EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-10-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2017202

EBAZPENA, 2017ko irailaren 21ekoa, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, zeinen bidez Euskadiko Hockey Federazioaren Estatutuetan egindako aldaketak onartzen eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen baitira.

Xedapenaren data: 2017-09-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201705074
Maila: Ebazpena
Euskadiko Hockey Federazioa 1986ko urriaren 10ean inskribatu zen EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan, 124. zenbakiarekin. Federazioaren Estatutuen aldaketa jaso da orain.
Euskadiko Hockey Federazioak 2016ko azaroaren 7an egindako Ezohiko Batzar Orokorrean bere Estatutuen aldaketa onartzeko erabakia hartu zuen eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.
Federazio Estatutuen 27.2 eta 39.1 artikuluen aldaketak bat datoz urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.
Ondorioz, nire eskumenak erabiliz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskadiko Hockey Federazioaren Estatutuen aldaketak onartu (27.2 eta 39.1 artikuluenak) eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikuluak honela idatzita geldituko dira:
27.2 artikulua.– Zuzendaritza Batzordeko kideak behin eta berriro izan ahal izango dira hautatuak, eta ez da mugarik egongo elkarren segidako agintaldien kopuruan.
39.1 artikulua.– Lehendakaria behin eta berriro hautatua izan daiteke hainbat agintalditan, eta ez da mugarik egongo elkarren segidako agintaldien kopuruan.
Bigarrena.– Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.
Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaierarik ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 21a.
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,
JON REDONDO LERTXUNDI.