EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-10-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2017202

EDIKTUA, 2336/2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoaren ondoriozkoa. Gobernuko presidenteak sustatu du errekurtso hori, Euskal Autonomia Erkidegoko lege honen aurka: uztailaren 28ko 12/2016 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria-egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa ematekoa.

Organo emailea: KONSTITUZIO AUZITEGIA
Xedapenaren data: 2017-10-03
Hurrenkenaren zenbakia: 201705066
Maila: Ediktua

Aurreko erreferentziak:
  • 2016/08/10rean argitaratutako 2016/07/28ko 201600012 LEGEA eteteari partzialki uzten dio

Konstituzio Auzitegiaren Osoko Bilkurak, aurtengo urriaren 3an emandako auto baten bidez, Gobernuko presidenteak sustatutako 2336-2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoaren gainean honako hau erabaki du:
«1.– Euskal Autonomia Erkidegoko uztailaren 28ko 12/2016 Legearen artikulu hauek etenda mantentzea: 2.3; 2.4, tarteki honi dagokionez: «edo, subsidiarioki, eta horrelakorik ezean, zuzenbidean onargarri den edozein frogabide erabilita, aurretik prozedura judizialik izan gabe ere»; 4.2.c); 7.1; 14.1, tarteki honi dagokionez: «zeinak ofizioz burutuko baititu egoki irizten dizkien jarduketak, alegatutako gertakariak edo datuak egiaztatze aldera»; 14.2, c), d) eta e) letrak; 14.4; 14.8, eta seigarren xedapen gehigarria (12/2016 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria-egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa ematekoa).
2.– Lege horren 14. artikuluko 7. eta 9. atalen eta 15. artikuluaren etetea kentzea, 7. oinarri juridikoan xedatutakoari jarraituz.». Aipatutako konstituzio-kontrakotasun errekurtsoa onartzeak ekarri zuen artikulu horiek etetea (2017ko ekainaren 1eko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 130. zk.).
Madril, 2017ko urriaren 3a.
Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurako idazkaria,
HERMINIA PALENCIA GUERRA.