EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2017209

EBAZPENA, 2017ko urriaren 20koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez publikotasuna ematen baitzaio osasunari buruzko ikerkuntza-proiektuetarako laguntzen 2017ko deialdia finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak handitzeari; deialdi hori Osasuneko sailburuaren 2017ko ekainaren 20ko Aginduaren bidez onartu zen.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2017-10-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201705250
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/07/13an argitaratutako 2017/06/20ko AGINDUA [201703521]

AURREKARIAK
Lehenengoa.– Osasuneko sailburuaren 2017ko ekainaren 20ko Aginduaren bidez arautu zen osasunari buruzko ikerkuntza- eta garapen-proiektuetarako laguntzen 2017ko deialdia (2017ko uztailaren 13ko EHAA, 133. zk.).
Bigarrena.– Aipatu aginduaren 8. artikuluaren arabera, deialdi hau finantzatzeko baliabide ekonomikoak EAEko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik datoz, eta horien zenbatekoa 2.600.000 eurokoa da; horietatik 1.200.000 euro osasunari buruzko ikerkuntza-jarduerak bultzatzearen ildoko proiektuak (6.1.a artikuluan azaldu dira) finantzatzera bideratuko dira; eta beste 1.400.000 euro osasuneko ikerketa estrategikoak bultzatzearen ildoko proiektuetara (6.1.b artikuluan azaldu dira).
Hirugarrena.– Beti 8. artikulu horren arabera, artikulu honetan adierazitako zenbatekoa handitu ahal izango da, Osasun Sailaren programak gauzatu ostean geratu diren aurrekontu-zuzkiduren arabera, indarrean dagoen legediak kreditu-loturarako edo aurrekontuak aldatzeko ezarritako araubideari jarraikiz, eta laguntzak emateko hasiko den prozeduraren ebazpena eman baino lehen. Zirkunstantzia hori gertatuz gero, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango da argitara, Osasuneko sailburuordearen ebazpen baten bidez.
Laugarrena.– Dagozkion aurrekontu-aldaketak egin dira Osasun Sailari izendatutako 2017 Berrikuntzarako Funtsak emendatzeko, 2020 ZTBP handitzeari dagokionez, dauden funtsak handitu baitira.
Horiek horrela eta osasunari buruzko ikerkuntza- eta garapen-proiektuetarako laguntzen 2017ko deialdia arautzen duen Osasuneko sailburuaren 2017ko ekainaren 20ko Aginduaren 8. artikuluan xedatutakoaren arabera, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Publikotasuna ematea osasuneko ikerketa estrategikoak bultzatzearen ildoko proiektuak finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak 1.400.000 euro handitzeari, zeinak osasunari buruzko ikerkuntza- eta garapen-proiektuetarako laguntzen 2017ko deialdia arautzen duen Osasuneko sailburuaren 2017ko ekainaren 20ko Aginduaren 6.1.b) artikuluan azaltzen baitira (2017ko uztailaren 13ko EHAA, 133. zk.). Horrela, 2.800.000 euro bideratutako dira ildo horretako proiektuak finantzatzera, eta 4.000.000 euro deialdia finantzatzera.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 20a.
Osasuneko sailburuordea,
IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.