EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-10-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2017205

IRAGARKIA, Eustatena, 2018ko Denbora Aurrekontuen Inkestaren informazioa bildu, grabatu eta baliozkotzea kontratatzeko dena (Espedientea: 02/2018).

Organo emailea: OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
Xedapenaren data: 2017-10-06
Hurrenkenaren zenbakia: 201705154
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat) Zuzendaritza Nagusia.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Eustateko Kontratazio Mahaia.
c) Espediente-zenbakia: 02/2018.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: 2018ko Denbora Aurrekontuen Inkestaren informazioa bildu, grabatu eta baliozkotzea.
b) Loteak eta lote-kopurua: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: prestazioa bi fasetan gauzatuko da, 2018an zehar; fase bakoitzak gehienez ere 16 aste iraungo du, Eustatek hasteko agindua ematen duen egunetik hasita; aurrez, behin betiko bermea gordailutu, eta kontratua formalizatu beharko da. Dena dela, 2018ko abenduaren 31 baino lehenago amaituko da.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintzak balioesteko hainbat irizpide daude.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: berrehun eta laurogei mila, bederatziehun eta laurogeita hamaika euro eta hirurogeita hamahiru zentimo (280.991,73) + berrogeita hemeretzi mila eta zortzi euro eta hogeita zazpi zentimo (59.008,27) BEZarenak; guztira: hirurehun eta berrogei mila (340.000,00) euro, kolaboratzaileei egingo zaizkien oparien kostua barne, betiere honakoak kontuan hartuta: betetako eta Administrazioak onartutako galdesortaren oinarrizko prezioa berrogeita sei euro eta hirurogeita bederatzi eurokoa (46,69) dela + bederatzi euro eta laurogeita bat zentimo (9,81) BEZarenak; guztira, berrogeita hamasei euro eta berrogeita hamar (56,50) zentimo, kolaboratzaileei egingo zaizkien oparien kostua barne.
5.– Bermeak.
Behin-behinekoa: ez.
Behin betikoa: kontratuaren gastu-adierazlearen % 5.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).
b) Helbidea: Donostia kalea, 1.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 75 00.
e) Telefaxa: 945 01 75 01.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: ez da zehazten.
7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.
Administrazio-klausula zehatzen agiriaren karatulako 29.2 puntuan ezarritakoaren arabera. Ondoren, sailkapen-betekizunak eta irizpide objektiboak zehazten dira.
a) Sailkapena: L taldea, 3. azpitaldea eta 3 edo C kategoria.
b) Bestelako betekizunak:
1) Ekonomia- eta finantza-kaudimena:
Azken hiru ekitaldietako batean gutxienez, negozio-zenbatekoak bostehun mila eurokoa (500.000,00) edo handiagoa izan beharko du.
2) Gaitasun teknikoa eta profesionala:
– Azken bost urteetan egindako lanen bitartez egiaztatu beharko dute kontratu honen xedearen (lizitazioko gehieneko aurrekontua eta xedea) antzeko estatistika-eragiketak egiten behar besteko ezagutza dutela eta gutxienez horrelako bi egin dituztela.
– Egiaztatu beharko dute enpresak proposatutako lantaldea kontratua gauzatzeko nahikoa dela kopuruari eta gaitasun profesionalari dagokionez.
– Enpresak egiaztatu beharko du betetzen dituela ekipamendu informatikoari buruzko gutxieneko baldintzak, Oinarri Teknikoen Pleguan zehaztutakoak. Gainera, gutxienez honako baliabideak izan beharko ditu:
a) Telefono bidezko inkestak kudeatzeko aplikazioak.
b) Datu-base erlazional eta sare-inguruneko lan-inguruak.
c) Diseinu-aplikazioak eta telefono-galdeketak.
d) Informazioa lortzeko aplikazioa.
Horretarako, honako hauek aurkeztuko dituzte:
Kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa:
urteko kontuak edo horien laburpena aurkeztea, baldin eta enpresa horiek finkatuta dauden estatuetan derrigorrezkoa bada hori egitea, enpresaren negozio-zenbatekoa eta kaudimena kontabilitatearen bitartez egiaztatzeko. Enpresak azken hiru ekitaldietan burututako negozio guztien eta zerbitzu edo lanen kopuruari buruzko aitorpena.
Gaitasun teknikoa:
Azken bost urteetan egindako zerbitzu edo lanik garrantzizkoenen zerrenda, horien zenbatekoa, egunak eta onuradun publikoak edo pribatuak adierazita.
Zerbitzu horiek egiaztatzeko, honako hauek aurkeztu beharko dira:
– Sektore publikoko erakunde bateko organoak egindako edo ikus-onetsitako ziurtagiria, baldin eta hartzailea sektore horretako erakundea bada.
– Subjektu pribatu batek egindako ziurtagiriak edo, halakorik ez bada, enpresaburuaren adierazpena, baldin eta lanak sektore pribatuko enpresa batentzako egin badira.
– Proiektuaren arduradunen Curriculum Vitae.
– Enpresa lizitatzaileak dituen material eta ekipamendu tekniko informatikoen gaineko adierazpena.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko azaroaren 13a, 10:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: A, B eta C gutun-azalak, administrazio-klausula zehatzen pleguan zehazten denaren arabera.
c) Aurkezteko lekua: Euskal Estatistika-Erakundearen (Eustat) Kontratazio Mahaia, Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintza ekonomikoak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).
b) Helbidea: Donostia kalea, 1
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Eguna:
– «C» gutun-azalak: 2017ko azaroaren 14a edo 2017ko azaroaren 20a, 12:00etan.
– «B» gutun-azalak: 2017ko azaroaren 30a, 10:00etan.
10.– Bestelako argibideak.
Esleitzeko irizpideak:
a) Formulak aplikatuz automatikoki ebaluatu daitezkeen irizpideak:
1) Eskaintza ekonomikoa: % 45.
Enpresaren eskaintza ekonomikoa bi modutan balioesten da: lehenengoa, galdesorta bakoitzeko lizitazio-oinarriaren –46,69 euro, BEZik gabe– jaitsiaren arabera balioesten da, eta gehienez 30 puntu emango zaizkio; bigarrena, berriz, beste enpresek aurkezten duten eskaintzarik onenaren arabera balioesten da, eta gehienez ere 15 puntu emango zaizkio.
Atal honetako puntuak formula honi jarraituz emango dira:
P = eskaintza ekonomikoaren guztizko puntuazioa da; P1 eta P2 batuta lortzen da, eta gehienez ere 45 puntu emango zaizkio.
P1 lehenengo zatian lortutako puntuazioa da (gehienez 30 puntu eta gutxienez 0).
O1: aurkeztutako lizitazio-eskaintza da, betiere 0,75*QL baino txikiagoa edo berdina bada; txikiagoa bada, 0,75*QL balioa hartuko du formula honen ondorioetarako soilik.
QL: galdesorta bakoitzeko lizitazioko oinarrizko zenbatekoa da.
Laburduren esanahia:
P2: bigarren zatian lortutako puntuazioa da (gehienez 15 puntu).
OL: aurkeztutako lizitazio-eskaintza da.
OM: enpresa lizitatzaileek aurkeztutako gutxieneko eskaintza da.
QL: galdesorta bakoitzeko lizitazioko oinarrizko zenbatekoa da.
2) Galdesorta bat baliozko izateko eguneko jarduera-kopurua (oinarri teknikoen pleguan ezarritako gutxieneko 10en gainetik) % 10.
Formula: Gutx. (10, eskainitako zenbakia- 10)
Atal honen guztizko haztapena: 55 puntu.
b) Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak: bai.
Atal honen guztizko haztapena: 45 puntu.
11.– Iragarkien gastuak. Enpresa esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: 2017ko urriaren 2a.
13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: htpp://www.contratacion.euskadi.eus/
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 6a.
EUSTATeko zuzendaria,
JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.