EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-10-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2017193

EBAZPENA, 2017ko irailaren 11koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena; honen bidez argitaratzen da Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko ekainaren 15ko Aginduaren babesean emandako 2016ko deialdiko diru-laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren babesean, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira, «Lehiatu Sustapena Programa».

Xedapenaren data: 2017-09-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201704821
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/06/23an argitaratutako 2016/06/15eko AGINDUA [201602717]

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko ekainaren 15ko Aginduan 2016 urterako laguntzen deialdia egin zen eta han arautzen ziren nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak, «Lehiatu Sustapena Programa», 2016ko ekitaldirako, irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren babesean.
Behin laguntzak esleituta eta ebazpenak dagozkien onuradunei jakinarazi ondoren, EHAAn argitaratuko den Elikagai Politika eta Industriako sailburuordearen ebazpen baten bidez emango da aipatu xedapenaren babesean emandako laguntzen onuradun suertatu direnen zerrendaren berri, xedapen hauek betez: Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluaren 2. paragrafoko bigarren atala eta goian aipatu den irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren 14. artikuluaren 6. paragrafoa.
Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Argitaratzea, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko ekainaren 15ko Aginduaren babesean 2016an emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda; ebazpen honen eranskinean ageri dira. Agindu horren bidez, irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren babesean, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira, «Lehiatu Sustapena Programa».
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 11.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
PELI MANTEROLA ARTETA.