EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-10-25 Aldizkari honetan argitaratua: 2017204

IRAGARKIA, Eustatena, jaiotza, ezkontza eta heriotzen inguruko estatistiken informazio-bilketa, kodeketa eta balidazioa kontratatzeko dena (Espedientea: 06/2018).

Organo emailea: OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
Xedapenaren data: 2017-10-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201705135
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Esleipena egiten duen erakundea.
a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Eustateko Kontratazio Mahaia.
c) Espediente zenbakia: 06/2018.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Helburua: jaiotza, ezkontza eta heriotzen inguruko estatistiken informazio-bilketa, kodeketa eta balidazioa.
b) Loteak eta lote-kopurua: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea / entregatzeko azken eguna: kontratua formalizatzen denetik 2018ko abenduaren 31ra arte. Dena dela, kontratua 2017. urtean zehar formalizatzen bada, 2018ko urtarrilaren 2an hasiko da gauzatzen.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintzak baloratzeko zenbait irizpide daude.
4.– Lizitazio oinarriaren aurrekontua.
Lizitazio oinarriaren aurrekontua ehun eta hogeita hamabost mila (135.000,00) eurokoa da, BEZa barne.
5.– Bermeak.
Behin-behinekoa: ez.
6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.
a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Udalerria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (01010).
d) Telefonoa: 945 01 75 00.
e) Telefaxa: 945 01 75 01.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko epemuga: ez dago halakorik.
7.– Kontratistaren betebehar bereziak.
a) Sailkapena: L Taldea, 3 Azpitaldea, 1. edo A Kategoria.
b) Bestelako betebeharrak: administrazio-klausula zehatzen pleguan ezarritakoak.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko azaroaren 15a, 10:00etan.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira: «A», «B» eta «C», administrazio-klausula zehatzen pleguan zehazten denaren arabera.
c) Eskabideak aurkezteko lekua: Eustaten kontratazio-mahaia, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintza ekonomikoak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaerak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Udalerria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (01010).
d) Data:
– «C» gutun-azalak: 2017ko azaroaren 16a edo 2017ko azaroaren 21a, 12:00etan.
– «B» gutun-azalak: 2017ko azaroaren 23a, 12:00etan.
10.– Beste argibide batzuk.
a) Esleitzeko irizpideak:
– Automatikoki ebalua daitezkeenak formulak aplikatuz:
Eskaintzak baloratzeko irizpideak, haien garrantziaren arabera, handienetik txikienera, eta eman zaien haztapenaren arabera. Guztirako puntuazioa: 100 puntu (behean aipatzen diren a) eta b) idatzi-zatietako atalei dagozkien haztapenen batuketak gehienezko puntuazioaren berdina izan behar du beti).
1) Eskaintza ekonomikoa (% 40).
Enpresaren eskaintza ekonomikoa bi modutan balioesten da: lehenengoa, lizitazio-oinarriaren (111.570,25) euro jaitsiaren arabera balioesten da, eta gehienez 30 puntu emango zaizkio; bigarrena, berriz, beste enpresek aurkezten duten eskaintzarik onenaren arabera balioesten da, eta gehienez ere 10 puntu emango zaizkio.
Atal honetako puntuak formula honi jarraituz emango dira:
Eskaintza ekonomikoa: P = P
Atal honetako puntuak formula honi jarraituz emango dira:
P: eskaintza ekonomikoaren guztizko puntuazioa da; P
P
P
O
Q
P
P
O
O
Q
2) Atzeratutako loteak tratatzeko erabilitako egun kopurua (% 10).
Gehienez ere 25 egun finkatzen dira epetik kanpo iristen diren loteen buletinen tratamendua egiteko, eta jarraian datorren formula aplikatuko da:
Laburduren esanahia:
P: lortutako puntuazioa (10 puntu, gehienez).
D
3) Erregistro Zibiletara egin beharreko hileko bisita kopurua buletinak berreskuratu eta osatzeko (% 5).
Formula honekin baloratuko da:
Laburduren esanahia:
P: lortutako puntuazioa (5 puntu, gehienez).
V
Atal honen haztapena, guztira: 55 puntu.
b) Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak:
Talde honen haztapena, guztira: 45 puntu.
b) Edozein kontsulta tekniko egiteko, deitu Eustaten Estatistika Sozio-Demografikoen Arlora (Telefonoa: 945 01 75 49).
11.– Iragarkien gastuak. Esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: http://www.contratacion.euskadi.eus/
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 11.
EUSTATeko zuzendaria,
JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.