EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-10-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2017201

IRAGARKIA, Haurreskolak Partzuergoko zentroak jostailuz eta motrizitate-ekipamenduz hornitzeko esparru-akordioa lizitatzeari buruzkoa.

Organo emailea: HAURRESKOLAK
Xedapenaren data: 2017-10-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201705055
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Haurreskolak Partzuergoa.
P0100385D.
Otaola hiribidea 29 – Jaizkibel eraikina, 1. solairua.
20600 Eibar.
Telefonoa: 943 82 17 50.
Helbide elektronikoa: haurreskolak@haurreskolak.eus
Faxa: 943 12 07 37.
Web-orria: http://haurreskolak.eus
Berariazko klausula administratiboen agiriak eta baldintza teknikoen agiriak 2017ko urriaren 11tik aurrera eskuragarri egongo dira Haurreskolak Partzuergoaren web-orrian:
http://www.haurreskolak.eus/ > Kontratatzailearen profila
b) Espedientea izapidetuko duena: Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordea.
c) Espediente-zenbakia: 002/2017.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Haurreskolak Partzuergoko zentroak jostailuz eta motrizitate-ekipamenduaz hornitzeko esparru-akordioa.
b) Loteak: bai.
c) Gauzatzeko tokia: esleipena jaso duen enpresak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan dituen egoitzak edo zentroak.
d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: lau urte.
3.– Izapidea eta prozedura.
a) Izapidea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 960.000 euro, BEZik gabe.
Lizitazioaren balio zenbatetsia: 960.000 euro, BEZik gabe.
5.– Fidantzak.
a) Behin-behinekoa: ez da eskatzen.
b) Behin betikoa: lizitazio-zenbatekoaren % 5.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Haurreskolak Partzuergoa.
b) Helbidea: Otaola hiribidea 29 – Jaizkibel eraikina, 1.
c) Herria eta posta-kodea: Eibar 20600.
d) Telefono zenbakia: 943 82 19 59.
e) Telefax zenbakia: 943 12 07 37.
Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2017ko azaroaren 13a.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena: ez da eskatzen.
b) Bestelako betebeharrak: berariazko klausula administratiboen agirian finkatutakoak.
8.– Eskaintzak edo parte hatzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko azaroaren 20a, eguerdiko 13:00etan.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A», «B» eta «C» gutun-azalak klausula administratiboen agirian adierazitako agiriekin.
c) Aurkezteko lekua: Haurreskolak Partzuergoaren egoitza, Otaola hiribidea 29 – Jaizkibel eraikina 1 – 20600 Eibar. Ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara.
Eskaintzak postaz bidaltzen badira adierazitako epearen barruan, egun horretan bertan egiaztatu eta jakinarazi beharko zaio kontratazio-organoari posta-bulegoan zer egunetan jarri den, posta elektroniko bidez, eta ezinbestekoa izango da telefonoz jakinaraztea, karatulan zehazten den telefono-zenbakian. Baldintza bi horiek betetzen ez badira edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea amaitutakoan jasotzen badira, ez dira onartuko.
d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dion epea: esparru-akordioak indarrean dirauen epea.
e) Aldaerak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea eta erakusgaiak aurkeztea: prozedura ireki honen karatulan zehazten da.
10.– Bestelako argibideak.
11.– Iragarpen-gastuak: ez dira aurreikusten.
12.– Iragarpena Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2017ko urriaren 11.
Eibar, 2017ko urriaren 2a.
Haurreskolak Partzuergoko gerentea,
MAITE LARRAÑAGA ORBEA.