EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-10-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2017191

AGINDUA, 2017ko irailaren 28koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, sail honetako lanpostu bat –Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkaria, 520010 kodea, 193 dotazioa– izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Xedapenaren data: 2017-09-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201704776
Maila: Agindua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailean, Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari lanpostua hutsik dagoenez (520010 kodea, 193 dotazioa), Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman duelarik, eranskinean azaltzen den lanpostua izendapen askeko sistema erabiliz betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du sail honek. Hona hemen deialdiaren
OINARRIAK
Lehenengoa.– Parte hartu ahal izateko baldintzak.
1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioek, eranskinean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
Aipatutako baldintza berdinetan, hauek ere parte hartu ahal izango dute, lanpostuen zerrendetan deialdiko lanpostuak halako langileek bete ditzaketela azaltzen bada: beste administrazio publikoetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako karrerako funtzionarioek, Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek, eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek.
2.– Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda har dezakete parte deialdi honetan, egoera hauetan izan ezik:
a) Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita badute. Ezingo dute parte hartu egoera horrek dirauen bitartean.
b) Norbere kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik lanera itzuli baino lehen eszedentzian egon beharreko denbora ez badute bete.
3.– Eskatutako baldintzak bete beharko dira deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean. Esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte bete behar dira eskakizunak. Parte hartzeko betekizunak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.
Bigarrena.– Eskabideak.
1.– Hautagaiek Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko langileen arloko zuzendaritza eskudunera bidali beharko dituzte eskabideak, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 15 egun balioduneko epean. Eskabideetan, datu pertsonalak eta orain daukaten destinoa adierazi beharko dituzte hautagaiek.
2.– Hautagaiek eskaerarekin batera «curriculum vitaea» aurkeztu beharko dute, eta, bertan, honako hauek adierazi:
a) Titulu akademikoak.
b) Administrazio publikoan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.
c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dauzkaten hizkuntza-ezagupenak eta egokitzat jotzen dituzten bestelako merezimenduak.
Eskabidearekin batera, eskatutako baldintzak betetzen dituztela eta adierazitako merezimenduak dauzkatela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Horiek dagoeneko Langileen Erregistroan badaude, ez dituzte aurkeztu beharko. Esandako guztiez gain, aurkeztu beharrekotzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edota bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.
Hirugarrena. – Ebazpena.
Deialdi hau Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik gehienez hilabeteko epean.
Lanpostuaren esleipendunak ezarritako epearen barruan hartu beharko du jabetzan lanpostua, eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman zuen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
AZKEN XEDAPENA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 28a.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
ERANSKINA
Deialdian jasotako lanpostua:
– Izena: goi-kargudunaren idazkaria (520010 kodea, 193 dotazioa).
– Kokapena: Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.
– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila.
– Herria: Vitoria-Gasteiz.
– Kidegoak: C1 Administraria / D1 Administrari laguntzailea.
– Destino-osagarriaren maila: 18.
– Berariazko osagarria: VI-A.
– Hizkuntza-eskakizuna: 2.
– Derrigortasun-data: 2017-03-31.
– Betekizunak:
– C1 edo D1 kidegokoa izatea.
– Era berean, beharrezkoa izango da administrarien kidegoan urtebeteko esperientzia edo administrari laguntzaileen kidegoan urte biko esperientzia izatea, gutxienez.