EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-10-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2017202

EBAZPENA, 2017ko urriaren 5ekoa, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, Euskadiko kirol federazioen 2017ko kirol programetarako bigarren ordainketa egokitzen duena.

Xedapenaren data: 2017-10-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201705076
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/12/30rean argitaratutako 2016/12/20ko AGINDUA [201605631]

AURREKARIAK
1.– Euskadiko kirol federazioen 2017ko kirol programetarako aurkeztutako diru-laguntza eskaerak 2017ko maiatzaren 12an ebatzi zituen Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariaren ebazpenak.
2.– 2.450.000 euro banatzeko zeudela ebatzi zuen ebazpenak, Euskal Autonomia Erkidegoko 2017. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen apirilaren 11ko 2/2017 Legean agertzen denez. Baina kopurua 2.350.000 euro izan beharko litzateke, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2016ko abenduaren 20ko Aginduaren 4. artikuluak ebatzi zuenez.
3.– Banatzeko kopurua 2.350.000 eurokoa da; beraz, federazioek jaso behar duten bigarren ordainketa egokitu behar izango da.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Federazioek jasoko duten bigarren ordainketaren kopurua moldatzea, banatzeko kopurua zuzendu eta gero.
Bigarrena.– Honako Ebazpen hau interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio.
Hirugarrena.– Diru-laguntza guztiak eta onuradunak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.
Ebaki honek ez du administrazio-bidea amaitzen eta, horrenbestez, badago gorako errekurtsoa aurkezterik Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean, erabakia jasotzen den hurrengo egunetik hasi eta hilabeteko apean, hala adierazten baitu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 5a.
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,
JON REDONDO LERTXUNDI.