EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-10-25 Aldizkari honetan argitaratua: 2017204

IRAGARKIA, Euskadiko gaueko hegaztien 2018-2019ko errolda egiteko zerbitzu-kontratuaren lizitazioari buruzkoa (Espedientea: 026SV/2017).

Xedapenaren data: 2017-10-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201705134
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu zuzendaria.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: 026SV/2017.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Euskadiko gaueko hegaztien 2018-2019ko errolda egitea.
b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.
c) Burutzeko lekua: enpresa esleipendunaren egoitzan.
d) Burutzeko epea: 18 hilabete.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapidetzea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: hirurogeita zortzi mila (68.000) euro , gehi hamalau mila, berrehun eta laurogei (14.280) euro BEZarenak. Beraz, guztira, laurogeita bi mila, berrehun eta laurogei (82.280) euro .
5.– Kontratuaren balio zenbatetsia: hirurogeita zortzi mila (68.000) euro.
6.– Behin-behineko bermea: ez dago jarri beharrik.
7.– Agiriak eta argibideak lortzeko:
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.
b) Helbidea: Donostia kalea, 1.
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 98 26.
e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko azaroaren 9a.
f) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
8.– Kontratistaren betebeharrak:
Sailkapena: ez.
Kaudimenari buruzko eskakizunak eta egiaztatzeko modua:
a) Ekonomia- eta finantza-kaudimena: urteko negozio-bolumena Merkataritzako Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean aurkeztutako urteko kontuen bidez egiaztatuko da, enpresaria inskribaturik dagoen erregistroa kontuan hartuta. Merkataritzako Erregistroan inskribaturik ez dauden enpresariek urteko negozio-bolumena egiaztatuko dute Merkataritzako Erregistroak legeztatutako inbentarioen eta urteko kontuen liburuen bitartez. Beste kasuan, urteko negozio-bolumena Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren likidazioaren bitartez egiaztatuko da. Enpresaren azken hiru ekitaldietan izandako urteko negozio-bolumena, gutxienez, 50.000 eurokoa izan behar da.
b) Gaitasun teknikoa: lantaldea osatuko duten pertsonen zerrenda eta horien titulua edo Elkargoaren ziurtagiria. Halaber, pertsona horien curriculum vitae aurkeztu behar dira, bere eskarmentua egiaztatuz. Lantaldea, gutxienez, teknikari hauek osatu behar dute:
b.1.– Lanen zuzendariak Biologia edo Ingurumen Zientzietako goi-mailako titulazioa eta hegazti-faunari buruzko ikerlanak egiten eskarmentua izan behar du. Hain zuzen ere, azken 10 urteetan hegazti-faunari buruzko 5 lan edo ikerlanetan eta hegazti-faunari buruzko 10 argitalpenetan parte hartu behar izan du.
b.2.– Lurralde Historiko bakoitzeko lanen arduradunek hegazti-faunari buruzko ikerlanak egiten eskarmentua izan behar dute. Gutxienez, azken 5 urteetan hegaztien erroldak egiteko 3 proiektutan parte hartu behar izan dute.
9.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:
a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2017ko azaroaren 10a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
c.1.– Elektronikoki lizitatuz gero, honako web orriaren bidez egin daiteke aurkezpena: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
c.2.– Paperean lizitatuz gero, honako leku honetan:
1.– Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.
2.– Helbidea: eskuan eraman beharko dira Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira, ez dira eskaintzak onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.
3.– Herria eta posta kodea: 01010 - Vitoria-Gasteiz (Araba).
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera kontatuta.
e) Aldaerak: ez da aldaera edo alternatibarik onartuko.
f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxienezko edo gehienezko kopurua: ez dago horrelakorik.
10.– Esleitzeko irizpideak:
a) Formulak aplikatuz automatikoki balioestekoak diren irizpideak. Haztapena, guztira: 51 puntu.
Eskaintza ekonomikoa. Haztapena: 51 puntu. Formula: ikus karatularen 30.2.1 puntua.
b) Balio-iritzietan oinarrituta aplikatu behar diren irizpideak: Haztapena, guztira: 49 puntu.
A) Gaueko hegaztien errolda landa-gunean egiteko metodologia. Haztapena: 30 puntu. Azpi-irizpideak: Ikusi karatularen 30.2.1.b) puntua.
B) Aztertutako hegazti-espezieen kontserbazio-egoera ebaluatzeko metodologia. Haztapena: 10 puntu. Ikusi karatularen 30.2.1.b) puntua.
C) Aztertutako hegazti-espezieen katalogazio-estatusa berrikusteko metodologia. Haztapena: 9 puntu. Ikusi karatularen 30.2.1.b) puntua.
11.– C gutun-azalak irekitzeko ekitaldi publikoa:
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 – Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2017ko azaroaren 21a.
d) Ordua: 10:00.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
12.– B gutun-azalak (formulen bidez baloratu beharreko irizpideak) irekitzeko ekitaldi publikoa:
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 – Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2017ko azaroaren 24a.
d) Ordua: 11:00.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
13.– Bestelako argibideak: ez.
14.– Iragarpen-gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.
15.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako eguna: ez dago horrelakorik.
16.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 17a.
Zerbitzu zuzendaria,
PALOMA USATORRE MINGO.