EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-10-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2017196

232/2017 DEKRETUA, urriaren 10ekoa, zeinaren bidez onartzen baitira «USA Basque Trade and Investment» sozietate publikoaren 2017ko ekitaldirako aurrekontuak

Organo emailea: OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
Xedapenaren zenbakia: 201700232
Xedapenaren data: 2017-10-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201704906
Maila: Dekretua
Uztailaren 18ko 196/2017 Dekretuak EAEko Administrazioari baimena ematen dio «USA Basque Trade and Investment» sozietate publikoa sortzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen Erregimenari buruzko Legearen Testu Bategineko bigarren xedapen gehigarrian xedatzen denez, aurrekontuei buruzko urteroko legea indarrean sartu eta gero sortutako entitate publikoen aurrekontuak onartu ahal izango ditu Gobernuak.
Sozietate publikoaren izaera hartu ostean, eta sozietateari ekitaldi honetan behar bezala jarduteko behar dituen lege-baliabideak emateko, beharrezkoa da 2017ko ekitaldirako aurrekontua onartzea.
Ondorioz, Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2017ko urriaren 10ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– «USA Basque Trade and Investment» sozietate publikoaren 2017ko kapital-aurrekontua (7.000 euro) eta ustiapen-aurrekontua (104.100 euro) onartzea. Dekretu honen eranskinean jasotzen dira aurrekontu horien banakapena eta aurreikusitako urteko kontuak.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2017ko urriaren 10ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ogasun eta Ekonomiako sailburua,
PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.