EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-10-06 Aldizkari honetan argitaratua: 2017192

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 978/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2017-09-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201704801
Maila: Ediktua
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 978/2015 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Alderdi demandatzailea: Maria Ercilia Sanchez Gomez.
Alderdi demandatua: Cecilio Almeida Romero.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Aipatutako judizioan, ebazpena eman da. Hona hemen testua, hitzez hitz:
EPAITZA
Partez baiesten dut María Ercilia Sánchez Gómez andreak Cecilio Almeida Romero jaunaren aurka aurkeztutako demanda. Hortaz, alderdien eta XXXXX alaba adingabearen arteko harremanak arautzeko neurri hauek onartzen ditut:
A) Cecilio Almeida Romero jaunak XXXXX alaba komunarekiko zuen guraso-ahala bertan behera uztea; izan ere, ahal hori aurrerantzean amak baliatuko du esklusiboki, eta zaintza eta jagoletza ere amari esleitzen zaizkio, eta zaintza ez duen gurasoak bisita- eta egonaldi-erregimena izatea ez da bidezkotzat jotzen.
B) Alabaren alde eta zaintza ez duen gurasoaren kargura, hileko 50 euroko mantenu-pentsioa ezartzea, zeina hilabeteko lehen bost egunen barruan ordaindu beharko den, eta urtero eguneratuko da Estatistika Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakundeak argitaratutako KPIk dituen aldaketen arabera; zenbaketa hasteko oinarritzat ebazpen honen eguna hartuko da.
C) Alaba adingabearen ezohiko gastuak bi gurasoek ordainduko dituzte erdibana, ebazpen honen zuzenbideko oinarrietan adierazitako eran. Guztiarekin ere, presazko ez diren aparteko gastuak guraso biek baimendu beharko dituzte. Dena dela, gastua beste parteari behar bezala jakinarazten zaionetik –gastuaren berri emanez, beharrezkoa dela adieraziz, zenbatekoa adieraziz eta dagozkion agiriekin batera– 10 egun igaro eta objekzio berariazkorik egiten ez bada, ulertuko da onartzen duela. Era berean, auzialdi honetan sortutako kostuen gaineko berariazko erabakirik ez da hartzen.
Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ........... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko irailaren hamahiruan.
Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Barakaldo (Bizkaia), 2017ko irailaren 14a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.