EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-10-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2017196

IRAGARKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarena, «Lanbideren ekoizpen-ingurunerako euskarri funtzionala eta datuaren kalitatea» kontratatzeko dena (Espedientea: LAN/A-41/2017).

Xedapenaren data: 2017-10-03
Hurrenkenaren zenbakia: 201704922
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, erakunde autonomoa, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari atxikia. Zerbitzu Nagusiak, Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.
c) Espediente-zenbakia: LAN/A-41/2017.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Egiteko epea: 2017ko abenduaren 1etik –edo kontratua formalizatzen denetik baldin eta 2017ko abenduaren 1a baino geroago formalizatzen bada– 2018ko azaroaren 30era arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: hainbat esleipen-irizpide daude.
– Formulen bidez ebaluatu daitezkeen irizpideak: Eskaintza ekonomikoa: 55 puntu. Guztira, 55 puntu.
– Ebaluatzeko beste zenbait irizpide edo balio-judizio: Lan-plana, 5 puntu; Enplegu Zerbitzu Publikoen Informazio Sistemen (SISPE) maila-gurutzaketaren jarraipeneko akatsak kontrolatzeko eta egiaztatzeko sistema, 5 puntu; bizilekuei buruzko eremuetako akatsak kontrolatzeko eta egiaztatzeko sistema, 5 puntu; proposatutako zerbitzu-adierazleak, 5 puntu; proposatutako lan-planaren, adierazleen eta egiaztapen-sistemen justifikazioa, 5 puntu; barne-lanaren prozesua, 5 puntu; proposatutako txostenak, 5 puntu; bitartekaritza-aplikazioko informazioaren kalitatea kontrolatzeko eta hobetzeko zerbitzuaren arloko hobekuntzak, 5 puntu; inplikatutako sistema guztietako pertsona fisikoen bikoizketa eta identifikazio bakarra kontrolatzeko esparruko hobekuntzak, 5 puntu. Guztira, 45 puntu.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Zenbateko garbia: laurogeita bi mila eta bostehun (82.500) euro + hamazazpi mila hirurehun eta hogeita bost (17.325) euro, BEZarenak. Guztira: laurogeita hemeretzi mila zortziehun eta hogeita bost (99.825) euro, BEZa barne.
5.– Behin-behineko bermea: ez da eskatzen halakorik.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.
b) Helbidea: Jose Atxotegi 1, 1. solairua.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01009.
d) Telefonoa: 945 18 14 03.
e) Helb. el.: administra.licitaciones@lanbide.eus
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko urriaren 31.
7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.
Kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa: hiru urte hauetako negozio-bolumen handieneko urteari dagokionez, gutxienez 90.750 euroko (BEZik gabe) urteko negozio-bolumena izatea: 2014, 2015 eta 2016.
Gaitasun teknikoa eta profesionala: Profil hauek dituen lantaldea izatea:
Datuaren kalitatearen aholkulari aditua, goi-mailako unibertsitate-tituluarekin (ingeniaritza edo lizentzia), sei urteko esperientziarekin datuaren kalitatearen aholkulari aditu gisa, eta lau urteko esperientziarekin Enplegu Zerbitzu Publikoen Informazio Sistemei lotutako aplikazioak kudeatzeari buruzko proiektuetan.
Analista programatzailea, goi-mailako prestakuntza-zikloko tituluarekin, eta hiru urteko esperientziarekin PL-SQL lengoaiako analista programatzaile gisa eta Oracle Database 11 g gaineko programazioan eta diseinuan.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko urriaren 31ko 10:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula partikularren pleguan eta oinarri teknikoen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
1) Entitatea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Kontratazio Mahaia.
2) Helbidea: Jose Atxotegi 1, 2. solairua.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01009.
d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, proposamenak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaerak onartzea: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea (non eta ez den atzeratzen Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 80.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeagatik).
a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:
1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu Nagusiak.
2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1 (Zaldiaran aretoa).
3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.
4) Data: 2017ko azaroaren 6a.
5) Ordua: 11:00.
b) Eskaintza ekonomikoa irekitzea:
1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu Nagusiak.
2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1 (Zaldiaran aretoa).
3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.
4) Data: 2017ko azaroaren 13a.
5) Ordua: 11:00.
10.– Bestelako argibideak: pleguetan zehaztutakoak.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez dagokio.
13.– Hala badagokio, kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea eta deialdiari buruzko argibideak edo pleguak lortzeko atari informatikoa edo web-orria: www.lanbide.net
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 3a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.