EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-10-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2017199

IRAGARKIA, 30 euskal enpresari plangintzarako, prozesu-ezarpenerako eta aholkularitzarako zerbitzu emateko administrazio-kontratua lizitatzeko dena, bizitza pertsonal, familiar eta laborala bateragarri egiteko neurriak ezartzeko xedez (Espedientea: A-018/DEPS2017).

Xedapenaren data: 2017-10-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201704993
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu zuzendaria.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Kontratazio Mahaia.
2) Helbidea: Donostia kalea 1.
3) Udalerria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Telefonoa: 945 01 64 13.
5) Telefaxa: 945 01 94 51.
6) Posta elektronikoa: trabajo-contratacion@euskadi.eus
7) Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino bi egun baliodun lehenago.
d) Espediente-zenbakia: A-018/DEPS2017.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: zerbitzuak.
b) Xedearen depreskripzioa: 30 euskal enpresari plangintza egitea, prozesuak ezartzea eta aholkularitza ematea, bizitza pertsonal, familiar eta laborala bateragarri egiteko neurriak ezar ditzaten.
c) Loteak eta kopurua: ez.
d) Gauzatzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.
e) Gauzatzeko epea: 2018ko abenduaren 31ra arte.
f) Luzapena onartzea: ez.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleipen-era: esleitzeko zenbait irizpide (100 puntu).
– Formulen bidez ebaluatu daitezkeen irizpideak: eskaintza ekonomikoa (51 puntu).
– Ebaluatzeko beste irizpide batzuk: kudeaketa teknikoa (49 puntu).
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 120.000 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Zenbateko garbia: 120.000 euro + 25.200 euro (BEZa); guztira, 142.200 euro.
6.– Behin-behineko bermea: ez da eskatzen halakorik.
7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.
a) Sailkapena: ez.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikusi administrazio-klausula partikularren pleguko karatularen 29.2. puntua.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko azaroaren 6a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula partikularren pleguan eta oinarri teknikoen pleguan jasotako dokumentuak erantsita.
c) Aurkezteko lekua:
1) Entitatea: Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila.
2) Helbidea: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Erregistroa, Eusko Jaurlaritzako egoitza nagusia, Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 1. solairua.
3) Udalerria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaerak onartzea: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:
1) Entitatea: Kontratazio Mahaia; Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzan, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusian.
2) Helbidea: Donostia kalea 1 – Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiko 1. aretoa (Lakua II eraikina).
3) Udalerria: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Data: 2017ko azaroaren 20a.
5) Ordua: 10:00.
b) Eskaintza ekonomikoa irekitzea:
1) Entitatea: Kontratazio Mahaia; Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzan, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusian.
2) Helbidea: Donostia kalea 1 – Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiko 1. aretoa (Lakua II eraikina).
3) Udalerria: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Data: 2017ko azaroaren 30a.
5) Ordua: 10:00.
10.– Iragarkien gastuak: 466,1376 euro ordaindu beharko ditu esleipendunak.
11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez dagokio.
12.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.contratación.euskadi.net //www.contratacion.info
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 10a.
Zerbitzu zuzendaria,
IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.