EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2017210

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira zenbait espediente irekitzeko Segurtasun Saileko Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak emandako ebazpenak, honako xedapen hauetan ezarritakoa hausteari dagozkionak: Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoa (LO1/92), Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoa (LO 4/15) eta Segurtasun Pribatuko apirilaren 4ko 5/2014 Legea Organikoa (SPL).

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2017-10-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201705292
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44- artikuluan xedatutakoa betetzeko.
1.– 15 egun balioduneko epea dute, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, espedientea Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio-Bizkaia) aztertzeko eta beren defentsarako egokitzat jotzen dituzten alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko eta, hala iritziz gero, prozeduran zehar erabili asmo dituzten frogak proposatzeko.
2.– Jakinarazten zaie, halaber, epe horretan zehapen-prozedura irekitzen duen ebazpenaren edukiaren aurka alegaziorik egiten ez badute, irekitzeko ebazpen hori ebazpen-proposamentzat jo ahal izango dela, eta, azkenean, hala bada, zehapen-ebazpenaren aurreko instrukzio-izapide guztiak bete direla ulertuko dela.
3.– Jakinarazpena jaso eta hurrengo hamabost egunetan isuna ordaintzen baduzu, isunaren kopurua % 50 murriztuko da, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoaren 54. artikuluan ezarritakoaren arabera. Ordainketa-gutuna eskuragarri dago iragarki honen lehengo atalean ezarritako helbidean.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Erandio, 2017ko urriaren 24a.
Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,
RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.