EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2017210

AGINDUA, 2017ko urriaren 11koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baitira Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Kontseilu Nagusiko kideak.

Organo emailea: LAN ETA JUSTIZIA SAILA
Xedapenaren data: 2017-10-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201705279
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/06/16an argitaratutako 2017/06/06ko AGINDUA [201703033]

1993ko abenduaren 21eko 7/1993 Legeak, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzekoak, zeina 1997ko ekainaren 27ko 10/1997 Legearen bidez aldatu zen, 6. artikuluan ezartzen duenez, Kontseilu Nagusia izango da gizarte-eragileek parte hartzeko organoa, eta honako kide hauek izango ditu: erakunde eta konfederazio sindikaletako bost ordezkari, enpresaburuen ordezkaritza instituzionala duten Euskal Autonomia Erkidegoko enpresaburuen elkarteetako hiru ordezkari, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko ordezkari bat, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari bat (udalei eta foru-aldundiei entzun ondoren), eta, gaian duten eskumena dela-eta, Osasun Saileko bi ordezkari (horietako bat presidenteordea izango da) eta Lan eta Gizarte Segurantza Saileko hiru ordezkari (gaur egun, Lan eta Justizia Saila). Halaber, artikulu horretan ezartzen duenez, zuzendari nagusia Kontseilu Nagusiaren bileretan izango da, hitzarekin baina botorik gabe.
Horrez gain, aipatutako artikuluan ezartzen deunez, Kontseilu Nagusiko kideak Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren aginduz (aurrerantzean, Lan eta Justizia Saila) izendatu eta kenduko dira, eragindako erakundeek eta administrazioek hala proposatuta.
Lan eta Justiziako sailburuaren 2017ko ekainaren 6ko Aginduaren bidez, eguneratu ziren Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Kontseilu Nagusiko kideak.
Kontseilu Nagusi horretan parte hartzen duten Eusko Jaurlaritzako Sailetako goi-kargudunetako batzuk aldatu direnez, beharrezkoa da kideen zerrenda berria izendatu eta argitaratzea, erakunde autonomo horren jarduera garatzeko ezinbestekoa den Kontseilu Nagusi horrek normaltasunez lan egin dezan.
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzeko abenduaren 21eko 7/1993 Legearen 6.7 artikuluan eta erakunde horren egitura eta funtzionamenduaren erregelamendua onartu zuen uztailaren 30eko 191/2002 Dekretuaren 6.4 artikuluan xedatutakoa kontuan hartuz, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Kontseilu Nagusiko kideak izendatzea eta zerrenda argitara ematea. Organo hori, kide hauek osatuko dute:
Presidentea:
Titularra: Jon Azkue Manterola jauna, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordea.
Ordezkoa. Elena Pérez Barredo andrea, Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendaria.
Presidenteordea:
Titularra: Ignacio Jesús Berraondo Zabalegui jauna, Osasuneko sailburuordea.
Ordezkoa. María Dorronsoro Iraeta andrea, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria.
Bokalak:
– Lan eta Justizia Sailaren ordezkaritzan:
Titularra: Elena Pérez Barredo andrea, Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendaria.
Ordezkoa: Joaquín Diaz Arsuaga jauna, Gizarte Ekonomiako zuzendaria.
Titularra: Marcos Muro Nájera jauna, Enplegu eta Gazteriako sailburuordea.
Ordezkoa: Amaia Arteaga Dañobeitia andrea, Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendaria.
Titularra: Iciar Gonzalez Carrasco andrea, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren EAEko zuzendariordea.
Ordezkoa: Gabriela Beltrán Fernández andrea, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren Gipuzkoako burua.
– Osasun Sailaren ordezkaritzan:
Titularra: Joseba Bidaurrazaga Van-Dierdonck jauna. Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariordea.
Ordezkoa: Francisco Borja Cirarda Larrea jauna, Osasuna Sustatzeko arduraduna.
– Eusko Jaurlaritzak izendatuta (udalei eta foru-aldundiei entzun ondoren):
Titularra: Izaskun Urien Azpitarte andrea. Lan Harremanen zuzendaria.
Ordezkoa: Ismael Gorostiza Fernández-Villarán jauna, Lan Harremanen Zuzendaritzako Prebentzio Zerbitzuaren arduraduna.
– Euskadiko Kooperatiben Konfederazioaren izenean:
Titularra: Agustín Mendiola Gorospe jauna.
Ordezkoa: Lorea Soldevilla Palazuelos andrea.
– Confebask-Euskal Enpresarien Konfederakuntzaren izenean:
Titularra: Jon Bilbao Saralegui jauna.
Ordezkoa: Gonzalo Salcedo Bilbao jauna.
Titularra: Montserrat Ruiz Mitjans andrea.
Ordezkoa: Nerea Zamacola Gárate andrea.
Titularra: Fernando Raposo Bande jauna.
Ordezkoa: María Jose Irastorza Estensoro andrea.
– Langileen aldetik:
• ELA sindikatuaren ordezkaritzan:
Titularra: Pello Igeregi Santamaria jauna.
Ordezkoa: Andoni Larralde Etxarte jauna.
Titularra: Leire Heredia Bilbao andrea.
Ordezkoa: Izaro Mujica Badiola andrea.
• CC.OO. sindikatuaren ordezkaritzan:
Titularra: Alfonso Ríos Velada jauna.
Ordezkoa: Luis Mouliaá Mayor jauna.
• LAB sindikatuaren ordezkaritzan:
Titularra: María Lourdes Eraso Iturrioz andrea.
Ordezkoa: Ibon Zubiela Martín jauna.
• UGT sindikatuaren ordezkaritzan:
Titularra: Esperanza Morales Quicios andrea.
Ordezkoa: Amaia Calleja Irazu andrea.
Alberto Alonso Martín jaunak, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen zuzendari nagusiak, hitzarekin baina botorik gabe parte hartuko du Kontseilu Nagusiaren bileretan.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honek sinatzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 11.
Lan eta Justiziako sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.