EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-10-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2017191

IRAGARKIA, Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretarako sailburuordearena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Eusko Jaurlaritzak Donostian eta Bilbon dituen kudeaketa bateratuko eraikinen mantentze integralerako kontratazioa lizitatzeko (2018-2019).

Xedapenaren data: 2017-09-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201704784
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Gobernantza Publikoa eta Autogobernua Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.
c) Agiriak eta informazioa eskuratzea:
1) Bulegoa: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako kontratazio zerbitzua.
2) Helbidea: Donostia kalea 1.
3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.
4) Telefonoa: 945 01 85 17.
5) Faxa: 945 01 87 06.
6) Helbide elektronikoa: contratacion.rrgg@euskadi.eus
7) Kontratugilearen profilaren internet-helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
8) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2017ko urriaren 25a.
c) Espediente-zenbakia: KM/2018/003.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu-mota: zerbitzuak.
b) Xedearen deskribapena: eraikinen mantentze integrala.
c) Loteen araberako banaketa eta zenbakia:
1. lotea: Donostia eraikinak.
2. lotea: Bilboko eraikinak.
d) Gauzatzeko/entregatzeko tokia: plegu teknikoetako 2. atalean azaldutako eraikinak.
e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 24 hilabete.
f) Luzapenaren onarpena: bai, 2019. urtean zehar.
g) Esparru-akordio baten ezarpena: ez.
h) Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.
i) CPV (nomenklatura-erreferentzia): 50700000-2.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 773.553,71 euro.
5.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:
1. lotea: Donostiako eraikinak.
– 2018. urtea: 95.041,32 euro + 19.958,68 euro (BEZa). Guztira: 115.000,00 euro
– 2019. urtea: 95.041,32 euro + 19.958,68 euro (BEZa). Guztira: 115.000,00 euro
2. lotea: Bilboko eraikinak.
– 2018. urtea: 119.834,71 euro + 25.165,29 euro (BEZa). Guztira: 145.000,00 euro
– 2019. urtea: 119.834,71 euro + 25.165,29 euro (BEZa). Guztira: 145.000,00 euro
6.– Eskatutako bermeak:
Behin-behinekoa: ez.
Behin betikoa: esleipen aurrekontuaren % 5.
7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.
a) Sailkapena: bai, baina aukeran karatularen 29.2.3 klausulan ezarritako kaudimenaren ordezko modura aurkeztu daiteke.
b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioaren eta kaudimen tekniko eta profesionalaren beste betekizun batzuk: karatularen 29.2.3 klausulan ezarritakoak.
c) Bestelako betebehar batzuk.
d) Erreserbatutako kontratua: ez.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko azaroaren 3ko 13:00ak.
b) Aurkezpen modua: paperean edo lizitazio elektronikoa.
c) Aurkezteko tokia: baliabide Orokorren Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia kalea 1 (Lakua), M eraikineko 3. solairua.
d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 2 hilabete proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.
e) Aldagaien onarpena: ez.
9.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.
a) Formuletan oinarritutako irizpideak: eskaintza ekonomikoa: 65 puntu.
b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak: mantentze-egitasmoa: 35 puntu.
10.– Eskaintzak irekitzea.
a) Balio-judizioetan oinarritutako irizpideei loturiko irekitzea: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2017ko azaroaren 10eko 12:15a.
b) Formuletan oinarritutako irizpideei loturiko irekitzea: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2017ko azaroaren 21eko 12:15a.
11.– Beste argibide batzuk.
12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.
13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.net/w32-home/eu
14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2017ko irailaren 25a.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 29a.
Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea,
NEREA KARMELE LÓPEZ-URIBARRI GOICOLEA.