EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-10-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2017195

EBAZPENA, 2017ko urriaren 6koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, honako ebazpen honetan egindako hutsak zuzentzekoa: «Ebazpena, 2017ko irailaren 27koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, 2016ko ekitaldian Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat emandako laguntzak luzatzeko eskabideak ebazten dituena; erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko dira aipatu laguntzak».

Xedapenaren data: 2017-10-06
Hurrenkenaren zenbakia: 201704882
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2017/10/04an argitaratutako 2017/09/27ko EBAZPENA akatsen zuzenketa [201704763]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Gisa horretako akatsak atzeman dira Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2017ko irailaren 27ko Ebazpenean, 2016ko ekitaldian Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat emandako laguntzak luzatzeko eskabideak ebazten dituena; erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko dira aipatu laguntzak (2017ko urriaren 4ko EHAA, 190. zk.). Eta, beraz, zuzendu egiten dira.
Aipatu ebazpenaren xedapenen lehenengo zenbakian eranskin bat aipatzen da; bertan, 2016an emandako laguntzak luzatzeko eskabideak agertzen dira, zeinak onartu baitziren. Baina eranskin hori ez zen argitaratu. Ondorioz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian sartzen da, ebazpen honen eranskin gisa.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urrriaren 6a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.
ERANSKINA
2016RAKO NAZIO BATUEN SISTEMAKO NAZIOARTEKO ERAKUNDEEI EMANDAKO LAGUNTZEN LUZAPENAK
ONARTUTAKO ESKABIDEAK