EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-10-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2017191

AGINDUA, 2017ko irailaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita ituntzeko unitateak zehaztea Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza berezi irekian, hezkuntza berariaz sendotzeko proiektuetan eta curriculum-aniztasunaren bidez ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programetan, 2017-2018 ikasturterako.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2017-09-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201704783
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/07/03an argitaratutako 2017/06/28ko AGINDUA [201703356]

Hezkuntzako sailburuaren 2017ko ekainaren 28ko Aginduaren bidez dei egiten zaie itunpeko ikastetxe pribatuei ituntzeko unitateak zehaztu ditzaten Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza berezi irekian, hezkuntza berariaz sendotzeko proiektuetan eta curriculum-aniztasunaren bidez ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programetan, 2017-2018 ikasturterako.
Ikastetxeek aurkeztutako eskabideak aztertu, eta ikasketa ezberdinetan proposamenak egin ostean, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– 2017-2018 ikasturterako ituna onartzea, irakaskuntzaka; agindu honen eranskinean zehazten dira zenbatekoa, unitate-kopurua, hizkuntza-eredua eta itun-araubidea.
2. artikulua.– Hezkuntza-itunen Araudia onartzen duen irailaren 8ko 298/87 Dekretuaren 32. eta 33. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriaz, itun osoak direnez, ikastetxeek ez dute diru-kopururik jasotzerik izango ikasleengandik, irakaskuntza dela-eta.
3. artikulua.– Adierazitako helburua lortzeko, behar adina aurrekontu-kreditu dago Euskal Autonomia Erkidegoko 2017ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onesten dituen apirilaren 11ko 2/2017 Legean.
2018. urteko lehenengo bi lauhilekoei dagokienez, Aurrekontuen Legeak 2018ko ekitaldirako ezartzen dituen ekonomia-moduluak aplikatzearen ondorioz egin beharreko doikuntzak egingo dira, garaia heltzen denean.
Agindu honetan agertzen diren diru-kopuruak gehienezkoak dira, eta irakasleen eta gainerako langileen gastuak ere horien barruan sartzen dira.
Goragoko paragrafoan ezarritakoa hala bada ere, ordainketa eskuordetuaren sistemak eragiten dien mailetan, honako honen arabera ordainduko zaie antzinatasuna inoren kontura lan egiten duten langileei: ikastetxean irakasle bakoitzak duen antzinatasunaren arabera.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, bi hileko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 21a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.