EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-09-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2017185

IRAGARKIA, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako bidaia-agentzia baten zerbitzua egiteko administrazio-kontratua formalizatzeko dena (Espedientea: A-005/DEPS2017).

Xedapenaren data: 2017-09-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201704629
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/03/20an argitaratutako 2017/03/09ko IRAGARPENA [201701455]

1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu zuzendaria.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio-mahaia. Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.
c) Espediente-zenbakia: A-005/DEPS2017.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea: kontratuaren iraupena Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2017ko programaren iraupenari dago lotuta, kontratua sinatzen denetik programako partaide guztiak itzuli arte (urriaren amaieran).
e) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna: 2017ko martxoaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 55. zk.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapidetzea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleipen-era: zenbait esleipen-irizpide.
– Formulen bidez ebaluatu daitezkeen irizpideak: prezioa (90 puntu).
– Beste irizpide ebaluagarri batzuk: eskaintza teknikoa (10 punturaino).
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 170.500,00 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Zenbateko garbia: 155.000,00 euro, BEZa barne.
6.– Esleipena.
a) Eguna: 2017ko ekainaren 14a.
b) Kontratista: Eroski Bidaiak SA.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: 143.154,20 euro, BEZa barne.
7.– Formalizazioa. 2017ko ekainaren 23a.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 20a.
Zerbitzu zuzendaria,
IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.