EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-10-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2017197

IRAGARKIA, Abanto-Zierbenako (Bizkaia) «El cerro» sektorean 26 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko exekuzio-proiektua eguneratu eta obren zuzendaritza teknikoaren lizitaziorako (022SV/2017 espedientea).

Xedapenaren data: 2017-10-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201704953
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu zuzendaria.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: 022SV/2017.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Abanto-Zierbenako (Bizkaia) «El cerro» sektorean 26 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko exekuzio-proiektua eguneratu eta obren zuzendaritza teknikoa.
b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.
c) Burutzeko lekua: Abanto-Zierbenako (Bizkaia) «El cerro» sektorea.
d) Burutzeko epea:
d.1.– Exekuzio-proiektua: hamabi aste.
d.2.– Obren zuzendaritza teknikoa: zuzendu behar den obra-kontratua likidatu arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapideak: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: ehun eta hirurogeita zortzi mila euro (168.000) gehi hogeita hamabost mila berrehun eta laurogei euro (35.280) BEZarenak. Beraz, guztira, berrehun eta hiru mila berrehun eta laurogei euro (203.280).
5.– Kontratuaren balio zenbatetsia: ehun eta hirurogeita zortzi mila euro (168.000).
6.– Behin-behineko bermea: ez dago jarri beharrik.
7.– Agiriak eta argibideak lortzeko.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.
b) Helbidea: Donostia kalea, 1.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.
d) Telefonoa: 945 01 98 26.
e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko urriaren 31.
f) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
8.– Kontratistaren betebeharrak.
Sailkapena: ez.
Kaudimenari buruzko eskakizunak eta egiaztatzeko modua:
a) Ekonomia- eta finantza-kaudimena: urteko negozio-bolumena Merkataritzako Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean aurkeztutako urteko kontuen bidez egiaztatuko dira, enpresaria inskribaturik dagoen erregistroa kontuan hartuta. Merkataritzako Erregistroan inskribaturik ez dauden enpresariek urteko negozio-bolumena egiaztatuko dute Merkataritzako Erregistroak legeztatutako inbentarioen eta urteko kontuen liburuen bitartez. Beste kasuan, urteko negozio-bolumena Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren likidazioaren bitartez egiaztatuko da. Enpresaren azken hiru ekitaldietako (2014, 2015 eta 2016) kontratuaren helburua den jarduera-arloan izandako urteko negozio-bolumena, gutxienez, 100.000 eurokoa izan behar da, edo azken hiru ekitaldietako batean (2014, 2015 eta 2016) kontratuaren helburua den jarduera-arloan izandako urteko negozio-bolumena 140.000 eurokoa izan behar da.
b) Kaudimen teknikoa: azken bost urteetan egindako zerbitzu nagusien edo lanen zerrenda aurkeztu beharko dute enpresek, lan edo zerbitzu horien zenbatekoa, datak eta onuradunak (publikoak nahiz pribatuak) zehaztuko dituena. Zerbitzuak egiaztatzeko organo eskudunak egindako edo bisaturiko ziurtagiriak aurkeztu beharko dira hartzailea sektore publikokoa izan bada; eta pertsona pribatua bada, pertsona horrek egindako ziurtagiria edo enpresaburuaren aitorpena. Halaber, arkitektoaren eta arkitekto teknikoaren tituluak aurkeztu behar dira. Lantaldeak, gutxienez, honako ukanbehar hauek bete behar ditu:
b.1.– Exekuzio-proiektua idaztea eta lanaren zuzendaritza: arkitektoa. Azken bost urteetan, gutxienez, 2.000.000 eurotik gorako kontrataren aurrekontua zuten etxebizitza kolektiboen eraikin baten exekuzio-proiektua idatzi behar izan du; edo, 2.000.000 eurotik gorako kontrataren aurrekontua zuten etxebizitza kolektiboen eraikin baten lanen zuzendaritza egin behar izan du.
b.2.– Lanaren exekuzioaren zuzendaritza: arkitekto teknikoa. Azken bost urteetan, gutxienez, 2.000.000 eurotik gorako kontrataren aurrekontua zuten etxebizitza kolektiboen eraikin baten lanaren exekuzioaren zuzendaritza egin behar izan du.
9.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2017ko azaroaren 2a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
c.1.– Elektronikoki lizitatuz gero, honako web orriaren bidez egin daiteke aurkezpena: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
c.2.– Paperean lizitatuz gero, honako leku honetan:
1) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.
2) Helbidea: eskuan eraman beharko dira Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira, ez dira eskaintzak onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010 (Araba).
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera kontatuta.
e) Aldaerak: ez da aldaera edo alternatibarik onartuko.
f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxienezko edo gehienezko kopurua: ez dago horrelakorik.
10.– Esleitzeko irizpideak.
a) Formulak aplikatuz automatikoki balioestekoak diren irizpideak. Ponderazioa, guztira: 51 puntu.
Eskaintza ekonomikoa. Ponderazioa: 51 puntu. Formula: ikus karatularen 30.2.2 puntua.
b) Balio-iritzietan oinarrituta aplikatu behar diren irizpideak: Lanak antolatzeko memoria. Ponderazioa, guztira: 49 puntu.
A) Exekuzio-proiektuaren azterketa. Ponderazioa: 10 puntu. Ikusi karatularen 30.2.1.b) atala.
B) Exekuzio-proiektua idazteko metodologia. Ponderazioa: 15 puntu. Ikusi karatularen 30.2.1.b) atala.
C) Obren zuzendaritza teknikoa egiteko metodologia. Ponderazioa: 15 puntu. Ikusi karatularen 30.2.1.b) puntua.
D) Lantalde teknikoa eta jarduketa-sistemak. Ponderazioa: 5 puntu. Ikusi karatularen 30.2.1.b) puntua.
E) Lanen ingurunea eta bertako azpiegiturak ezagutzea. Ponderazioa: 2 puntu. Ikusi karatularen 30.2.1.b) puntua.
F) Ingurunean dauden arazoak aztertzea eta konpontzea. Ponderazioa: 2 puntu. Ikusi karatularen 30.2.1.b) puntua.
11.– C gutunazalak irekitzeko ekitaldi publikoa.
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2017ko azaroaren 13a.
d) Ordua: 11:00ak.
e) Lekua: Lakua II-ko 1. aretoa, Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
12.– B gutunazalak (formulen bidez baloratu beharreko irizpideak) irekitzeko ekitaldi publikoa:
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2017ko abenduaren 13a.
d) Ordua: 11:00ak.
e) Lekua: Lakua II-ko 1. aretoa, Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
13.– Bestelako argibideak: ez.
14.– Iragarpen-gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.
15.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako eguna: ez dago horrelakorik.
16.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 5a.
Zerbitzu zuzendaria,
PALOMA USATORRE MINGO.