EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-10-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2017201

EBAZPENA, 2017ko urriaren 19koa, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariarena, gripearen aurkako txertaketa-kanpainaren 2017-2018 denboraldia noiz hasiko den ezartzen duena.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2017-10-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201705045
Maila: Ebazpena
Gripearen aurkako txertaketaren helburua da gripearekin lotutako hilkortasuna eta gaixotze-tasa murriztea, bai eta gaixotasun horrek komunitatean duen inpaktua gutxitzea ere.
Txertaketa-kanpainaren xede dira Osasuneko sailburuaren 2017ko urriaren 18ko Aginduaren II. eranskinean zehazten diren pertsonak. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko txertaketa-egutegi ofiziala onartzen da.
2017-2018 denboraldiko txertoaren konposizioa bat dator Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluko Osasun Publikorako Batzordeak 2017ko irailaren 28an emandako gomendioekin.
Euskal Autonomia Erkidegoko txertaketa-egutegi ofiziala onartzen Osasuneko sailburuaren 2017ko urriaren 18ko Aginduaren 10. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2017ko urriaren 23a izatea gripearen aurkako 2017-2018 denboraldiko kanpaina hasteko eguna.
Bigarrena.– Kanpaina horrek 10 aste iraungo du. Nolanahi ere, iraupena alda liteke, arrazoi epidemiologikoak tarteko.
Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aurkerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Halaber, ebazpenaren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 19a.
Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria,
MARÍA DORRONSORO IRAETA.