EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-10-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2017206

AGINDUA, 2017ko urriaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2017-2018 ikasturteari dagokion ikastetxeei buruzko informazioa eredu bateratuaren bidez biltzeko dena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2017-10-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201705172
Maila: Agindua
Hezkuntza-plangintza eta kudeaketa arloetako beharrei erantzun ahal izateko eta estatistika ondorioetarako, unibertsitatez besteko irakaskuntzak ematen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietan 2017-2018 ikasturteari buruzko bateratutako informazioa bilduko da. Horretarako, Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzaren eta Hezkuntza Sailburuordetzaren proposamenez, hauxe
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoan beren egoitzak dituzten unibertsitatez besteko ikastetxe guztiek, Hezkuntza Sailaren aplikazioak erabiliz, Eskola Jarduera, Ordutegiak, Espediente Akademikoa, Notak eta Faltak (akta finalak) eta HPB-Hezkuntza Premia Berezia izenpean antolatu diren galdera zerrendei edo dokumentuei erantzun beharko diete eta bete zehaztasunez eta egiatasunez.
Bigarrena.– Ikasturtean zehar, Hezkuntza Sailak zer galdeketa bete behar diren komunikatuko dio ikastetxe bakoitzari, eta epeak eta prozedura egokiak adieraziko du.
Hirugarrena.– Ikastetxeko zuzendariak gainbegiratu beharko du ereduak nola bete diren, izan ere, honek bermatzen baitu ematen den informazioaren egiazkotasuna. Dokumentuak bete ondoren, honela egin behar bada, ezarritako prozedurak eta epeak errespetatuz, aurkeztu behar dira, eta ondoren, behar denean, berrikusteari ekingo zaio.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, Hezkuntzako sailburuordeari eta Hezkuntzako Lurralde ordezkariei esku ematen zaie, agindu honetan ezartzen dena garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren neurriak har ditzaten.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honek eragina izango du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 19a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.