EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-10-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2017190

EBAZPENA, 2017ko irailaren 22koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena; honen bitartez, Berdintasunaren aldeko 2017ko Emakunde Sarirako epaimahaiaren osaera jendaurrean jartzen da.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2017-09-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201704753
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/07/14an argitaratutako 2017/07/04ko EBAZPENA [201703538]

Berdintasunaren aldeko Emakunde Saria sortzen eta arautzen duen irailaren 12ko 166/2006 Dekretuaren 1.2 artikuluari jarraikiz, urteroko deialdia Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak emandako ebazpen baten bitartez egin behar da. Beraz, 2017ko uztailaren 4ko Ebazpenaren bidez, Berdintasunaren aldeko 2017ko Emakunde Sariaren deialdia egin da (uztailaren 14ko EHAA, 134. zk.). Sari horren helburua emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko lanean nabarmendu diren pertsona fisikoen edo juridikoen (publikoak nahiz pribatuak) jarduera azpimarratzea eta aitortzea da. Izan ere, pertsona horiek, hainbat ekintza, lan edo proiektu bultzatuta, emakumezkoen lana eta horien ahalduntzea aitortzeko alderdi garrantzitsuak hobetu dituzte, edo euren ibilbidearen bitartez emakumeen garrantzia balioesteko eta duintzeko lanean nabarmen laguntzen dute, edo Euskal Herrian sexuen arteko aukera- eta eskubide-berdintasuna sustatzeko lanean nabarmendu dira.
Dekretu horren 3. artikuluaren arabera, epaimahai bat osatuko da saria nori eman proposatzeko, eta erabaki hori jendaurrean jarriko da, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpenaren bidez. Ebazpen hori, hain zuzen, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, saria emateko ebazpena argitaratu baino hilabete lehenago, gutxienez.
Horren ondorioz, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko ezintasuna justifikatu ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Berdintasunaren aldeko 2017ko Emakunde Sariaren epaimahaia nork osatuko duen jendaurrean jartzea:
Mahaiburua:
Izaskun Landaida Larizgoitia andrea.
Idazkaria:
Zuriñe Elordi Romero andrea.
Epaimahaikideak:
Ramiro González Vicente jauna.
Teresa Laespada Martínez andrea.
Maite Peña López andrea.
Ibon Uribe Elorrieta jauna.
Raquel Raposo Acevedo andrea.
Leire Imaz Zubiaur andrea.
Begoña Fernández Alcalde andrea.
Alfonso de Andrés Morales jauna.
Manuela Cubero Lejarza andrea.
Ordezko epaimahaikideak:
Nekane Zeberio Ganzarain andrea.
Maria Guijarro Ceballos andrea.
Chelo Ordejón Caballero andrea.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko auzietako epaitegi egokian, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 22a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.