EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-10-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2017206

AGINDUA, 2017ko urriaren 2koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Donostiako Fundación Donosti Cup Fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Xedapenaren data: 2017-10-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201705168
Maila: Agindua
Ikusi eta aztertu da Donostiako Fundación Donosti Cup Fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzeko aurkeztutako espedientea. Hona hemen
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2017ko urtarrilaren 18an sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, izapidetze elektronikoaren bidez, Donostiako Fundación Donosti Cup Fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskabidea; Iñigo Olaizola Alcorta jaunak, María Alcántara Ruiz andreak, Sara Olaizola Alcántara andreak eta Club Deportivo Kirolade klubak sortu zuten fundazio hori. Fundazio-gutunaren izaera eman zitzaion eratze-eskriturari, eskritura eman eta bi urteko epean beste pertsona batzuk sortzaile gisa atxiki ahal izateko. Eskabideari espedienteko dokumentazioa erantsi zitzaion.
Bigarrena.– Fundazioen Erregistroak, 2017ko otsailaren 21eko idazki baten bidez, fundazioari eskatu zion zuzen zitzala bidalitako dokumentazioan atzemandako akatsak, eta 2017ko ekainaren 2an sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean eskatutako dokumentazio hori.
Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordeko Batzorde Teknikoak 2017ko irailaren 28an aldeko txostena eman du fundazioaren xedeen zilegitasunari eta interes orokorrari buruz eta haren bideragarritasun ekonomikoari buruz.
Laugarrena.– Fundazioaren estatutuen 3. artikuluaren arabera, «Fundazioaren interes orokorreko xedeak dira baliabiderik ez duten edozein eskualde edo herrialdetako kirolariei eta taldeei laguntza ematea Donosti Cup nazioarteko futbol-torneoan parte-hartzea ahalbidetzeko (bidaia, ostatua, mantenua), eta baita antzeko intereseko beste gertakari batzuetan ere, futbolaren, atletismoaren, saskibaloiaren eta bestelako ezein kirol-jardueraren bidez, garapen pertsonala, prestakuntza edo gizarteratzea ahalbidetzeko.»
Bosgarrena.– Estatutuen 5. eta 6. artikuluetan xedatuaren arabera, fundazioaren egoitza Donostian dago, helbide honetan: Madril etorbidea 34-behea, eta fundazioak gehienbat Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen ditu bere jarduerak.
Seigarrena.– Fundazioaren hasierako dotazioa 30.000 eurokoa da, eta Club Deportivo Kirolade klubak egin du ekarpena.
Zazpigarrena.– Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatu, administratu eta gobernatzea. Patronatuko kideek doan beteko dituzte beren egitekoak, hala baitago xedatuta fundazioaren estatutuetan.
Zortzigarrena.– Patronatuko hasierako kideak, fundazioa eratzeko eskrituran ezartzen denez, hauek izango dira:
– Lehendakaria: Iñigo Olaizola Alcorta jauna.
– Lehendakariordea eta idazkaria María Alcántara Ruiz andrea.
– Bokala: Sara Olaizola Alcántara andrea.
Izendatutako guztiek onartu dituzte karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 9ko 9/2016 Legearen 16.2 artikuluak ezarritako moduetako batean.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena; honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzari buruzko Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikulua.
Bigarrena.– Horretarako legitimazioa daukan pertsona juridiko pribatu batek sustatu du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta, bereziki, bete egin da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 9. artikulutik 12. artikulura eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36., 37., 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoa. Beraz, legezko eta erregelamenduzko manuen arabera sortu da fundazioa.
Aipatutako arauak eta oro har kasu honetan aplika daitezkeen gainerakoak ikusirik, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea –egun honetan eta F-423 erregistro-zenbakiarekin– Donostiako Fundación Donosti Cup Fundazioaren eraketa, eta bai Patronatuaren hasierako osaera ere. Patronatu horren kideak zortzigarren aurrekarian agertzen dira. Kideok espresuki onartu dituzte euren karguak, Iñigo Escales Ainzua notarioaren aurrean 2017ko urtarrilaren 13an emandako eskritura publikoan xedatu bezala (protokolo-zenbakia: 22). Eskritura publiko hori zuzendu egin zen, notario beraren aurrean, 2017ko maiatzaren 11n egindako eskritura publikoaz (protokolo-zenbakia: 282).
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 2a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.