EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-10-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2017196

IRAGARKIA, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarako C gasolioa eskuratzeko lizitazioari buruzkoa (Espedientea: 005/18).

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2017-09-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201704925
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Kontratazio eta Aurrekontu Atala.
c) Espediente-zenbakia: 005/18.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren egoitza.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:
Zenbatekoa, guztira: ehun eta hamasei mila (660.000,00) euro, BEZa barne.
5.– Bermeak.
Behin betikoa: lizitazioaren aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.
b) Helbidea: N-104 errepidea, 356 km.
c) Herria eta posta-kodea: Arkauti 01192.
d) Telefonoa: 945 77 33 53.
e) Telefaxa: 945 28 23 62
f) E-maila: contratacionappv@seg.euskadi.eus; acarnicero@seg.euskadi.eus
g) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2017ko urriak 27.
7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak. Lizitatzaileak gaitasun teknikoa eta ekonomia- eta finantza-kaudimena egiaztatu beharko ditu. Ekonomia- eta finantza-kaudimena egiaztatzeko, amaitutako azken hiru ekitaldi ekonomikoetatik negozio-bolumen handieneko ekitaldian, kontratu honi dagokion arloan izandako urteko negozio-bolumenak kontratuaren urteko batez besteko balioa halako bat eta erdi izan beharko du; hau da, gutxienez: 409.000,90 eurora iritsi beharko da.
Gaitasun teknikoa egiaztatzeko, kontratua kalitate-maila egokiarekin gauzatzeko behar diren esperientzia, langileak eta baliabide materialak eduki beharko dira. Horretarako, kontratu honen xede diren hornikuntzak eskaintzearen arloan honako esperientzia hau izan beharko du enpresa lizitatzaileak: azken hiru ekitaldi ekonomikoetatik arlo horretan lan gehien egin duen ekitaldian, halako kontratuak behar bezala gauzatuta izan beharko ditu, urteko batez besteko zenbatekoaren truke; hau da, gutxienez, 272.727,27 euroren truke.
Enpresa lizitatzaileak halako ziurtagiriren bat izan beharko du: kalitatearen kudeaketa-sistemen ISO 9001, edo EFQM bikaintasun-eredua ezarri izanaren ziurtagiria edo pareko ziurtagiriak.
Lizitatzaileek, halaber, honako hauek aurkeztu beharko dituzte «A» gutun-azalean (Gaitasuna eta Kaudimena): zerbitzua emateko erabiliko dituzten makinak eta ekipamendu teknikoak zehazten dituen adierazpen bat; horrekin batera, baliabide horiek aplikagarria zaien segurtasun-araudira egokituta daudela egiaztatzen duen dokumentazioa –besteak beste, 1644/2008 Errege Dekretua, urriaren 10ekoa, makinak merkaturatzeko eta zerbitzuan jartzeko arauak ezartzen dituena, eta 1215/1997 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, laneko ekipamenduak langileek erabiltzeko gutxieneko xedapenak ezartzen dituena–.
Enpresa lizitatzaileek, orobat, txikizkako banaketako Operatzaileen Erregistro Nagusian inskribatutako instalazioak izan beharko dituzte (Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 44. artikulua).
8.– Esleitzeko irizpideak.
a) Eskaintza ekonomikoa (preziorik merkeena): 90 puntu.
Kontratua indarrean dagoen bitartean, honela kalkulatuko da hornidurei aplikatuko zaien litroko prezioa: C gasolioaren nazioarteko kotizazio-prezioari honako hauek gehituko zaizkio: lizitatzaileak eskainitako Prima Finkoa, zerga bereziak, txikizkako salmenten gaineko zerga eta BEZa, betiere formula honi jarraituz:
Amaierako Prezioa = (NK / DT) * D / 1.000 + PF + ZB + TSZ + BEZ
Azalpena:
NK: High CifNW Nazioarteko Kotizazioa, Platt’s European Marketscan-ek ezarritakoari jarraituz: hornidura egiten den egunaren aurreko asteko batez bestekoa izango da (ostiraletik ostegunera).
DT: Euro-dolar dibisa-trukearen balioa: hornidura egiten den egunaren aurreko asteko batez bestekoa izango da.
D: Gasolioaren Dentsitatea; 0,855 izango da.
PF: Prima Finkoa, lizitatzaileak eskainia; nazioarteko kotizazioari (euroak/litroak) gehituko zaio. Prima Finko hau izango da lizitatzaileak eskaintza ekonomikoan eskainiko duen kontzeptu bakarra, eta barnean hartuko ditu etekin industriala eta horniduraren guztirako kostuak, honako hauek barne direla: biltegiratze-gastuak, garraiokoak, deskarga-lanetakoak, baimenak eta zergak, istripu-aseguruak eta erantzukizun zibila, gizarte-segurantza eta abar, BEZa alde batera utzita, eta, betiere hornigaia zuzenean destinoan entregatzeko baldintzapean. Ez da inoiz kostu gehigarririk aplikatuko garraioa, distantzia, zehaztutako biltegiaren kokapen geografikoa edo beste edozein arrazoi dela-eta.
ZB: Zerga sozialak, gasolioari aplikatzen zaizkionak.
TSZ: Txikizkako salmenten gaineko zerga.
BEZa: Balio erantsiaren gaineko zerga.
Prima Finko merkeena eskaintzen duen lizitatzaileari emango zaio atal honetako puntuazio gorena (90 puntu), eta, gainerakoei, berriz, formula aplikatuta ateratzen den puntuazio proportzionala:
Puntuazioa: eskaintzarik merkeena / lizitatzailearen eskaintza X atal honetan banatu beharreko puntu kopurua.
b) Entregatzeko epea: 10 puntu.
Orduak zehaztuta adieraziko da epea, eta entregatzeko epe laburrenari emango zaio puntuazio gorena (10 puntu). Gainerakoei puntuazio proportzionala emango zaie eskaintzaren arabera, eta, horretarako, aurreko puntuan azaldutako formula aplikatuko da. 72 orduko gehieneko epea gainditzen duten eskaintzak ez dira puntuatuko.
9.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko urriaren 27ko 10:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A» eta «B» gutun-azalak aurkeztu beharko dira, berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoa barruan daramatela.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
1) Erakundea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.
2) Helbidea: eskura aurkeztuko dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren egoitzan N-104 errepidea, 356. km; edo postaz bidaliko dira, aipatutako onarpen-epean. Bidalketa posta-bulegoan zer egunetan egin zen justifikatu beharko da, eta kontratazio-organoari iragarri beharko zaio eskaintza ezarri den moduan bidali zaiola. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira, edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea eta ordua amaitu ondoren jasotzen bada eskaintza bidali izanaren jakinarazpena, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik hamar egun igaro ondoren eskaintzak jaso ez badira, ez dira inola ere onartuko.
3) Herria eta posta-kodea: Arkauti 01192.
d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete.
e) Aldaerak onartzea: ez dira onartuko.
10.– Eskaintzak irekitzea.
a) Eskaintza ekonomikoa irekitzea eta formulak aplikatuz automatikoki baloratzen diren irizpideak.
1) Erakundea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.
2) Helbidea: N-104 errepidea, 356 km.
3) Herria eta posta-kodea: Arkauti 01192.
4) Eguna: 2017ko azaroaren 10a.
5) Ordua: 12:00.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: 2017ko irailaren 11.
13.– Bestelako argibideak.
Argibide administratiboak: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.
Informazio teknikoa: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 14a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
FAUSTINO RANEDO GÓMEZ.