariaren 2005eko apirilaren 14ko Ebazpenaren bidez, ADIFeko lehendakariaren esku utzi ziren GIFi gomendiotan emandako trenbide-azpiegituretarako proiektuak onartu eta aldatzeko eskumenak».
Esparru-hitzarmen horren xedea da Sustapen Ministerioak eta ADIFek EAEko Administrazio Orokorrari eraikuntza-proiektuak idazteko, obrak zuzentzeko, obrak kontratatu eta gauzatzeko eta Trenbide Sare Berriaren Gipuzkoako adarrari dagozkion desjabetze-espedienteak kudeatzeko emandako aginduaren baldintzak ezartzea.
1.– Informazio-azterlanak eta proiektuak idazteari dagokionez, ondorengoa agindu da:
– EAEk idatzitako eraikuntza-proiektuak Trenbide Sare Berriaren proiektuaren informazio-azterlanera egokitu beharko direla ezarri da, Azpiegituren eta Garraioen Estatu Idazkaritzak 2000ko azaroaren 24an emandako ebazpenaren bitartez onetsi zen horretara, alegia (bigarren klausula, 2. puntua).
– Informazio-azterlanean ezarritako trazatuak eta haien ezaugarriak aldatuz gero, Sustapen Ministerioak aldaketa horiek onetsi beharko ditu eta ingurumenaren arloko agintaritza eskudunek aldez aurretik baimendu beharko dituzte (bigarren klausula, 2. puntua).
– Eraikuntza-proiektuak eta horien aldaketak gainbegiratu eta onartzea Sustapen Ministerioko organo eskudunari dagokio (bigarren klausula, 4. puntua).
– Era berean, Ministerioari dagokio informazio-azterlanak idaztea, izapidetzea eta onartzea, bereziki linea Vitoria-Gasteizen, Bilbon eta Irunen sartzeari buruzkoak (bigarren klausula, 5. puntua).
2.–Plataformako obrak gauzatzeari dagokionez:
– Sustapen Ministerioa arduratuko da obrak onartzeaz (Hirugarren Klausula, 2. puntua).
3.– Desjabetzeei dagokienez (laugarren klausula):
– Gipuzkoako adarrean trenbide sare berria ezartzeko behar diren lurrak lortzeko egin behar diren desjabetzeei buruzko espedienteak izapidetzeko beharrezkoak diren eta guztiz materialak diren jarduerak egitea.
– Desjabetze prozesua kudeatzeko bulego bat irekitzea. Prozesu hori kudeatzeko, EAEko Administrazio Orokorrak lurren kudeaketaren inguruan egindako agiriak aurkeztu beharko dira eta Estatuko Administrazio Orokorrak izendatutako teknikariekin lankidetzan aritu beharko da.
– Estatuko Administrazio Orokorrak administrazio desjabetzailea izaten jarraituko du eta hark esango du zein administrazio-ekintza egin behar diren.
– ADIF izango da desjabetzearen onuraduna.
4.– Batzorde Teknikoari dagokionez (bosgarren klausula):
Sustapen Ministerioak izendatutako hiru ordezkarik eta Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Herri Lan eta Garraio Saileko hiru ordezkarik osatutako Batzorde Teknikoa sortu da.
Hona hemen batzordearen egitekoak:
e) Proiektuak eta obrak egokitzeko proposamenak prestatzea, Sustapen Ministerioak onar ditzan.
1.3.– «ADIFek proiektuak onartzeko eta obrak egiteko jarduketetarako prozedura» eta haren laugarren eranskina: «Plataforma-obrak onartzeko, azken ziurtapena emateko eta likidatzeko prozedura», Batzorde Teknikoak eskatuta (aldeek sinatutako hitzarmenetan eratzen den organoa).
Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sare Berriko jardueren jarraipenerako Batzorde Teknikoak, Bergara-Irun tartea, «ADIFek proiektuak onartzeko eta obrak egiteko jarduketetarako prozedura» ezarri zuen. Haren azken bertsioa 2012ko urrikoa da, eta prozedura hori ezartzen duen agiriaren 1. orrialdean zehazten du haren helburua dela aurrez azaldu diren erantzukizunak betetzea; hala, «ADIFek jarduketa hauek egingo ditu, Laguntza Teknikoen babesarekin»:
5.–«...Obrak onartzea, haiei azken ziurtapena ematea eta likidatzea, IV. eranskinean ezarritakoaren arabera».
IV. eranskin horrek –«Plataforma-obrak onartzeko, azken ziurtapena emateko eta likidatzeko prozedura» izenekoak–, 1. atalean (Obra onartzea), honakoa adierazten du: «Obra hilabeteko epean onartu beharko da amaitzen denetik; horretarako, obra-zuzendaritzak amaitzeko eta obra-onarpena eskatzeko txostena egingo du (EL.00), D-4000 txostenarekin batera (EL.02). Horiekin batera dokumentazio tekniko eta administratibo gehigarria ere aurkeztuko dute».
Labur azalduta, ADIF erakundeak, Sustapen Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak, aurrez azaldutako obrak onartzeko, sekuentzia hau bete behar dute, Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sare Berriko espedienteak izapidetzean:
1.– Obra zuzendaritzak amaitzeko txostena, obra-onarpenaren eskaera eta D-4000 txostena zein informazio gehigarria egitea.
2.– Horiek KSIZLri igortzea berrikusi eta onar ditzan.
3.– KSIZLek obra-onarpena baimentzeko txostena Eraikuntzako Zuzendaritza Laguntzaileari bidaltzea, Obra Zuzendaritzaren amaitzeko txostenarekin eta bildutako gainontzeko informazio tekniko eta administratiboarekin batera.
4.– Aurreko dokumentazioa Sustapen Ministerioaren Zerbitzuak eta Obrak Ikuskatzeko Zuzendariordetza Nagusiari igortzea, ikuskatzailea eta onarpen-data esleitu ditzan.
5.– Sustapen Ministerioak ikuskatzailea eta onarpen-data esleitzeko txostena bidaltzea Eraikuntzako Zuzendaritza Laguntzaileari, Sustapeneko ikuskatzaile nagusiak sinatuta.
6.– Aurreko dokumentazio hori KSIZLri eta Obra Zuzendaritzari ere bidaltzea.
7.– Obra-onarpena egitea administrazioa eta kontratista obran daudela, eta obra-onarpenaren akta egitea.
Halaber, aipatutako IV. eranskin horrek, 2. atalean (Azken ziurtapena), honakoa dio: «Hilabeteko epean, obra-onarpena egiten denetik zenbatuta, Obra Zuzendaritzak obren neurketa orokorra egingo du kontratista adjudikaziodunaren aurrean, eta egintza horren akta egingo du, biek sinatuko dutena. Neurketaren emaitza Kontratistari jakinaraziko zaio, eta bost egun baliodun izango ditu Obra Zuzendaritzari adostasuna edo eragozpenak idatziz adierazteko. Hilabeteko epearen buruan, obra-onarpenetik zenbatuta, Obra Zuzendaritzak dagokion zerrenda baloratua egingo du neurketa orokorraren emaitzari dagokionez. Hurrengo 10 egunetan, Obra Zuzendaritzak azken ziurtapena emango du dagokion justifikazio-txostenarekin batera».
Labur azalduta, ADIF erakundeak, Sustapen Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak, aurrez azaldutako azken ziurtapena emateko, sekuentzia hau bete behar dute, Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sare Berriko espedienteak izapidetzean:
1.– Obra Zuzendaritzak obren neurketa orokorra egitea kontratistaren aurrean, horren akta eginda.
2.– Kontratistak 5 eguneko epea du neurketa onartu edo eragozpenak jartzeko.
3.– Hilabeteko epearen buruan, obra-onarpenetik zenbatuta, Obra Zuzendaritzak dagokion zerrenda baloratua egingo du neurketa orokorraren emaitzari dagokionez.
4.– Hurrengo 10 egunetan, Obra Zuzendaritzak azken ziurtapena emango du dagokion justifikazio-txostenarekin batera.
5.– Aurreko dokumentazioa Garraio eta Herri Lan Saileko organo eskudunari edo ETSari igorriko zaio, espedientea eta azken ziurtapenaren gastua onartzeko.
6.– Horrekin batera, Obra Zuzendaritzak benetan gauzatutako obra guztien Proiektu Eraikia eskuratuko du Obren Kontrolerako Laguntzaren aldetik.
7.– Obra Zuzendaritzak Proiektu Eraiki hori, azken ziurtapenaren kopiarekin batera, KSIZLri igorriko dio berrikusi eta normalizatu dezan.
8.– KSIZLek azken ziurtapen horren ikuskapen-txostena egingo du Eraikuntzako zuzendari laguntzailearen oniritziarekin batera, eta dokumentu horiek ETSera igorriko ditu.
Horrek guztiak agerian uzten du Eusko Jaurlaritzak, kontratazio-organo gisa jardutean, ezin duela bermatu kontratazio publikoaren alorrean indarrean dauden xedapenek arautzen dituzten epeak beteko dituela.
Bigarren alegazioa.– Ondorioak, gomendio-egilearen eta gomendio-hartzailearen artean sortutako lankidetza-esparruaren baitan, eta hartutako konpromisoak betetzeko prozedurak.
Hitzarmen eta prozedurako egoera atipiko hori administrazioaren kontrol bikoitzaren adierazle dela uler daiteke, berme handiagokoa, administrazio batek baino gehiagok parte hartzen baitu proiektuak eta obrak berak ikuskatzen; egoera horrek, ordea, luzatu egiten ditu izapidetze-epeak. Izan ere, zeregin ugari egin behar izaten dira, ohiko tramitazio batean eta zentzu hertsian egin behar izaten diren tramiteen aldean. Hori horrela izanda, kontratazio-organoak ezin du bermatu SPKLTBko 234.4 artikuluak (Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen 217.4 artikuluak) arautzen dituen nahitaezko epeak beteko dituenik, harengandik kanpoko beste administrazio batek egin beharreko gestioek baldintzatuta jarduten baitu.
Euskal Trenbide Sareak, obra-zuzendaritzen arduraduna den aldetik, eta Eusko Jaurlaritzak, obren gomendio bidezko sustatzailea den aldetik, behin eta berriz idatzi diote ADIF Alta Velocidad-eko Ikuskapen, Kalitate, Segurtasun eta Osasun zuzendariordeari, Sustapen Ministerioko Plangintza eta Proiektuen zuzendariorde orokorrari eta Sustapen Ministerioko Azpiegituren idazkari orokorrari, hitzarmenean adierazten diren izapideei eta baimenei lehentasuna eman eta haiek arin ditzaten, SPKLTBko 234.4 artikuluak arautzen duena betetzeko. Eskaera horiek, era berean, hitzarmeneko batzorde teknikoen bileretara eta hitzarmenaren jarraipena egiteko batzordeen bileretara eraman dira, baina, orain bitartean Sustapen Ministerioak eta ADIF erakundeak ez dute mekanismorik jarri abian, erreferentziazko lege-xedapen horrek arautzen dituen epeak beteko direla ziurtatzeko.
Hirugarren alegazioa.– Obra hau gauzatzeaz arduratuko diren administrazioek egiten duten administrazio-kontrol bikoitzaren ondorioak, EAEko Administrazio Orokorrak agindupeko organo modura duen jarreratik Sustapen Ministerioarena den ADIFek aginduak ematen dituen administrazio modura duen horretara.
Arestian azaldu dugun legez, Eusko Jaurlaritzak trenbidea egiteko obretan agindupeko organo modura duen parte-hartzea adierazitako hitzarmenetan ezarri da:
– Lankidetza-hitzarmena, Sustapen Ministerioaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Trenbide Azpiegitura Administratzailea erakundearen artean, Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sare Berria eraikitzeko.
– Lankidetza-hitzarmena, Sustapen Ministerioaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Trenbide Azpiegitura Administratzailea erakundearen artean, Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sare Berria eraikitzeko zenbait jarduketaren gomendiorako.
EAEko Administrazio Orokorrak azpiegituren obra horietan esku hartu ahal izateko, HAAJAPEren 15. artikuluan araututako kudeaketarako gomendioa berebizikoa da. Izan ere, EAEko Administrazio Orokorrak horren zioz esku hartuko du aipatutako azpiegitura eraikitzeko lanetan.
Estatuko Administrazio Orokorrak Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sare Berria edo euskal «Y» eraikitzeko duen eskumena eztabaidaezina da, 149.1.21 artikuluaren (autonomia erkidego bat baino gehiago zeharkatzen duten trenbideak) eta 24. artikuluaren (interes orokorrekoak diren edo autonomia-erkidego bati baino gehiagori eragiten dioten herri-lanak) arabera. Estatuko Administrazioaren barneko antolaerari buruzko arauek ADIFi egotzitako eskumena ere eztabaidaezina da.
Administrazioak lankidetzan aritzeko baliatzen diren tresnetako bat litzateke «kudeaketarako gomendio». HAAJAPEn adierazitakoaren arabera, eskumena duen organoa ez den beste batek ekintzak egitea onartzen duen prozeduretako bat da tresna hori. Administrazio-organo bati egotzitako funtzioak betetzeko orduan hura ordezkatzeko edo aldaketa egiteko dagoen modu bat litzateke.
Kontuan hartu behar da administrazio-eskumena ukaezina dela eta eskumen hori egotzi zaien organoek bakarrik balia dezaketela (HAAJAPEren 12.1 artikulua), arau orokor horrek salbuespenak baditu ere. Hala ere, HAAJAPEren 15. artikuluan ageri den kudeaketarako gomendioan ez da eskumena aldatzen eta horixe da oinarrizko printzipioetako bat.
Honakoa da kudeaketarako gomendioaren oinarrizko araubide juridikoa:
– Administrazio-organoen edo zuzenbide publikoko erakundeen eskumenekoak diren jarduera materialak, teknikoak edo zerbitzuetakoak gauzatzeko bakarrik gomenda daiteke.
– Horrek ez du esan nahi eskumena eskuordetzen denik, gomendioa eman duen organo edo erakundeak eskuduna izaten jarraitzen baitu.
– Eskumen horrek barne hartzen dituen funtsezko egitekoak ere ezin dira besteren gomendio utzi, organo edo erakunde eskudunaren egitekoak izaten jarraitu behar baitute.
Aurrekoa gehiago zehazteko, gomendioa eman duen organoa arduratu beharko da izaera juridikoa duten eta gomendioan utzi nahi izan den jarduera materiala babesten duten ekintzak edo ebazpenak onesteaz.
Gomendatutako organoa beste administrazio-organo bat edo zuzenbide publikoko erakunde bat izan behar da.
Gomendioa eman duen organoaren administrazioa eraginkorra izateko edo jarduera gauzatzeko egokiak diren baliabide teknikoak ez dituelako ematen da gomendioa.
Administrazio bereko edo beste bateko organo eta erakundeei eman dakieke gomendioa.
Administrazio desberdinetako organo edo erakundeei ematen zaienean, hitzarmen bat sinatu behar izaten da.
Ondorio modura, gomendioak ez du organo bakoitzaren eskumena aldatzen eta izan dezakeen xede bakarra jarduera material edo teknikoak gauzatzea da. Organo eskudunak administrazio-ekintzak edo ebazpenak ematen edo onesten jarraitu beharko du beti.
Horrenbestez, EAEko Administrazio Orokorrak zeregin materialetan bakarrik esku har dezake:
Proiektuak idazteari dagokionez, Ministerioak horiek egin aurretik onetsitako informazio-azterlanera egokitu beharko dira. Trazatuan aldaketaren bat egiteko, Ministerioaren baimena lortu beharko da eta edozein kasutan ere, Ministerioa arduratuko da eraikuntza-proiektuak eta horien aldaketak gainbegiratzeaz eta onesteaz.
Gomendatutako tartean plataformaren obrak gauzatzeari dagokionez, EAEko Administrazio Orokorra Gipuzkoako Bergara-Irun adar osorako eta Donostian sartzeko tarterako obrak kontratatzeaz arduratzen da. Hala ere, Sustapen Ministerioaren organo eskuduna arduratzen da eraikuntza-proiektuak eta horien aldaketak gainbegiratzeaz eta onesteaz, eta baita obrak onartzeaz ere.
Kudeaketarako gomendioak Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sare Berria eraikitzeko obrak kontratatzeko organo modura jarduteko eskumena ematen dio EAEko Administrazio Orokorrari baina horrek ez du esan nahi obra horietan Estatuko Administrazio Orokorrarenak diren eskumenak eta funtzioak ere haren gain hartuko dituenik, ez baitzaizkio Eusko Jaurlaritzari eskualdatu.
Ildo beretik, honakoa dio indarrean dagoen legeria sektorialak, hots, Trenbide Sektoreari buruzko irailaren 29ko 38/2015 Legearen 6.4 artikuluak eta indargabetu egin zen Trenbide Sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.4 artikuluak (aipatutako espedienteak izapidetu zirenean indarrean zegoen azkeneko hori):
«(.....) 4. Sustapen Ministerioak eta Trenbide Azpiegitura Administratzailea (ADIF) erakunde publikoak Interes Orokorreko Trenbide Sarean egin beharreko obrak kontratatzeko eskumena eskuordetu ahalko diete beste administrazio publiko batzuei, zuzenbide publikoko erakundeei eta administrazio horiei lotutako edo horien menpeko sozietateei, lankidetza-hitzarmenen bitartez. Edonola ere, horrelako kasuetan Estatuko Administrazio Orokorraren organo eskuduna arduratuko da informazio-azterlana eta eraikuntza-proiektua onesteaz, eta obra gainbegiratzeaz eta onartzeaz ere bai».
Beraz, EAEko Administrazio Orokorrak Euskal Trenbide Sare Berriaren obrak kontratatzen dituen administrazio modura jarduten badu ere, Sustapen Ministerioak kudeaketarako emandako gomendioak haren jarduna mugatzen du, Sustapen Ministerioarena baita eskumena. Euskal administrazioaren eskumena lankidetza-hitzarmenen eta horien bidez emandako kudeaketarako gomendioen araberakoa da. Hitzarmen eta gomendio horiek osatzen dute esku hartzen duten administrazioen arteko akordioa gauzatzeko oinarrizko esparrua. Zehatzago esateko, euskal administrazioak ezin ditu eraikuntza-proiektuak onetsi, Sustapen Ministerioa arduratzen baita horiek onesteaz. HAAJAPEren 15. artikuluaren arabera, azken hitza beti izango da Ministerioarena, obrak finantzatzen dituen administrazioa baita.
Aurretik azaldutako guztia laburbilduta, ondoriozta daiteke Sailetik kanpoko organismo batek azken ziurtapenak jaso eta ondoren onartzeko izandako atzerapenak epeak bete ezin izatea eragin duela.
Obra horiek egitea EAEko Administrazio Orokorraren gomendio utzi izanak baldintzatzen du hori guztia.
6.– Trenbide Sare Berria Euskal Autonomia Erkidegoan: Tolosa - Hernialde.
Obrak egiaz 2014ko abenduaren 19an amaitu ziren, eta 2015eko martxoaren 12an onartu zituen Sustapen Ministerioaren ikuskatzaileak.
Txostenaren egunean, azken ziurtapena izapidetu behar da oraindik Eusko Jaurlaritzan, ADIFek hura 2017ko maiatzaren 4an onartu baitzuen, ADIFek proiektuak onartzeko eta obrak egiteko jarduketetarako prozeduran jasotakoaren arabera.
Horrenbestez, Legorretako kasuan azaldutako alegazioak aplikatu behar dira.
17.– Trenbide Sare Berria Euskal Autonomia Erkidegoan: Legorreta tartea, 1. obra osagarria.
Obrak egiaz 2014ko abenduaren 19an amaitu ziren, eta 2015eko apirilaren 28an onartu zituen Sustapen Ministerioaren ikuskatzaileak.
Txostenaren egunean, azken ziurtapena izapidetu behar da oraindik, ADIFek proiektuak onartzeko eta obrak egiteko jarduketetarako prozeduran jasotakoaren arabera.
Horrenbestez, Legorretako kasuan azaldutako alegazioak aplikatu behar dira.
3 zenbakiko espedientea:
D2 gabezia:
Obrak egiaz 2015eko otsailaren 21ean amaitu ziren, eta 2015eko apirilaren 28an onartu zituen Sustapen Ministerioaren ikuskatzaileak.
Geroago, 2016ko azaroaren 7an eta 2016ko abenduaren 23an, ADIFek eta Eusko Jaurlaritzak onartu zuten azken ziurtapena, hurrenez hurren, eta 2016ko abenduaren 30ean eman zen azken ziurtapena.
Horrenbestez, Legorretako kasuan azaldutako alegazioak aplikatu behar dira.
8 zenbakiko espedientea:
D3 gabezia:
Obrak egiaz 2013ko azaroaren 1ean amaitu ziren, eta 2014ko otsailaren 3an onartu zituen Sustapen Ministerioaren ikuskatzaileak.
Geroago, 2015eko irailaren 25ean eta 2015eko abuztuaren 6an, ADIFek eta Eusko Jaurlaritzak onartu zuten azken ziurtapena, hurrenez hurren, eta 2015eko abuztuaren 10ean eman zen azken ziurtapena.
Horrenbestez, Legorretako kasuan azaldutako alegazioak aplikatu behar dira.
18 zenbakiko espedientea:
D2 eta D4 gabeziak:
Obrak egiaz 2015eko ekainaren 28an amaitu ziren, eta espediente horren onarpena egin behar du oraindik Sustapen Ministerioaren ikuskapenak, lankidetza-hitzarpenaren hirugarren klausulari jarraikiz.
Hernialde-Zizurkil plataformaren obrei dagokien kontratu nagusiaren lanekin batera egitea aurreikusita dago, oraindik amaitu gabe baitaude.
22 eta 23 zenbakiko espedientea:
44 etxebizitza sozial eta eranskinak eraikitzea Sestaoko Txabarri BIAko 1-EUan.
D3 gabezia:
Organo honetan jasota dagoen informazioarekin bat etorriz, aipatutako espedientean honako jarduketa hauek egin ziren:
– Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioko sailburuaren 2011ko martxoaren 14ko Aginduaren bidez, obra IZA Obras y Promociones SAri adjudikatu zitzaion.
– 2015eko martxoaren 27an, aipatutako 44 etxebizitza sozialak eta eranskinak eraikitzeko obren onarpen-akta egin zuten; obrak 2014ko abenduaren 28an amaitu zirela jasotzen du horrek. Akta horrek dio obren bitartekaritza orokorra hasteko eguna 2015eko apirilaren 27a dela.
– 2015eko uztailaren 1ean, «Txabarri-El Sol BIAko 1-EUri dagokion urbanizazio-proiektu aldatuaren 1. fasea (HJPko 1. eta 2. eremuak)» onartzeko akta egin zen, SPKLTBko 222. eta 235. artikuluetan xedatutako ondorioetarako.
– Bi eskritura publikotan (2015eko uztailaren 17koak) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren jabetzako finka jakin batzuk Sestaoko Udalaren alde doan lagatzea ofizial egin zen. Zehazki, honako hauek lagatzea erabaki zen: Txabarri BIAko F1 lurzatia, eskailera batzuk eraikita dauden lursail bat eta Txabarri-El Sol BIAko barne-eraberritzeko plan bereziko 1-EUren urbanizazio-proiektuaren I. faseko lagapen-lurzoruaren zati den lursail bat.
– Lursailen lagapen horiek Txabarri-El Sol BIAko 1-EU egikaritze-unitatearen hirigintzaren kudeaketaren barruan egin ziren. Euskal Autonomia Erkidegoa desjabetze bidez egikaritzen ari da hori, eta zuzkidura publikoetara dago bideratura; horrenbestez, nahitaezkoa eta doakoa da aplikatu beharreko araudiari jarraikiz.
– 2015eko urriaren 27an, Etxebizitza Zuzendaritzak aipatutako sustapenaren obraren azken ziurtapenerako espedientea onartzeko izapideak hasi zituen.
Hori horrela, aztergai dugun kasuan, nabarmendu behar dugu azken ziurtapena atzeratu zela jarduketari lotutako urbanizazio-obrak onartu aurretik egiterik ez zegoelako; izan ere, azken onarpen hori egin arte, ez zegoen berme nahikorik obra horiek proiektuan eta gainontzeko dokumentuetan jasotako baldintzen arabera egin zutenik adierazteko.
Hala bada, administrazio horren jarduketa zuhurtasun-printzipioaren barruan dagoela jo behar dugu, ez baitu obraren azken ziurtapenik egin, harik eta aurreikusitako obra guztiak, urbanizazioa barne, aurreikusitakoari jarraikiz egin dituztela egiaztatu arte.
Sestaoko Txabarri BIAko EUan 44 etxebizitza sozial eta eranskinak eraikitzeko kontratuaren 2. obra osagarria.
D3 gabezia:
Erantzuna: 44 etxebizitza sozial eta eranskin eraikitzearen kasuan emandako erantzun bera.
32 zenbakiko espedientea:
D5 gabezia:
Obretan, orubea hondatzeari ekin ziotenean, ikusi zen proiektuaren azterlan geotektikoaren datuak ez zetozela bat errealitatearekin, eta horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-organoak gainbegiratuta ezaugarritu eta kudeatu ondoren, proiektuaren zimendatze-sistema aldatu beharra egon zen.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak ebazpena eman zuen 2013ko abenduaren 2an, zeinaren bidez Donostiako Musikene Euskal Herriko goi-mailako musika-ikastegi berria eraikitzeko obra egikaritzeko proiektua eta haren proiektu osagarriak aldatzea onetsi zen.
Aipatutako obrak zuzentzeko ordainsariak handitzeari dagokionez, ez zen kontratuaren aldaketa izapidetu, pleguak berak ez baitzuen aukera hori jasotzen. Obren aldaketaren ondorioz, halere, beharrezkoa zen gehikuntza hori, bai zenbatekoari bai epeari zegokionez. Zuzendaritza fakultatiboaren lanen ordainsariak 60.149,95 euro (ehuneko 21eko BEZa barne) handitzea ekarri zuen horrek.
Hori dela eta, aldatutako proiektuaren obren zuzendaritza fakultatiboaren lanak administrazioak nahi bezala egin zirenez, 60.149,95 euroko faktura ordaindu zen.
37 zenbakiko espedientea:
D5 gabezia:
2015eko irailaren 30ean, amaitu egin zen xede hau zuen kontratua: «Bizi-euskarri aurreratuko anbulantzien bidezko osasun-garraio zerbitzua Gipuzkoako osasun-eremuko pazienteentzat».
Zerbitzu horiek aurrerantzean ere emateko asmoz, xede bereko beste kontratu baten izapideak hasi ziren, eta 2015eko abenduaren 16an hasi zen haren betearazpena.
Interes publikoagatik zerbitzua oraindik eman beharra zegoenez, fakturazio gehigarria egon zen aurreko adjudikaziodunak eskainitako zerbitzuak zirela eta.
38 zenbakiko espedientea:
D5 gabezia:
Kontratua 2014ko azaroaren 1ean jarri zen indarrean, eta 2015eko abenduaren 31 arte aurreikusita zegoen.SPKLTBko 34. xedapen gehigarriaren babesean eta Administrazio Baldintza Partikularren Pleguaren Azalaren 18.1 klausularen arabera, 2015eko azaroaren 27an kontratu horren aurrekontua, hasierako aurrekontuaren aldean, ehuneko10 handitzea ebatzi zen, 74.800 euroko zenbatekoan.
Halaber, 2015eko abenduaren 23an, kontratu hori 2016ko urtarrilaren 1etik 2016ko abenduaren 31ra arte luzatzeko ebazpena sinatu zen, Administrazio Klausula Partikularren Pleguaren Azalaren 5.3 klausularekin bat etorriz.
Urteko guztiak, aurrekontuaren ehuneko 10eko gehikuntza eta 2016rako luzapena batuta, 1.463.943 euro dira guztira, xehetasunaren arabera:
2014. urtea: 248.000 euro.
2015. urtea: 500.000 euro + aurrekontuaren ehuneko 10eko gehikuntza: 74.800 euro.
2016. urteko luzapena: 641.143 euro.
Ziurtatutako gastuaren bolumena, urtekoen arabera, 1.093.384,61 euro da guztira, xehetasunaren arabera:
2014. urtea: 47.728, 76 euro.
2015. urtea: 559.410,66 euro.
2016. urtea: 486.245,19 euro.
Kontratua 2016ko abenduaren 31n amaitu zen. Kontratu hori pleguetan ezarritakoari jarraikiz gauzatu dutela ziurtatuta eta kontratu-dokumentua enpresa adjudikaziodunak sinatu ondoren, aurkeztutako bermea 2017ko maiatzaren 15ean itzuli zen.
Espedientea izapidetzeko orduan, kontratazio-organoak APKLTBn ezarritakoari jarraikiz jokatu du.
50 zenbakiko espedientea:
D5 gabezia:
Bai izapidetu zela kontratu berri bat, eta 2015eko irailean ez bazen formalizatu, kontratua adjudikatzeko ebazpenari aurkeztutako errekurtso bereziagatik izan zela. Zerbitzu berria 2015eko irailaren bigarren astetik aurrera, gutxi gorabehera, eman beharra zegoela kontuan harturik, beharrezko kontratazio-espedientearen izapideak hasi ziren.
Hona hemen zerrendaturik espedientean jasota dauden dokumentu garrantzitsuenetako batzuen datak:
– Kontratazio-espedientea hasteko ebazpena, 2015eko apirilaren 1ekoa.
– Gobernu-kontseiluak kontratua egiteko emandako baimena, eta onartzeko ebazpena, 2015eko maiatzaren 12koa.
– Iragarkia argitaratzea kontratatzailearen profilean eta BOEn, maiatzaren 15a.
– Pleguen kontrako errekurtsoa: maiatzaren 30a.
– KEAOk emandako hura ezesteko ebazpena: uztailaren 14a.
– C gutun-azalen irekiera: uztailaren 21a.
– B gutun-azalen irekiera: uztailaren 30a.
– Adjudikatzeko ebazpena: irailaren 25a.
– Adjudikatzeko prozedura eten zuen adjudikazioaren kontrako errekurtso berezia: urriaren 21a.
– KEAOk emandako hura ezesteko ebazpena: abenduaren 23a.
– Kontratua sinatzea: 2016ko otsailaren 1a, ezinbesteko izapideak betetakoan.
III.4.2.– 2015ean adjudikatutako espedienteak.
51 zenbakiko espedientea:
A1 gabezia:
Espediente honen Administrazio Klausula Partikularren Pleguetan jasotako esleitzeko irizpideek Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen testu bateginaren 150. artikuluan jasotakoa jarraitzen dute.
Aipatutako arau horrek ez du jasotzen aipatutako irizpideen alderdi baloragarriak zehaztu beharra dagoela; hortaz, ez da egokia horiek aipatutako pleguetan gehitzea.
Nolanahi ere, espedientean 2012ko ekainaren 15eko txosten bat dago obren administrazio-kontratuko Administrazio Klausula Partikularren Pleguari dagokionez, eta horrek dio aipatutako pleguan honako hauetan eskatutako alderdiak jasota daudela: azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzazko Errege Dekretuaren (Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen testu bategina onesten duena) 115. artikulua; Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 67. artikulua (urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretuak onartuta), maiatzaren 8ko 817/2009 Errege Dekretua (urriaren 30eko Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 30/2007 Legea zati batez garatzen duena) eta era horretako kontratuak arautzen dituzten gainontzeko araudiak.
C1 gabezia:
Irizpideen balorazioari buruzko txosten bat, 2013ko maiatzaren 9koa, dago espedientean, eta haien aplikazioari buruzko balio-judizio bat egin behar da, zehazki «Obraren antolaketari buruzko deskribapen-memoria» deitutako Administrazio Klausula Partikularren Pleguaren azalean aurreikusitako adjudikatzeko irizpideari dagokionez.
Aipatutako txostenean pleguaren edukia hitzez hitz jasota dago aipatutako memoriari dagokionez, baita aurkeztutako eskaintza bakoitzaren ezaugarri nagusiak ere; eta, azkenik, taula batean, horietako bakoitzak lortutako puntuazioa biltzen du.
Aurrekoarekin lotuta, gure ustez ez dago esaterik txostenak ez dituela justifikatzen puntuazioen arrazoiak, eskaintza bakoitzaz egiten den azterketan zehazten baitira nahiko, urri edo osatuta iritzitako alderdiak eta, horrenbestez, horiek islatuta ageri dira horietako bakoitzak ondoren lortutako puntuazioan.
C2 gabezia:
Organo honetan jasota dagoen informazioarekin bat etorriz, aipatutako espedientean honako jarduketa hauek egin ziren:
– 2011ko azaroaren 19an, Bilboko Udalean obra-lizentzia eskatu zen 45 etxebizitza sozial eta eranskinak eraikitzeko Uretamendi–El Peñascal AR 740ko 740.01 EU egikaritze-unitatean.
– Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioko sailburuaren 2012ko otsailaren 20ko aginduaren bidez, Bilboko Uretamendi/El Peñascalen (AR 740ko 740.01 EU) 45 etxebizitza sozial, trasteleku barne, eta 47 garaje-lurzati egikaritzeko proiektua onartu zen; kontratuaren aurrekontua 5.224.932,05 euro zen (ehuneko 8ko BEZa barne).
– Bilboko Udalak, 2012ko otsailaren 22an, jakinarazi zuen lizentzia eman aurretik honako espediente hauek behin betiko onartu behar direla: Hiri Antolamenduko Plan Bereziaren aldaketa, 740.01 egikaritze-unitateari dagokionez; etxebizitza publikoa sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren eta Bilboko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena; 740.01 EU garatu eta egikaritzeko urbanizazio-jarduketako proiektua. Horrez gain, 740.01 EUren birpartzelazio-proiektua eta urbanizazio-proiektua izapidetu behar direla ere adierazi zuen.
– Bilboko gobernu-batzarrak, 2012ko ekainaren 6ko bilkuran, behin betiko onartu zuen 740.01 Peñascal Egikaritze Unitatea garatu eta egikaritzeko urbanizazio-jarduketako programa.
– Obra kontratatzeko prozedura hasitakoan, lizitazio-iragarkia honako egun hauetan argitaratu zen: 2012-11-08; 2012-11-30; 2012-12-07 eta 2012-12-15.
– Enpresek aurkeztutako «C» gutun-azalak 2013ko otsailaren 4an ireki zituzten; balio-judizio behar duten adjudikatzeko irizpideen arabera baloratu behar diren dokumentuak daude horietan.
– Kontratua adjudikatzeko prozeduran onartutako eskaintza ekonomikoen jendaurreko irekiera 2013ko ekainaren 11n izan zen.
– Izapideak egin ondoren, 2014ko martxoaren 26an aipatutako hirigintza-dokumentuen birpartzelazioa eta urbanizazio-proiektua, eta, azkenik, Udalak 2014ko maiatzaren 9an onartu zuen obra-lizentzia ematea. Lizentziaren baldintzetako bat proiektuaren testu bategina aurkeztea da.
– Aipatutako kontratua adjudikatzeko proposamena 2014ko ekainaren 16an sinatu zen, hau da, tokiko agintaritzak aipatutako jarduketa gaitu eta hilabete eskasera.
– Kontratazio Batzorde Nagusiak, 2014ko urriaren 3ko bilkuran, adjudikatzeko proposamena aztertu eta eskaintza jakin batzuk baztertzea proposatzea erabaki zuen.
– Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2014ko urriaren 27ko aginduaren bidez eskaintza jakin batzuk baztertu ziren. Ebazpena enpresa lizitatzaileei jakinarazi zitzaien, eta errekurtsorik jarri zutenik ez zuten adierazi.
– Kontratazio Batzorde Nagusiak, 2014ko abenduaren 4ko bileran, bere egin zuen balorazio-taldeak egindako adjudikazio-proposamena, eta kontratua adjudikatzea proposatu zion kontratazio-organoari.
– Aurrekoarekin bat etorriz, kontratuaren adjudikazioa atzeratzea ezin zaio egotzi organo horren jardunari; izan ere, eskaintzak 2013an ireki bazituzten ere, Udalak ez zuen 2014ra arte eman jarduketa gaitzen zuen obra-lizentzia. Hori horrela, adierazi behar da aipatutako lizentzia hori eskuratzeko dokumentu jakin batzuk onartu behar zirela, eta horrelakoen izapideak egiteko, era berean, denbora luzea behar dela, eta kontratua izapidetzearen organo arduradunak horretan esku hartzerik ez du, orobat.
Halaber, autonomia-erkidegoko Administrazio Orokorrak kontratazio-espediente honetan izandako jardunak agerian uzten du zuhurtasun- eta efizientzia-printzipioari jarraikiz jokatu zuela, ez baitzituen kontratua adjudikatzeko izapideak jarraitu hura gauzatu ahal izateko bermeak eduki arte, eta, era horretan, adjudikatzea saihestu zuen, horrek, azkenean zegokion udal-lizentzia lortu ezean, gauzatuko ez zen itxaropena sortu baitzezakeen enpresa adjudikaziodunean.
67 zenbakiko espedientea:
A1 gabezia:
Horri dagokionez, balio-judizioaren bidez aplikatu beharreko adjudikazio-irizpideak honelakoak ziren:
– Eskaintza teknikoa (ehuneko 20).
– Proiektuaren antolakuntza eta lan-plana (ehuneko 20).
Lehen irizpidean, enpresa bakoitzak zerbitzua garatzeko azaltzen zituen egikaritze-laburpena eta proposamen teknikoa baloratu ziren, proiektuaren demostrazioa, ikuspegia eta planteamendua kontuan hartuta, ezarri beharreko ingeniaritzaren eta eskaintzen zuten arkitekturaren eraketaren xehetasuna barne. Xehetasun hori esplizituki garatuta zegoen pleguan.
Lanaren antolaketari buruzko kapituluan kalitatea bermatzea, arriskuak eta kontrol-neurriak zein prestakuntza-proposamenak eta abarrak jasotzen ziren.
Deskribapen hori nahikoa zela iritzi zen, baina balio-judizioaren irizpideak eta ezarritako haztapena are gehiago zehazteko gomendioa onartzen da.
75 zenbakiko espedientea:
A2 eta E1 gabeziak:
Administrazio-baldintza berezien agiriaren azalean, 18.1 atalean, argi eta garbi zehaztu dira aldaketak erabili ahal izateko baldintzak, kuantifikatzeko modua eta kontratuaren aldaketaren edo hurrengo aldaketen gehieneko ehunekoa. 18.1 atalaren testua errepikatu dugu jarraian:
«18.1.– Kontratua aldatzea:
Kontratuaren indarraldiaren baitan ikusten bada esleipen-ahalmena duenaren benetako premiak hasieran kalkulatutakoa baino handiagoak izango direla, onartutako gehienezko aurrekontua gaindituz, kontratua aldatu egin ahal izango da, administrazio-klausula zehatzen agiriaren 39.3 klausulan ezarritako prozeduraren arabera. Gainera, honako zenbaterainokoak eta mugak izango ditu:
a) Aldaketa hau egin ahal izango da: kontratuan banaka zehaztutako ondasun edo prestazio guztien edo batzuen unitate kopurua areagotu.
b) Aldaketa horrek, ordea, ezingo du gainditu adjudikazioaren gehieneko aurrekontuaren ehuneko 20.
c) Kontratazio-organoak hartzen duen erabakia aldebiko administrazio-dokumentu batean jasoko da, hasierako gehieneko aurrekontua agortu aurretik.
Aurreikuspen horiekin bat etorriz, erreferentziako aldaketa onartu zen, betiere onartzea eskatzen zuten inguruabarrak baloratu ondoren. Hori hartzeko orduan denborazko beste elementu kuantitatibo bat ez gehitzea, Legeak ez duela xedatzen aintzat hartuta, eztabaidagarria izan daiteke, baina ez dakar inola ere zuzenean horri buruzko judizio negatiborik.
III.4.3.
Honako hauen ondasun eta zerbitzuen eskurapenei dagokienez (387.655 euro guztira):
Segurtasun Saila:
– 271148 apunte-zenbakia, 56.000 euro.
Ez dagokio kontratu txiki bakar bati, baizik eta larrialdiko prozedura baten ondoriozko kontratu bat dela, SPKLTBko 113. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzaren 2015eko uztailaren 30eko memoriaren bidez, adierazi zen une haietan itsasoko larrialdi-zereginetarako itsasontzi bat, EAEko itsas salmendukoa, portuan lehorreratuta zegoela funtzionamendu-arazo larri baten ondorioz. Eginkizunak behar bezala betetzeko, besteak beste, transmisio-sistema guztiz aldatu eta atzeko ispilua berritu beharra zuen. Laburbilduz, Zuzendaritza proposatzailearen iritziz konponketa beharrezkoa zen, eta premiazko prozedura erabiliz egin behar zen, «itsas larrialdi»etako oinarrizko lanak egiten zituen atala nabarmen murriztuta geldi ez zedin.
Hala, Segurtasuneko sailburuak, 2015eko irailaren 7an, proposatuta, «...gobernu-kontseiluari eman zitzaion itsasoko larrialdi-lanetara bideratutako Dhube itsasontzian behar ziren ekipamenduak adjudikatzeko premiazko espedientearen berri», eta 2015eko irailaren 22an Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren jakinarazpena jaso zen honi dagokionez: «larrialdiko espedientea, itsasoko larrialdi-lanetarako Dhube itsasontzian, jarduteko moduan egoteko, behar diren ekipamenduen kontratua Náutica Playaundi SL enpresari adjudikatzeari buruzkoa».
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila:
– 332320 apunte-zenbakia, 59.774 euro.
2009an Orozko HLHI handitu eta eraberritzeko proposamena egitea agindu zen. 2010ean, egikaritze-proiektuaren ehuneko 65 idatzita egonik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak proiektua idazteari uzteko eta ordura arte idatzitako dokumentuak aurkezteko agindu zuen.
Enpresak proiektua idatzi zuela eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren aldetik irabazteko asmorik ez dagoela aintzat hartuta, 59.774,00 euroko faktura ordaindu zuten eginiko lanengatik.
III.5.– Abalak.
Eskatzaileek ez dituzte urteko kontuak horrekin lotutako gainerako dokumentazioarekin batera aurkeztu behar 2012ko uztailaren 12ko hitzarmenaren arabera; nolanahi ere, enpresa eskatzaileei dokumentazio hori bai eskatu eta de facto eskatzen zaiela Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako Zuzendaritzak egindako izapideen fasean (normalean amaitutako azken bi ekitaldiei dagokienez), dela merkataritza-erregistroan inskribatutako urteko kontuak, dela sozietateen gaineko zerga likidatzeko dagokion foru-ogasunera bidalitakoak igor ditzaten eskatuz.
Informazio horren bidez eskabideak onartzea arlo finantzarioaren ikuspegitik arrazoizkoa den baloratzen da, eta, hala badagokio, informazio gehigarria ere eskatzen da aurkeztutako datuak aintzat hartuta eskatzaileren bat ETE den zalantzarik balego ere.
Ondorioz, VISESA sozietate publikoak babestutako etxebizitza sustatzeko jarduera ez dator bat SPKLTBko 24.6 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituen bitarteko propio bati enkargatutako obraren edo zerbitzuen negozio juridikoekin.