EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-10-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2017202

EBAZPENA, 2017ko irailaren 12koa, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, Euskadiko Taekwondo Federazioren estatutuen aldaketa onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzeko dena.

Xedapenaren data: 2017-09-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201705073
Maila: Ebazpena
Euskadiko Taekwondo Federazioa EAEko Kirol Elkarteen eta Federazioen Erregistroan inskribatu zen 1988ko ekainaren 16an, 152 zenbakiarekin. Federazioaren Estatutuen aldaketa jaso da orain.
Euskadiko Taekwondo Federazioak 2017ko apirilaren 28an egindako ezohiko batzar orokorrean bere estatutuen aldaketa onartzeko erabakia hartu zuen eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.
Federazioaren estatutuen 17.3, 21, 26.1.b), 30.4, 39.2 eta 92. artikuluen aldaketak bat datoz urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.
Ondorioz, nire eskumenak erabiliz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskadiko Taekwondo Federazioaren estatutuen aldaketak onartu –17.3, 21, 26.1.b), 30.4, 39.2 eta 92. artikuluenak– eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea.
Bigarrena.– Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.
Hirugarrena.– Ebazpen hau eta bere eranskina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Laugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea ez du amaitzen eta, bere aurka, pertsona interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 12a.
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,
JON REDONDO LERTXUNDI.
ERANSKINA
17. artikulua.
3.– Euskadiko Taekwondo Federazioaren Batzar Nagusiaren kide kopurua gehienez 45ekoa izango da.
21. artikulua.
Ohizko Batzar Nagusiaren kideen deialdia 15 egunekin gutxienez komunikatuko da, posta elektronikoaren bidez edo idatziz, gai-zerrendarekin batera.
Ohiz kanpoko batzarrak, bide berberaz komunikatuko dira, baina 2 egunekin gutxienez.
Ez da beharrezkoa izango batzarkideei eztabaida-gaien inguruko dokumentazioa bidaltzea, betiere gai-zerrenda web orrian jartzen bada.
26. artikulua.
1.– Zuzendaritza Batzordeak kide kopuru bakoitia izango du, eta gutxienez honakoek osatuko dute:
b) Lehendakariordea: lehendakariaren funtzioak beteko ditu hura behin-behinean falta denean.
30. artikulua.
4.– Lehendakariak bazkide berriak hartu edo kanporatu ahalko ditu federazioko zuzendaritza-batzordetik, ondo baderitzo.
39. artikulua.
2.– Kide guztiek berariaz onartzen badute, federazioaren kide anitzeko organoak posta elektroniko, fax, bideo-konferentzia edo antzeko baliabide teknikoen bidez hartu ahal izango ditu premiazko erabakiak. Kasu horietan, dagokion aktarekin batera fax, posta elektroniko eta dagozkion euskarrien ziurtagiriak aurkeztu beharko dira.
92. artikulua.
Euskadiko Taekwondo Federazioaren arautegiak Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzari aurkeztuko zaizkio honek onar ditzan, hirurogei egun naturaleko epean, Batzar Nagusiak onartzen dituen unetik aurrera.