EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-10-06 Aldizkari honetan argitaratua: 2017192

IRAGARKIA, likidazioan den Etxe Eder S. Coop. sozietatea desegin eta likidatzeari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2017-09-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201704814
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
2017Ko irailaren 27an, 19:30ak zirela eta bigarren deialdian, likidazioan den Etxe Eder S. Coop. sozietatearen ezohiko batzar orokorra egin zen, kooperatibaren egoitzan (Berriotxoa kalea, 45, Elorrio, Bizkaia), kooperatiba osatzen duten 38 bazkideetatik 36 han zirela. Bertan, honako erabakiak hartu ziren, aho batez:
ERABAKIAK
«Likidazioan den Etxe Eder S. Coop. sozietatea desegin eta likidatzea».
«Kooperatibako administratzaileak kargutik kendu eta Igor Irazabal Martinez jauna izendatzea kooperatibaren likidatzaile bakarra, sozietatearen estatutuetako 44. artikuluak eta Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 90. artikuluak ezarritakoaren arabera».
«Aho batez onartzea 2017ko irailaren 27an itxitako likidazioaren hasierako balantzea».
«Aho batez onartzea likidazioan den Etxe Eder, S. Coop. sozietatearen ondare-egoeraren azken balantzea».
«Aho batez onartzea sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua. Proiektu hori Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan xedatutakoaren arabera egin da. Hona hemen proiektuaren funtsa:
«Likidazioan den Etxe Eder, S. Coop. sozietatearen ondasunak –20.848,47 euro– ordaintzea, ekainaren 24ko Euskadiko Kooperatiben 4/1993 Legean xedatutakoaren arabera».
«Ezohiko batzar orokor horretan hartutako erabakiak jendaurrean jartzeko beharrezko diren izapide guztiak egitea, derrigorrez egin behar baita hori Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatu ahal izateko».
Ezohiko batzar orokorreko akta batzarraren amaieran onartu zen, eta likidatzaile bakarrak izenpetu zuen egun horretan bertan, 20:30ean.
Jasota geratu da erabaki horiei dagozkien agiriak interesdunen eskura daudela kooperatibaren egoitzan.
Elorrio, 2017ko irailaren 27a.
Likidatzaile bakarra,
IGOR IRAZABAL MARTINEZ.