EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-10-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2017196

EDIKTUA, 118/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2017-09-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201704911
Maila: Ediktua
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 118/2016 prozedura arrunta bideratu da, Maria Josefa Sancho Soriak eskatuta, Decomass Construcciones Siglo XXI S.L. eta Grupo Alonso Construcciones y Técnicos S.L.ren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta errekurtsoa, kopiatuta:
208/2017 EPAIA
Epailea: Ignacio de la Mata Barranco jauna.
Lekua: Bilbao (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hamazazpiko uztailaren hamazortzia.
Alderdi demandatzailea: Maria Josefa sancho Soria andrea.
Abokatua: Ricardo Gómez Martín jauna.
Prokuradorea: Marta Arruza Doueil andrea.
Alderdi demandatua: Decomass Construcciones Siglo XXI S.L. eta Grupo Alonso Construcciones y Tecnicos S.L.
Abokatua.
Prokuradorea.
Judizioaren gaia: kalte-galerengatiko kalte-ordaina.
Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (4706.0000.00.0118.16). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Decomass Construcciones Siglo XXI S.L. demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko irailaren lauan.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.