EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-10-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2017196

EDIKTUA, filiazioari buruz bideratutako 365/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2017-09-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201704919
Maila: Ediktua
Jakinarazten dut: nik, Yolanda Mendia Rodriguez, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak, jakinarazten dut Javier Garcia Alonso jaunak eskatuta epaitegi honetan bideratu den 365/2016 filiazio-prozeduran epaia eman dela urte honetako ekainaren 9an. Demanda honako hauen aurka izan da: Angel Martin Zaballos jaunak lehenengo ezkontzan Celia Martin Hernandez andrearekin izandako legezko jaraunsleak, Yerai Martin, Ministerio Fiskala, Angel Martin Zaballos jaunaren titularren jaraunspen jasogabea, Ana Maria da Costa Pinho, Maria Mercedes Martin eta Ana Maria Martin Martin. Hona hemen idazpurua eta epaitza:
Nik, Francisco Javier Pablo Pablok, Vitoria-Gasteizko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak, ikusi ditut epaitegi honetan bideratu diren ezkontzaz kanpoko aitarengandiko filiazioa erreklamatzeari buruzko 365/2016 hitzezko judizioaren autoak. Eskatzailea Javier García Alonso izan da, Ortiz letraduak lagunduta eta Del Bello prokuradoreak ordezkatuta, Ángel Martín Zaballos zenaren aurka; ekintza, beraz, horren jaraunspen jasogabearen aurka bideratzen da, hau da, honako hauen aurka: Ana M.ª Da Costa Pinho, Yerai Martín Pastor, Ana M.ª Martín Martín eta M.ª Mercedes Martín Martín, guztiak ere auzi-ihesean. Ministerio Fiskalak ere parte hartu du.
EPAITZA
Baiesten dut Javier Garcia Alonsoren demanda, ezkontzaz kanpoko aitarengandiko filiazioa erreklamatzekoa. Eskatzailea, Javier García Alonso, Ortiz abokatuak lagunduta eta Del Bello prokuradoreak ordezkatuta aritu da, Ángel Martín Zaballos zenaren aurka; beraz, ekintza horren jaraunspen jasogabearen aurka bideratzen da, hau da, honako hauen aurka: Ana M.ª Da Costa Pinho, Yerai Martín Pastor, Ana M.ª Martín Martín eta M.ª Mercedes Martín Martín, guztiak ere auzi-ihesean. Ministerio Fiskalak ere parte hartu du. Horrenbestez,
1.– Deklaratzen dut Angel Martin Zaballos dela Javier Garcia Alonsoren aita biologikoa, legezko ondorio guztietarako, eta
2.– Agintzen dut deklarazio hori inskriba dadila Vitoria-Gasteizko Erregistro Zibilean –511 liburukia, 419 orrialdea, 1. atala– demandaren 1. eranskineko agiriaren arabera (autoetako 46. orria), eta demandatzaileak «Martin Garcia» abizenak izango ditu.
Kostuei dagokienez, ez da berariazko erabakirik hartzen.
Ebazpen hau irmoa denean, bidal bedi jakinarazpena Vitoria-Gasteizko Erregistro Zibilera.
Jakinaraz bekie alderdiei eta Fiskaltzari.
Aurkaratzeko modua: apelazio errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegian.
Eta Angel Martin Zaballos jaunaren titularren jaraunspen jasogabearen demandatu-kideei, Maria Mercedes Martin Martin eta Ana Maria Martin Martini behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ediktu hau egiten dut Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamazazpiko irailaren hogeian.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.