EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-10-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2017195

IRAGARKIA, haurren A hepatitisaren aurkako txertoak EAEko txertaketa-programarako eskuratzea helburu duen hornidura-kontratuaren lizitazioaren berri emateko dena.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2017-09-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201704885
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea, datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Telefonoa: 945 01 91 77.
5) Telefaxa: 945 01 93 01.
6) Posta elektronikoa: a-urquia@euskadi.eus
7) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko urriaren 26ko 10:00ak arte.
d) Espediente-zenbakia: 11/2018-S.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: hornidurak.
b) Deskribapena: haurren A hepatitisaren aurkako txertoak eskuratzea EAEko txertaketa-programarako.
c) Loteak eta lote-kopurua: ez.
d) Gauzatzeko/entregatzeko lekua: karatulako 10. puntuan adierazitakoa, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan.
e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.
f) Luzapena onartzea: bai, gehienez ere jatorrizko kontratuak duen iraupen berekoa.
g) Esparru-akordioa ezartzea: ez.
h) Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.
i) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 33651600-4.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Enkante elektronikoa: ez.
d) Esleipen-irizpideak: eskaintzak baloratzeko zenbait irizpide dago (karatularen 30.2 klausulan zehaztuta daude).
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 152.550 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 67.500 euro, BEZik gabe. Guztira, BEZa barne: 70.200 euro.
6.– Eskatutako fidantzak.
Behin-behinekoa: ez.
Behin betikoa: lizitazioaren zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.
7.– Kontratistak berariaz bete beharreko baldintzak.
a) Sailkapena: ez.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: karatulako 29.2 puntuan zehazten dena.
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko urriaren 26a, 10:00ak arte.
b) Aurkezteko modalitatea: paperean.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
1) Bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua, Lakua II eraikina.
3.– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Helbide elektronikoa: a-urquia@euskadi.eus
d) Aldagaiak: ez.
e) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora mantendu behar duen eskaintza: 2 hilabete, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik; Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bateginaren 152.3 artikuluan aipatzen diren izapideak egin behar badira, 15 egun gehiago emango dira (balio ezohikoak edo neurriz kanpokoak).
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Deskribapena: eskaintza ekonomikoak irekitzea («B» gutun-azalak).
b) Bulegoa: Eusko Jaurlaritzaren egoitza. Osasun Saila.
c) Helbidea: Donostia kalea 1.
d) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
e) Eguna eta ordua: 2017ko azaroaren 7a, 09:00etan.
10.– Publizitate-gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko ditu.
11.– Bestelako argibideak: ez.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 27a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
MIKEL VALLEJO AURRE.