EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-10-31 Aldizkari honetan argitaratua: 2017208

EBAZPENA, 2017ko urriaren 11koa, Etxebizitzako sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baitira Birgaitze Integratuko Areetan edo Bizitegi Area Degradatuetan ondare urbanizatua eta ondare eraikia birgaitzeko Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2016ko abenduaren 28ko Aginduz deitutako laguntzak.

Xedapenaren data: 2017-10-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201705220
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/12/30rean argitaratutako 2016/12/28ko AGINDUA [201605623]

Aipatutako laguntzen deialdiari buruzko txostena aztertu da.
GERTAKARIAK
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2007ko maiatzaren 2ko Aginduak Birgaitze Integratuko Areetan edo Bizitegi Area Degradatuetan ondare urbanizatua eta ondare eraikia birgaitzeko dirulaguntzak ematea arautzen du. Agindu hori Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2013ko urriaren 23ko Aginduak aldatu du.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2016ko abenduaren 28ko Aginduak 2007ko maiatzaren 2ko Aginduan ezarritako agiriak idazteko laguntzen deialdia egiten du.
Aipatutako agindu horretan aurreikusitako Balorazio Batzordeak epearen barruan aurkeztutako eskariak eta dokumentazioa ebaluatu ditu, eta dagokion ebazpen-proposamena aurkeztu du.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2007ko maiatzaren 2ko Aginduaren 12. artikuluak adierazten du diru-laguntzen deialdia ebazteko organoa Etxebizitza Sailburuordetza hau dela.
Aipatutako xedapenak eta horiekin bat datozen gainerako xedapen aplikagarriak aztertu ondoren
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ondoren zehazten diren udalek edota udal-hirigintzako elkarteek diru-laguntzak jasotzeko aukerari uko egion diotela ulertu da, ez dutelako eskatutako dokumentazioa aurkeztu.
Bigarrena.– Udalei edota udal-hirigintzako elkarteei diru-laguntzak ematea jarraian zehaztuko diren proiektuak idazteko eta obrak gauzatzeko, eranskinean zehazten diren kopuruetan eta ehunekoetan.
Hirugarrena.– Udalei edota udal-hirigintzako elkarteei diru-laguntzak emateko aukera ukatzea ondoren azaltzen diren arrazoiengatik
Laugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunei, eta jakinaraztea, ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaiola Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean.
Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, denek honen berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 11.
Etxebizitzako sailburuordea,
PEDRO JAVIER JAUREGUI FERNÁNDEZ.