EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-10-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2017188

IRAGARKIA, Txakolintegi S. Coop. kooperatiba-sozietatea desegin eta likidatzeari buruzkoa.

Organo emailea: TXAKOLINTEGI, S. COOP.
Xedapenaren data: 2017-01-31
Hurrenkenaren zenbakia: 201704716
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
2017ko urtarrilaren 31ko 19:00etan, 2. deialdian, Txakolintegi S. Coop. kooperatiba-sozietatearen ezohiko batzar orokorra egin zen, izaera unibertsala izanik, kooperatibaren egoitzan (Sabino Arana etorbidea 35, behea, 48013 Bilbao). Kooperatiba osatzen duten 10 bazkideak agertu ziren batzarrera, eta, han, honako erabaki hauek hartu ziren aho batez.
ERABAKIAK
«Txakolintegi S. Coop. kooperatiba-sozietatea desegitea eta likidatzea».
«Kooperatibako administratzaileak kargutik kendu eta Luis Maria Lete Zarraoa jauna izendatzea kooperatibaren likidatzaile bakarra izan dadin», sozietatearen estatutuetako 44. artikuluak eta Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 90. artikuluak xedatutakoarekin bat.
«Aho batez onartzea 2017-01-31n itxitako likidazioaren hasierako balantzea».
«Aho batez onartzea Txakolintegi S. Coop. kooperatiba-sozietatearen ondare-egoeraren azken balantzea, zeina likidazioan baitago».
«Aho batez onartzea sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua. Proiektu hori Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan xedatutakoaren arabera egin da. Hona hemen proiektuaren funtsa:
«Txakolintegi S. Coop. kooperatiba-sozietatearen ondasunak –12.747,89 euro– ordaintzea, Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan xedatutakoari jarraituz».
«Ezohiko batzar orokor horretan hartutako erabakiak jendaurrean jartzeko beharrezko diren izapide guztiak egitea, nahitaez egin behar baita hori Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatu ahal izateko».
Ezohiko batzar orokorreko akta batzarraren amaieran onartu zen, eta likidatzaile bakarrak izenpetu zuen egun horretan bertan, 20:00etan.
Jasota geratu da erabaki horiei dagozkien agiriak interesdunen eskura daudela kooperatibaren egoitzan.
Bilbao, 2017ko irailaren 25a.
Kargua uzten duen idazkaria eta likidatzaile bakarra,
LUIS MARIA LETE ZARRAOA.