EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-10-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2017195

IRAGARKIA, Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak Bizkaiko Lurralde Historikoan 2018-2020 aldian egin beharreko obretan segurtasun- eta osasun-arloko koordinazio-lanak egitea xede duen administrazio-kontratuaren lizitazioari publizitatea emateko dena (DEI/006SV/2017 espedientea).

Xedapenaren data: 2017-09-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201704884
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espediente-zenbakia: DEI/006SV/2017.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak 2018-2020 aldian Bizkaiko Lurralde Historikoan egin beharreko obretan segurtasun- eta osasun-arloko koordinazio-lanak egitea.
b) Loteak eta kopurua: ez.
c) Gauzatzeko epea (hilabeteak) edo entregatzeko azken eguna: 24 hilabete kontratua izenpetu eta biharamunetik aurrera.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: zenbait irizpideren arabera esleituko da.
4.– Oinarrizko lizitazio-aurrekontua: kontratuaren gehieneko aurrekontua laurogeita bederatzi mila berrehun eta bat euro eta hogei zentimokoa da (89.201,20), BEZa barne. Honela banatzen da, urteka:
– 2018. urtea: 38.720,00 euro, BEZa barne.
– 2019. urtea: 44.600,60 euro, BEZa barne.
– 2020. urtea: 5.880,60 euro, BEZa barne.
5.– Fidantza.
a) Behin-behinekoa: ez da eskatzen.
b) Behin betiko fidantza: lizitazio-aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila (Lakua I – 5. solairua).
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 99 91.
e) Faxa: 945 01 82 52.
f) Kontratatzailearen profilaren internet-helbidea: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
g) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2017ko urriaren 26a, 12:00ak.
7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.
a) Sailkapena: ez.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena, eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikus administrazio-klausula berezien pleguaren karatulako 29.2, 29.7 eta 37. puntuak.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko urriaren 27ko 10:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikus pleguak.
c) Aurkezteko lekua: Kontratazio Mahaiaren Idazkaritza.
c.1.– Elektronikoki lizitatzen bada, web-orri honen bidez aurkez daiteke: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
c.2.– Paperean lizitatzen bada:
1) Erakundea: Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Saila.
2) Helbidea. eskaintza ekonomikoak eskura eman beharko dira Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailaren Erregistro Nagusian (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz; Lakua, Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitza nagusia), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira zehaztutako onarpen-epean, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean kontratazio-organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Horiek gabe, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, ez da inolaz ere onartuko.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01010.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): bi hilabete, eskaintzak jendaurrean irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaerak onartzea: ez.
f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua (gehienezkoa eta gutxienekoa): ez.
9.– Esleipeneko irizpideak.
– Eskaintza ekonomikoa: 70 puntu, gehienez.
– Memoria deskriptiboa: 30 puntu, gehienez.
10.– Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. 1. aretoa, Lakua II, Eusko Jaurlaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Eguna eta ordua:
– C gutun-azala: 2017ko azaroaren 3a, 10:00ak.
– B gutun-azala: 2017ko azaroaren 24a, 10:00ak.
11.– Bestaleko argibideak: ikus pleguak.
12.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
13.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (halakorik izanez gero):
14.– Deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 27a.
Zerbitzu zuzendaria,
M.ª TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.