EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-10-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2017207

EBAZPENA, 2017ko urriaren 9koa, Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Osakidetzako garbiketa-zerbitzuaren enpresa esleipendunen hitzarmen kolektiboko batzorde paritarioaren akordioa erregistratu, argitaratu eta gordailutzen duena (hitzarmen-kodearen zenbakia: 86002115012003).

Organo emailea: LAN ETA JUSTIZIA SAILA
Xedapenaren data: 2017-10-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201705199
Maila: Ebazpena
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2017ko urriaren 5ean, Regcon erregistroan aurkeztu dute enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatutako aipatutako hitzarmen kolektiboko batzorde paritarioaren akordioari buruzko dokumentazioa.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Lan-agintaritza honi dagokio Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 90.2 eta 3. artikuluan aurreikusitako eskumena (urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua; 2015-10-24ko BOE), bat etorriz Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuaren 9.1.i) artikuluarekin (2017-04-21eko EHAA), hauei dagokienez: urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretua (2011-02-15eko EHAA) eta Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua (2010-06-12ko BOE).
Bigarrena.– Akordio hau sinatu dute Limpieza y Mantenimiento Impacto SL, Ferrovial Servicios SA eta Garbialdi SL enpresen ordezkariek zein CCOO, LAB eta UGT sindikatuen ordezkariek, bat etorriz Langileen Estatutuari buruzko Legearen 85., 87., 88., 89. eta 90. artikuluen baldintzekin.
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Akordioa Euskadiko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.
Bigarrena.– Akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 9a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.
Javier Alonso Santosek, Osakidetzako garbiketa-zerbitzuaren enpresa esleipendunen hitzarmen kolektiboko batzorde paritarioak emandako baimena baliatuta, honako hau
Adierazten du: Batzorde horrek, 2017ko urriaren 4an egindako bileran, besteak beste jarraian azaltzen den gaia aztertu zuen; hona hemen hartutako erabakia, bileraren aktatik hitzez hitz hartua:
«Egindako galdera: Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren 93/2017 Ebazpena argitaratu da, eta, han, jakinarazten da Gobernu Kontseiluaren erabaki bat, EAEko Administrazioaren zerbitzuan diharduten langileen ordainsarien 2017ko igoerak onartzen dituena, hau da: 2016ko urteko ordainsari osoen % 1, 2017-01-01etik hasita. Horrenbestez, Batzordeari eskatzen zaio hitzarmen kolektiboaren soldata-taulak eguneratzeko.
Batzordearen ebazpena: Batzordeak, aho batez, honako erabaki hau hartu du:
Onarpena ematen zaie Osakidetzako garbiketa-zerbitzuaren enpresa esleipendunen sektoreko hitzarmen bakarreko soldata-taulei (akta honi erantsi zaizkio, izenpetuta). Taula horietan, soldata-kontzeptuak eguneratuta ageri dira, % 1eko igoera aplikatuta, 2017-01-01etik aurrerako ondorioekin, betiere EAEko Administrazioaren zerbitzuan diharduten langileen 2017ko ordainsariak igotzeko Gobernu Kontseiluak hartutako erabakiarekin bat etorriz.
Soldata-taulak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematen direnetik aurrera gauzatuko dira ordainketak.»
Eta hala ziurtatzen du, dagozkion ondorioak izan ditzan, Bilbon, 2017ko urriaren 4an.
J. Javier Alonso Santos.
Lan Harremanen Kontseiluko koordinatzaile juridikoa.