EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-10-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2017201

AGINDUA, 2017ko urriaren 9koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Euskararen Aholku Batzordeko Osokoaren egungo osaera jakinarazteko dena.

Xedapenaren data: 2017-10-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201705046
Maila: Agindua
Euskararen Aholku Batzordeari buruzko urriaren 16ko 176/2007 Dekretuak euskararen alorrean administrazioaren aholkulari den organo horren araubide juridikoa finkatzen du eta, besteak beste, horren osaera zehazten du.
Horrela, 176/2007 Dekretuaren hirugarren artikuluak Euskararen Aholku Batzordearen (EAB) Batzorde Osoaren osaera arautzen du, eta laugarren artikuluak kideen izendapena arautzen du.
Dekretu horren arabera Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak izendatzen ditu, Agindu baten bidez, Dekretuaren 3.1 artikuluko e), f), g), i), j) eta k) idatzi-zatietan aipatzen diren kideak.
Horrela, batetik, 3.1. artikuluaren j) idatzi-zatiaren arabera Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak EABren Batzorde Osoko berezko kide ez direnak izendatu ditu 2017ko irailaren 19ko eta irailaren 28ko Aginduen bidez. Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoko berezko kide ez direnen kargualdia hiru urtekoa izango da izendapena egiten duen aginduaren datatik aurrera; kargualdia berritu egin daiteke. Kargualdia amaitutakoan, Batzorde Osoko kide izaten jarraituko dute behin-behinean, harik eta Euskararen Aholku Batzorde berria izendatzen den arte.
Bestetik, aintzat hartu behar da EABri buruzko 176/2007 Dekretuak 4.3 artikuluan ezarritakoa: «baldin eta 3.1 artikuluko e), f), g), i) eta k) idatzi-zatietan aipatzen direnen artean, karguren bat hutsik geratzen bada, jakinarazi egin beharko zaio kargu hori betetzeko kidea proposatu edo hautatu zuen erakunde edo organoari, beste kide bat proposatu edo hauta dezan geratzen den kargualdirako, hilabeteko epean.» Horri jarraikiz, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak hainbat izendapen egokitu ditu 2017ko irailaren 19ko eta irailaren 26ko Aginduen bidez.
Horiez gain, EABri buruzko Dekretuaren 3.1 artikuluaren l) idatzi-zatiaren arabera «Idazkaritza Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako zuzendarietako baten esku egongo da. Hizkuntza Politikarako sailburuordeak izendatuko du idazkaria». Artikulu horri jarraikiz, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak EABren idazkaria izendatu du 2017ko irailaren 18ko Ebazpenaren bidez.
Kontuan izanda orain arte beti jakinarazi dela Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoko kideen zerrenda, eta izendapenak argitaratzea herri-interesekoa dela, honen bitartez zera lortu nahi da, batetik, izendapen berriak jakinaraztea guztiek horien berri izan dezaten eta, bestetik, organo horretako Batzorde Osoko kideen taldeari buruz orain arte egon den publizitate-batasunari eustea.
Ondorioz, hauxe
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskararen Aholku Batzordeko Osokoaren egungo osaera jakinaraztea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz.
Hauek dira kideak:
– Lehendakaria: Iñigo Urkullu Renteria jauna, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria.
– Lehendakariordea: Bingen Zupiria Gorostidi jauna, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua.
– Miren Dobaran Urrutia andrea, Hizkuntza Politikarako sailburuordea.
– Jokin Azkue Arrastoa jauna, HABEko zuzendari nagusia.
– Odile Kruzeta Olañeta andrea, EITB Irratiaren zuzendaria, Euskal Irrati Telebistako zuzendari nagusiak proposatua.
– Ane Urkiola Alustiza andrea, Ogasun eta Ekonomia Saileko Zerbitzu zuzendaria, Ogasun eta Ekonomia sailburuak proposatua.
– Jon Iñaki Urbina Garcia de Vicuña jauna, Hezkuntza Saileko Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendaria, Hezkuntza sailburuak proposatua.
– Maite Iruretagoiena Ibarguren andrea, IVAPeko zuzendari nagusia.
– Igone Martínez de Luna Unanue andrea, Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatua, Arabako Foru Aldundiaren proposamenez izendatua.
– Lorea Bilbao Ibarra andrea, Euskara eta Kulturako Foru diputatua, Bizkaiko Foru Aldundiaren proposamenez izendatua.
– Mikel Irizar Intxausti jauna, Hizkuntza Berdintasunerako zuzendari nagusia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamenez izendatua.
– Aitor Aldasoro Iturbe jauna, Euskal Udalen Elkarteko ordezkaria.
– Andres Urrutia Badiola jauna, euskaltzainburua, Euskaltzaindiaren proposamenez izendatua.
Eusko Legebiltzarrak proposaturik izendatuak:
– Joseba Álvarez Forcade jauna.
– Gotzon Egia Goienetxea jauna.
– Iván Igartua Ugarte jauna.
– Garbiñe Mendizabal Mendizabal andrea.
– Xabier Olabarrieta Arnaiz jauna.
Hizkuntza-normalizazioaren prozesuan eragina duten arloetako pertsona ezagunen artetik izendatuak:
– Juanjo Alvarez Rubio jauna.
– Kike Amonarriz Gorria jauna.
– Esti Amorrortu Gómez andrea.
– Iban Arantzabal Arrieta jauna.
– Josune Ariztondo Akarregi andrea.
– Beñat Arrabit jauna.
– Mikel Arregi Pérez jauna.
– Joseba Arruti Lafuente jauna.
– Lourdes Auzmendi Aierbe andrea.
– Miren Azkarate Villar andrea.
– Paul Bilbao Sarria jauna.
– Garbiñe Biurrun Mancisidor andrea.
– Allande Boutin jauna.
– Jasone Cenoz Iragi andrea.
– Joseba Iñaki Etxezarreta Alberdi jauna.
– Maite Goñi Eizmendi andrea.
– Pedro Garcia Larragan jauna.
– Jokin Gorozika Bidaurratzaga jauna.
– Jone Miren Hernandez Garcia andrea.
– Patxi Juaristi Larrinaga jauna.
– Pilar Kaltzada Gonzalez andrea.
– Elena Laka Muñoz andrea.
– Miren Elixabete Larrinaga Artetxe andrea.
– Koikili Lertxundi Del Campo jauna.
– Iñaki Martinez de Luna Perez de Arriba jauna.
– Mertxe Mugika Balanzategi andrea.
– Nerea Mujika Ulazia andrea.
– Maialen Olabe Aguirre andrea.
– Eneko Oregi Goñi jauna.
– Erramun Osa Ibarloza jauna.
– Xabier Paya Ruiz jauna.
– Pello Salaburu Etxeberria jauna.
– Jon Sarasua Maritxalar jauna.
– Miren Segurola Larrañaga andrea.
– Kirmen Uribe Urbieta jauna.
– Miriam Urkia Gonzalez andrea.
– Ana Urkiza Ibaibarriaga andrea.
– Ibon Usarralde Lasarte jauna.
– Jon Zarate Sesma jauna.
Euskararen Aholku Batzordearen Osokoaren idazkaria:
– Josune Zabala Alberdi, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 9a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.