EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-10-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2017196

EBAZPENA, 2017ko irailaren 29koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2017. urtean emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko hiru beketarako deialdiaren Hautaketa Batzordearen osaera aldatzen duena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2017-09-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201704898
Maila: Ebazpena
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2017ko martxoaren 21eko Ebazpenaren 8. artikuluak Hautaketa Batzordearen osaera ezartzen du, aurkeztutako eskaerak aztertzeko eta ebaluatzeko. Ebazpen horrek 2017. urtean emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko hiru beketarako deialdia arautzen eta onartzen du.
Kontuan izanda gaur egun Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko idazkaritza nagusiaren titularra beste bat dela, aldaketa hau derrigorrez egin behar da.
Horri jarraikiz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– 8. artikuluaren aldaketa.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2017ko martxoaren 21eko Ebazpenaren 8. artikuluaren aldatzen da, eta presidentea Zuriñe Elordi Romero anderea, Emakundeko idazkari nagusia, izango da. Ebazpen horrek 2017. urtean emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko hiru beketarako deialdia arautzen eta onartzen du.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, hilabete biko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 29a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.