EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-10-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2017196

230/2017 DEKRETUA, urriaren 10ekoa, Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordea sortu eta arautzen duen Dekretua aldatzen duena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren zenbakia: 201700230
Xedapenaren data: 2017-10-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201704895
Maila: Dekretua

Aurreko erreferentziak:
  • 2016/07/05ean argitaratutako 2016/06/28ko 201600096 DEKRETUA aldatzen du

Ekainaren 28ko 96/2016 Dekretuaren bidez sortu eta arautzen da Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordea, kide anitzeko organoa, Euskadi nazioartekotzeko prozesua sustatzeko aholkularitza eskainiko duena.
4. artikuluak ezartzen du Batzordearen osaera; artikulu horren 1.f) letraren arabera, besteak beste, Kidego Kontsularreko dekanoak osatzen du batzordea.
Kidego Kontsularreko egungo dekanoak adierazi du ezingo duela parte hartu batzordean; beraz, Euskadiren nazioarteko proiekzioan oinarrizkoa den eragile baten partaidetza errazteko, Kidego Kontsularreko Zuzendaritza Batzordeak proposatu du zuzendaritza-batzordeko kide batek betetzea ordezkaritza hori. Kide hori zuzendaritza-batzordeak izendatuko du.
Horrenbestez, lehendakariak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2017ko urriaren 10ean egindako bilkuran eztabaidatu eta onetsi ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Ekainaren 28ko 96/2016 Dekretuaren 4.1.f) artikulua aldatzen da. Artikulu hori honela idatzia geratuko da:
«f) Kidego Kontsularreko Zuzendaritza Batzordeko kide bat, batzorde horrek izendatua.»
AZKEN XEDAPENA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2017ko urriaren 10ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.