EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2017209

EBAZPENA, 2017ko urriaren 26koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2017rako deialdia finantzatzeko esleitutako kredituen zenbatekoa aldatzea.

Xedapenaren data: 2017-10-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201705246
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/06/07an argitaratutako 2017/05/25eko EBAZPENA [201702815]

2017ko ekainaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (107. zenbakia), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2017ko maiatzaren 25eko Ebazpena argitaratu zen, zeinaren bidez argitaratzen baita laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2017rako deialdia. Baliabide ekonomiko horiek, guztira, 8.200.000 eurokoak izango dira, eta 32110-Enplegua Programaren kargura finantzatuko dira.
Ebazpen horrek ezartzen du zenbateko hori, hala badagokio, eguneratu egin ahal izango dela baldin eta aurrekontu-aldaketak onesten badira indarrean dagoen legediaren arabera, eta aldaketa horiek izateaz, argitara eman beharko direla Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez.
Egun, aurreko ekitaldiko hainbat betebehar betetzeke daudelako, eta, laneratzeko enpresetako lanpostuen kopurua nabarmen igo delako aurreko ekitaldiekin alderatuz eta horientzako diru-laguntzak eskatu dituztelako 2017an, baliabide ekonomiko gehiago esleitu behar zaizkio programa horri, laneratzeko enpresek kontratatutako bazterketa-arriskuan dauden pertsonen enplegua eta enpresa horien egonkortasun finantzarioa arriskuan ez jartzeko.
Hori dela eta, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren proposamenez, erakunde autonomo honen Administrazio Kontseiluak, 2017ko urriaren 25eko bileran, erabaki du 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako diru-laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak handitzea, eta erabaki horren edukia argitaratzeko agintzea.
Hori guztia dela eta, honako hau
XEDATZEN DUT:
Iragartzea 2017ko urriaren 25eko bileran Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak erabaki hau hartu duela:
«Laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako diru-laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak handitzea –aginduaren II. kapituluan, 7. artikuluan eta 11.a) artikuluan aurreikusitakoak izan ezik– 2.120.822 eurotan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoari dagokion 321110-Enplegua Programaren kargura, honako banaketa honen arabera: 466.707 euro 2017ko ordainketa-kredituari dagozkio, 790.659 euro 2018ko konpromiso-kredituari, 701.180 euro 2019ko konpromiso-kredituari, eta 162.276 euro 2020ko konpromiso-kredituari.
Ondorioz, aipatu laguntzak finantzatzeko aurrekontu-kredituaren zenbatekoa, guztira, 10.320.822 eurokoa da. Horietatik, 1.966.707 euro 2017ko ordainketa-kredituari dagozkio, 3.390.659 euro 2018ko konpromiso-kredituari, 3.301.180 euro 2019ko konpromiso-kredituari, eta 1.662.276 euro 2020ko konpromiso-kredituari.»
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 26a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.