EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-10-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2017190

IRAGARKIA, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Odontologia Klinikarako inplantologiako materiala hornitzen duten 4 enpresa hautatzeko oinarrizko esparru-akordioa kontratatzeko prozedura irekiari buruzkoa (31/17 PI).

Xedapenaren data: 2017-09-25
Hurrenkenaren zenbakia: 201704769
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Kontratua eskaintzen duena.
a) Erakundea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Leioako Campusa.Telefonoa: 94 601 20 01.
b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio eta Erosketetako Zerbitzua.
2.– Kontratuaren gaia.
a) Deskribapena: goian adierazitakoa.
b) Zenbat halako: ez.
c) Loteak eta kopurua: ez.
d) Emateko lekua: ikusi karatula eta baldintza teknikoak.
e) Emateko epea: ikusi karatula eta baldintza teknikoak.
3.– Tramitazioa, prozedura eta era.
a) Tramitazioa: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: zenbait balorazio-irizpideren araberako esleipena. Ekipamenduaren kalitatea (49 puntu). Prezioa (21 puntu). Ezarritako entregatzeko epea hobetzea (15 puntu) Prestakuntza espezializatua (15 puntu).
4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua: une honetan erosi beharreko materialak behin betiko zehaztu gabe daudenez eta oinarrizko akordio bat izanik, ez da lizitazioaren gehieneko aurrekonturik ezarri. Informazio moduan, urteko gutxi gorabeherako gastua 90.000,00 euro (BEZa barne) dela adierazi da.
5.– Behin-behineko bermea: ez.
6.– Dokumentuak eta argibideak.
a) Helbidea: ikusi 1.a) eta 1.b) puntuak.
b) Noiz arte eskuratu ahal diren: 2017ko azaroaren 3ra arte.
7.– Lehiatzaileak bete beharreko baldintzak: ikusi administrazio-baldintza zehatzen orria eta karatula.
8.– Eskaintzak aurkezteko.
a) Azken eguna: 2017ko azaroaren 9ra arte.
b) Dokumentazioa: ikusi administrazio-baldintza zehatzen orria eta karatula.
c) Lekua: EHUko Erregistro Orokorra (Errektoregoa, Leioako Campusa, Sarriena auzoa z/g - 48940), Gipuzkoako Campuseko Erregistroan (Ignacio M.ª Barriola Eraikina, Elhuyar plaza – 20018 Donostia), eta Arabako Campuseko Erregistroan (Izardui komandantea 2 – 01005 Gasteiz). Ordutegi honetan: astelehenetik ostegunera 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30era, eta ostiraletan, Gabonetako txandetan, Aste Santuan eta udako lanaldi jarraituan.
Lehiatzaileek eskaintzak postaz bidaltzen badituzte adierazitako epearen barruan, posta-bulegoan dataren zigilua jartzeko eskatu beharko dute eta mezu elektroniko bat bidali karatulako 28.5) puntuan adierazitako helbideetara, eskaintza bidali dutela jakinarazteko. Baldintza bi horiek betetzen ez badira, edo eskaintza bidali egin dela jakinarazteko mezua eskaintzak jasotzeko epea amaitutakoan jasotzen bada, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, epea amaitu eta hamar egunera proposamena jaso ez bada, ez da inolaz ere onartuko.
d) Eskaintzari eusteko ezinbesteko epea: hiru hilabete, eskaintzak zabaltzen direnetik hasita.
e) Aldakiak: ez da halakorik jarri.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea eta lekua: ikusi 1.a) puntua.
b) Eguna: 2017ko azaroaren 16a.
c) Ordua: 11:00.
10.– Iragarkiaren gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.
11.– Interneteko helbidea:www.contratacion.ehu.eus
Leioa, 2017ko irailaren 25a.
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateako 2017ko urtarrilaren 25eko Erabakiaz egindako eskuordetzaz sinatua.
Gerentea,
LORE BILBAO ARTETXE.