EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-10-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2017188

EDIKTUA, 255/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2017-09-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201704710
Maila: Ediktua
Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 255/2016 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Irungo Cipriano Larrañaga kalea 21eko eraikinaren Jabekideen Erkidegoa.
Abokatua: Manuel Amunarriz Agueda.
Prokuradorea: Guadalupe Amunarriz Agueda.
Demandatuak: Alvaro Maria Ordoqui Iceta, Maria Teresa Ordoqui Iceta, Maria Victoria Ordoqui Roa, Ignacio Ordoqui Iceta, Eduardo Ordoqui Iceta, Beatriz Ordoqui Iceta, Maria De Los Milagros Ordoqui Roa, Ines Ordoqui Roa eta Maria Haydee-Maria Roa Ocampo.
Gaia.
Judizio horretan, epaia eman da 2017-07-20an. Hona hemen epaitza:
«Osorik baiesten dut María Iciar Artola Larreak Irungo Cipriano Larrañaga kalea 21eko eraikinaren Jabekideen Erkidegoaren izenean aurkeztutako demanda. Horrenbestez, Irungo 3259 finka jabetza horizontaleko araubidean eratzean ezarri zen jabekidetasun horizontala arautzen duen lehenengo arauaren deuseztasuna deklaratzen dut, zeinak hau baitio: "jabekidetasunetik kanpo gelditzen da eraikinari beste solairu batzuk jasotzeko eskubidea, zeinaren eskubideak orain saltzaile direnek gordetzen baitituzte, baldintza hauetan:
A) Orain saltzaile direnek edo horiek besterenduek erabili ahal izango dute, independente gisa edo finkaren zati baten eranskin gisa.
B) Hori erabiltzeko unean, bigarren solairuari ezartzen zaion jabekidetasun parte-hartzearekiko proportzionala izango dute ondoriozko etxebizitza berriek, eta, bigarren solairu horren metro koadroei eta eraikitako solairu berrien metro koadroei dagokienez, matematikoki birbanatuko da finkaren gainerako zatien gaineko jabekidetasun parte-hartzea.
C) Jasotze-eskubideaz baliatzen denak higiezinaren elementu komunak erabili ahal izango ditu lanak egiteko, eta lan horien ondoriozko eragozpen iragankorrak jasan beharko dituzte beste jabekideek; dena den, eragozpen horiek ezingo dituzte haien eskubideak behin betiko kaltetu".
Erabaki dut ebazpen honen lekukotza Irungo Jabetzaren Erregistroari helaraztea zatiketa horizontaleko inskripzioan oharpena egiteko, horrela jasotze-eskubide horretako kontrako idazpen guztiak ezeztatuz.»
Alvaro Maria Ordoqui Iceta, Maria Teresa Ordoqui Iceta, Maria Victoria Ordoqui Roa, Ignacio Ordoqui Iceta, Eduardo Ordoqui Iceta, Beatriz Ordoqui Iceta, Maria de los Milagros Ordoqui Roa, Ines Ordoqui Roa eta Maria Haydee-Maria Roa Ocampo demandatuen egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan ezarritakoa betez.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.
Irun (Gipuzkoa), 2017ko irailaren 5a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.