EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-10-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2017194

EBAZPENA, 2017ko urriaren 4koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, erakunde honek antolatutako ikastaroen balorazioaren berri ematen duena, estatu-mailako gaitasuna duten toki-administrazioko funtzionarioen lehiaketen baremo orokorrean sartzeko.

Xedapenaren data: 2017-10-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201704845
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2007/11/05ean argitaratutako 2007/10/10reko EBAZPENA zabaltzen du [200706005]
  • 2008/08/06an argitaratutako 2008/07/15eko EBAZPENA zabaltzen du [200804636]
  • 2009/02/02an argitaratutako 2009/01/15eko EBAZPENA zabaltzen du [200900508]
  • 2009/07/28an argitaratutako 2009/07/10reko EBAZPENA zabaltzen du [200904286]
  • 2010/02/18an argitaratutako 2010/01/28ko EBAZPENA zabaltzen du [201000832]
  • 2010/08/02an argitaratutako 2010/07/08ko EBAZPENA zabaltzen du [201003646]
  • 2011/03/09an argitaratutako 2011/02/11ko EBAZPENA zabaltzen du [201101267]
  • 2011/10/11n argitaratutako 2011/09/19ko EBAZPENA zabaltzen du [201104897]
  • 2013/03/15ean argitaratutako 2013/03/01eko EBAZPENA zabaltzen du [201301393]
  • 2013/04/19an argitaratutako 2013/03/25eko EBAZPENA zabaltzen du [201301897]
  • 2013/05/13an argitaratutako 2013/04/25eko EBAZPENA zabaltzen du [201302224]
  • 2013/10/03an argitaratutako 2013/09/19ko EBAZPENA zabaltzen du [201304168]
  • 2014/12/11n argitaratutako 2014/11/28ko EBAZPENA zabaltzen du [201405284]
  • 2015/10/28an argitaratutako 2015/10/21eko EBAZPENA zabaltzen du [201504545]
  • 2016/03/22an argitaratutako 2016/03/11ko EBAZPENA zabaltzen du [201601253]
  • 2016/10/21ean argitaratutako 2016/09/19ko EBAZPENA zabaltzen du [201604445]
  • 2017/02/28an argitaratutako 2017/02/16ko EBAZPENA zabaltzen du [201701063]

Uztailaren 29ko 1732/94 Errege Dekretuak, bere 15. artikuluan, estatu-mailako gaitasuna duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeari buruzkoak, betetzeko jardunbide horietan ezargarria den baremo orokorra nola osatzen den zehazten du, prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak ere horren barruan sartzen direla.
Bestetik, bai 1994ko abuztuaren 10eko Aginduak, bere 1.D artikuluan, bai Herri Administrazioaren Estatuko Erakundearen (INAPen) 1994ko urriaren 26ko Erabakiak, autonomia erkidegoekin bat eginez, toki-administrazioko prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroen onarpenerako eta baloraziorako irizpideak ezartzen dituzte.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak 2017ko urtarrilaren 1etik 2017ko ekainaren 30era bitarteko epean antolatutako ikastaroak hautaketa jardunbide horien baremo orokorrean jaso ahal izateko, erakunde horrek ikastaro horien balorazioa zehaztu zuen. Izan ere, ebazpen honen bitartez balorazio horren berri ematen da, denak jakitun izan daitezen.
Bestalde, 2013tik 2016ra bitartean jarraian aipatzen diren ikastaroak antolatu baina gaur egunera arte kontuan hartu ez ziren ikastaroak ere baremo orokorrean jasota gera daitezen berri ematen da. Ikastaroak hauek dira:
– Plan de formación y acompañamiento para el desarrollo y procesos de implantación de SAC ikastaroa.
– Plan de formación y acompañamiento para la elaboración de manuales de trámites ikastaroa.
Hori guztia kontuan izanik, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak 2017ko urtarrilaren 1etik 2017ko ekainaren 30era bitarteko epean antolatutako ikastaroen balorazioaren berri ematea, eta baita 2013tik 2017ra bitartean goian aipatutako izapideen eskuliburuak egiteko ikastaroak, estatu-mailako gaitasuna duten Toki Administrazioko funtzionarioen lehiaketen baremo orokorrean sartzeko.
Balorazio hori ebazpen honen eranskinean adierazten da, eta osatu egiten ditu 2017ko otsailaren 16ko Ebazpenean (EHAA-BOPV 41 zk. 2107-02-28), 2016ko irailaren 19ko Ebazpenean (EHAA-BOPV 200 zk. 2106-10-21), 2016ko martxoaren 11ko Ebazpenean (EHAA-BOPV 56 zk. 2016-03-22), 2015eko urriaren 21eko Ebazpenean (EHAA-BOPV 205 zk. 2015-10-28), 2014ko urriaren 28ko Ebazpenean (EHAA-BOPV 236 zk. 2014-12-11), 2013ko irailaren 19ko Ebazpenean (EHAA-BOPV 189 zk. 2013-10-03koa), 2013ko apirilaren 25eko Ebazpenean (EHAA-BOPV 90 zk. 2013-05-13koa), 2013ko martxoaren 25eko Ebazpenean (EHAA-BOPV 75 zk. 2013-04-19koa), 2013ko martxoaren 1eko Ebazpenean (EHAA-BOPV 53 zk. 2013-03-15ekoa), 2011ko irailaren 19ko Ebazpenean (EHAA-BOPV 194 zk. 2011-10-11koa), 2011ko otsailaren 11ko Ebazpenean (EHAA-BOPV 47 zk. 2011-03-09koa), 2010eko uztailaren 8ko Ebazpenean (EHAA-BOPV 147 zk. 2010-08-02koa), 2010eko urtarrilaren 28ko Ebazpenean (EHAA-BOPV 33 zk. 2010-02-18koa), 2009ko uztailaren 10eko Ebazpenean (EHAA-BOPV 143 zk. 2009-07-28koa), 2009ko urtarrilaren 15eko Ebazpenean (EHAA-BOPV 22 zk. 2009-02-02koa), 2008ko uztailaren 15ko Ebazpenean (EHAA-BOPV 148 zk. 2008-08-06koa) eta 2007ko urriaren 10eko Ebazpenean (EHAA-BOPV 212 zk. 2007-11-05koa) jasotakoak, zeinek indarrean egoten jarraituko baitute.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 4a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARIA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.