EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-09-25 Aldizkari honetan argitaratua: 2017183

ERABAKIA, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2017ko ekainaren 29ko bilkuran hartua, «Arabako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra, 2015» txostena behin betiko onesten duena.

Xedapenaren data: 2017-06-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201704587
Maila: Akordioa
Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2017ko ekainaren 29an egindako bilkuran
ERABAKI DU:
«Arabako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra, 2015» txostena behin betiko onestea, erabaki honen eranskin modura ageri dena.
HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 artikuluak aurreikusten duena betez, txostenaren ondorioak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratzeko xedatzea.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 29a.
HKEEren lehendakaria,
JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.
HKEEren idazkari nagusia,
JULIO ARTETXE BARKIN.
ERANSKINA
«ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN KONTU OROKORRA, 2015» FISKALIZAZIO-TXOSTENA
Laburdurak
AEFILO: 2/2012 Lege Organikoa, apirilaren 27koa, Aurrekontuaren Egonkortasun eta Finantzaren Iraunkortasunari buruzkoa.
AFA: Arabako Foru Aldundia.
AGA: Araba Garapen Agentzia, SAU.
AGIDLZ: Info Gaztea, Arabako Gazteen Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.
ALH: Arabako Lurralde Historikoa.
ALHAO: Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala.
AMAS: Autonomiari eta Mendekotasunari Arreta emateko Sistema.
BBNN: Arabako Biltzar Nagusiak.
BEZ: Balio Erantsiaren gaineko zerga.
CEIA: Arabako Eraberrikuntza-Industrialdea, S.A.
DK: Diputatuen Kontseilua.
DKE: Diputatuen Kontseiluaren Erabakia.
DLO: 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Diru-laguntzei buruzkoa.
EAAN: Estatuko Administrazioaren Artekaritza Nagusia.
EAE: Euskal Autonomia Erkidegoa.
EAO: Estatuko Administrazio Orokorra.
EB: Europar Batzordea.
ED: Errege Dekretua.
EDL: Errege Dekretu Legea.
EE.AA.: Erakunde autonomoak.
EGF: Europako Gizarte Funtsa.
EGL: Ezinduak Gizarteratzeko Legea.
EJ: Eusko Jaurlaritza.
ETE: Enpresa txiki eta ertainak.
FA: Foru Araua.
FAg: Foru Agindua.
FD: Foru Dekretua.
FEADER: Landa Garapenerako Nekazaritzako Europako Funtsa.
FEOGA: Nekazal Orientazio eta Bermerako Europako Funtsa.
FEPEL: Toki Erakundeen Partaidetza Egonkortzeko Funtsa.
FFAA: Foru Aldundiak.
FKPPO: Foru Kontabilitate Publikoaren Plan Orokorra.
FOFEL: Toki-erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsa.
FPEK: Finantza Publikoen Euskal Kontseilua.
GFE: Gazteriaren Foru Erakundea.
GLL: Gizarte Larrialdietarako Laguntzak.
GOFE: Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea.
HUA: Hondakin-uren Araztegia.
KBA: Kontrataziorako barne jarraibideak.
KSA: Kirolaren Sozietate Anonimoa.
LZ: Lanpostuen Zerrenda.
OZFP: Obra eta Zerbitzuen Foru Plana.
S.A.: Sozietate anonimoa.
SISEU: Suteak Itzaltzeko eta Salbamendurako Eskualdeko Unitatea.
S.L.: Sozietate Mugatua.
SOCADE: Garapenerako Euskadiko Kapital-sozietatea.
SPKL: 30/2007 Legea, urriaren 30ekoa, Sektore Publikoaren Kontratuei buruzkoa.
SPKLTB: 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 14koa, Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen testu bategina onesten duena.
SSPP: Sozietate Publikoak.
TTEE: Toki Erakundeak.
TVCP/HKEE: Herri Kontuen Euskal Epaitegia.
ZFAO: Zergen Foru Arau Orokorra.
I.– Sarrera.
Herri Kontuen Euskal Epaitegiak (HKEE), otsailaren 5eko 1/1988 Legean eta 2016rako Lanerako Programan erabakitakoari jarraikiz, Arabako Lurralde Historikoaren (ALH) 2015eko ekitaldiko Kontu Orokorraren fiskalizazioa mamitu du.
Batzar Nagusiek ez zuten 2015eko ekitaldirako Aurrekontuen FA onartu eta, horrenbestez, luzapenaren araubidea baliatu behar izan da. Diputatuen Kontseiluak 2014ko abenduaren 23an 64/2014 FD onartu zuen, 2015eko ekitaldian zehar 2014ko ALHko aurrekontuak luzatzeko irizpideak finkatzen dituena.
Fiskalizazioak honako alderdi hauek besarkatzen ditu:
– Legezkoak: ezargarria den arautegia honako alor hauetan betetzen dela egiaztatzea: aurrekontua, zorpetzea, finantza-eragiketak, langileria, obren kontratazioa, zerbitzuak eta hornidurak, diru-laguntzak eta laguntza publikoak eta zuzenbide publikoko diru-sarrerak.
– Kontularitzakoak: Kontu Orokorra ezargarriak diren kontularitzako printzipioen arabera mamitu den aztertuko dugu.
– Arabako Foru Aldundiaren aurrekontu likidazioaren finantza analisia.
– Lanaren zabalak ez du gastuaren eraginkortasunari eta efizientziari buruzko azterlanik besarkatzen. Nolanahi ere, azaleratutako hutsak «Kudeaketaren alderdiak eta Gomendioak» idazpuruan xehetasunez jasoko ditugu.
Arabako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorrak ondotik zerrendatutako erakundeek 2015eko ekitaldian zehar gauzatutako aurrekontu, ondare eta diruzaintzako eragiketa guztiak besarkatzen ditu (ikus ALHren Kontu Orokorra www.araba.eus estekan):
– Arabako Foru Aldundia
– Gizarte Ongizateko Foru Erakundea. Erakunde autonomo administratibo honek gizarte zerbitzuekin lotutako jarduerak antolatu, kudeatu, bideratu eta gauzatzeko ardura du.
– Gazteriaren Foru Erakundea Gazteriaren erabateko prestakuntza eta sustapenera zuzendutako erakunde autonomo administratiboa da.
– AFAren sozietate publikoak Sozietate publikoak, zeinetan AFAk kapital sozialean duten partaidetza % 50etik gorakoa den:
II.– Iritzia.
II.1.– Legeak betetzeari buruzko iritzia.
1.– Diputatuen Kontseiluak Ekonomia eta Aurrekontuen Araubideari buruzko abenduaren 18ko 53/1992 FAren 125. artikuluan aurreikusitako aparteko prozedura bitartez, 2015eko 423.438 euroren gastuak baliokidetu ditu (195.241 euro AFArenak eta 228.197 euro GOFErenak); Artekaritzak, baina, baliokidetze horren aurkako txostena egin zuen. Ez-betetzeak izan dira gastua gehitzea kontratua behar bezala aldatu gabe eta publikotasun eta lehia printzipioak ez gordetzea.
2.– GOFEk lau hornidura eta lau zerbitzu kontratatu ditu guztira 995.629 euroren zenbatekoan, ezargarriak zaizkion prozedura ireki eta/edo publizitatedun negoziatua saihestuta.
3.– Araba Garapen Agentzia, SAUk 152.280 euroren zerbitzua kontratatu du eta Indesa 2010 SLk lau hornidura kontratatu ditu 681.341 euroren zenbatekoan. Kontratazio horiek publikotasun eta lehia printzipioak gorde gabe gauzatu dira.
Epaitegi honen iritzira, ALH osatzen duten erakundeek 1.tik 3.era bitarteko paragrafoetan azaldutako ez-betetzeak alde batera, zuzentasunez bete dute 2015eko ekitaldian ekonomia-finantzaren jarduera arautzen duen lege arautegia.
II.2.– Kontuei buruzko iritzia.
Epaitegi honen iritzira, 2015eko Aurrekontuaren Likidazioan jasotako 1. Oharrean azaldutakoa aintzat hartuta, Arabako Lurralde Historikoa osatzen duten erakundeen kontuek (Ikus I. Sarrera) alderdi esanguratsu guztietan 2015eko ekitaldiaren jarduera ekonomikoa eta abenduaren 31ko ondarearen eta finantza egoeraren isla zuzena erakusten dute; baita, data horretan amaitutako urteko ekitaldiari dagozkion bere eragiketen eta eskudiruzko fluxuen emaitzena ere, ezargarria den finantza informazioaren arau-esparruaren arabera eta, zehazki, bertan jasotako kontularitzako printzipio eta irizpideen arabera.
2015eko ekitaldia itxi ostean, hona ekartzea merezi duen ondoko egoera gertatu da:
2016ko uztailaren 20an, Arabako Lanak SAko Akziodunen Batzorde Nagusiak arrazoi ekonomikoengatik Sozietatea desegitea eta likidatzaileak izendatzea erabaki zuen. 2016ko abuztuaren 2an, eskritura publikoan Akziodunen Batzorde Nagusiaren erabakiak jaso ziren.
III.– Barne kontrolerako sistemei eta kudeaketa prozedurei buruzko irizpenak.
Atal honek besarkatzen ditu bai ekonomia-finantza jarduera arautzen duten printzipioak betetzea nabarmen eragiten ez duten hutsak, bai prozedurazko alderdiak ere, kudeaketa hobetzeko azaleratu ditugunak.
III.1.– Aurrekontua eta kontabilitatea.
– 2015eko abenduaren 31n, Kontu Orokorraren urteanitzeko gastuen egoerak ez ditu geroko ekitaldietarako hartutako konpromisoak jasotzen, 1,9 milioi euroren zenbatekoan:
– AFAk inbertsio errealen kapituluaren barruan 7,1 milioi euroren gastuak kontabilizatu ditu, kontularitzan ondarean galera eta irabazietan jasotzen direnak. Batik bat, azpiegiturak konpondu eta zaintzeko dira.
III.2.– Zerga sarrerak.
– AFAk eskuz kudeatzen du informazio fiskalaren atal bat. Hala egiten da egoera berezietan emandako geroratze eta zatikapenak, geroratze kontua, errekurritutako zerga-zorra eta ordaindu gabeko zorra Derrigorrezko diru-bilketa agentziara igortzen den informazioarekin. Kudeaketa-informazioaren kalitatea hobetu behar luke prozesuak automatizatu eta diru-bilketa zerbitzuak emandako informazioa kontabilitatean jasoz.
– Zatikapenak eta gerorapenak:
Araudiak agintzen duen epea baino luzeagoan (11 hilabete) emandako ondoko zatikapen eta gerorapenak atzeman ditugu eta horietako bat, gainera, araudiak agintzen duena baino interes tipo txikiagoan (% 4,375):
AFAk prozeduraren bat garatu behar luke Zerga Foru Arau Orokorrean aurreikusitako baldintza bereziak ezartzeko.
III.3.– Kontratazioa.
2015ean 36,6 milioi euroan esleitutako 14 espedienteren lagina aztertu dugu eta aurreko urteetan esleitutako beste 27 espedienteren jarraipena egin dugu, 2015ean 27,1 milioi euroren egikaritza izan dutenak. Zera ikusi dugu:
– Arabako Garbigune sarea kudeatzeko zerbitzuaren espedientea (13. zk.), 3. sorta, 69.969 euroan esleitu zen. Balio judizioaren baitako den irizpideak, «zerbitzu beharrizanei aurre egiteko eskaintzaren balio teknikoak», gehienezko 49 puntu ditu eta ez da gutxieneko xehapenik ere egiten. Komenigarria litzateke pleguetan irizpideak gutxieneko batekin garatzea eta dagokion haztapenarekin. Espediente honetan bertan, gainera, proposamenak ireki zirenetik esleipena egin arte 6 hilabete baino gehiago igaro dira, inongo justifikaziorik gabe.
– Laudioko Musika Etxea zaharberritzeko lanen espedientea (14. zk.) 842.224 euroan esleitu zen. Lan-programa falta da, obrak gauzatu ahal izateko kontratistak nahitaez aurkeztu behar duena kontratua formalizatzen denetik aurrera kontatuta hogeita hamar eguneko gehienezko epean.
– Foru eraikinen zaintza eta segurtasun zerbitzuaren espedienteak (15. zk.), 579.795 euroan luzatutakoak, ez du luzapenaren formalizazioa jasotzen.
– Obra ziurtagiriak edo emandako ondasun edo egindako zerbitzuen kontratuan erabakitakoarekiko adostasuna egiaztatzen duten agiriak ondasunak egiaz entregatu edo zerbitzua eman eta hurrengo hogeita hamar egunak igaro ondoren onartu dira honako espediente hauetan: 2015ean 1,3 milioi euroren zenbatekoarekin esleitutako lau espedientetan (1, 2, 12 eta 13) eta lehenagoko ekitaldietan esleitutako 16 espedientetan (15, 17, 18, 19, 20, 21, 22, 26, 29, 32, 33, 34, 35, 36, 37 eta 39).
– 2015ean 1,3 milioi euroren zenbatekoarekin esleitutako hiru espedienteren (7, 8 eta 13) eta lehenagoko ekitaldietan esleitutako sei espedienteren (18, 21, 22, 24, 26 eta 29) ordainketa egin da obra ziurtagiriak edo emandako ondasun edo egindako zerbitzuen kontratuan erabakitakoarekiko adostasuna egiaztatzen duten agiriak onartu eta hurrengo hogeita hamar egunak igaro ondoren.
– Hilabete baino gehiago igaro da harrera akta edo adostasun agiriaren datatik kontratuaren dagokion likidazioa gauzatu arte, 2015ean 396.566 euroan esleitutako bi espedientetan (1 eta 2) eta aurreko ekitaldietan esleitutako espediente batean (23).
– Harrera datatik aurrera kontatuta egikaritutako lanen azken ziurtagiria onartzeko hiru hilabeteko epea gainditu da, kontratuaren likidazioaren kontura kontratistari ordainduko zaiona, 2015ean 299.463 euroan esleitutako obra espediente batean (10) eta lehenagoko ekitaldietan esleitutako bi espedientetan (32 eta 38).
Erakunde autonomoek 2015ean 7,7 milioi euroren zenbatekoan formalizatutako bederatzi espedienteren lagin bat aztertzetik, erakunde autonomoek aurreko urteetan esleitutako espedienteen jarraipenetik, 2015ean 18,2 milioi euroren egikaritza izan dutenak, eta sozietate publikoek 2015ean 13 milioi euroan esleitutako 20 espedienteen jarraipena egitetik, honako ondorio hauek eskuratu ditugu:
– GOFEk zuzenean hiru hornidura eta lau zerbitzu kontratatu ditu, guztira 237.503 euroren zenbatekoan, dagokion kontratazio espedientea izapidetu gabe; horretarako, eskaintzak egiteko eskatuta publikotasunik gabeko prozedura negoziatua baliatu behar zatekeen.
– Erakunde autonomoetako zortzi espedienteren obra ziurtagiriak edo emandako ondasun edo egindako zerbitzuen kontratuan erabakitakoarekiko adostasuna egiaztatzen duten agiriak ondasunak egiaz entregatu edo zerbitzua eman eta hurrengo hogeita hamar egunak igaro ondoren onartu dira.
– Erakunde autonomoen hiru espediente, aurreko ekitaldietan esleitutakoak, obra ziurtagiriak edo emandako ondasun edo egindako zerbitzuen kontratuan erabakitakoarekiko adostasuna egiaztatzen duten agiriak onartu eta hurrengo hogeita hamar egunak igaro ondoren ordaindu dira.
– Indesa 2010, SLk zuzenean kontratatu ditu bi zerbitzu 75.303 euroren zenbatekoan. Kontrataziorako Barne Jarraibideen arabera gutxienez hiru eskaintza eskatuta prozedura negoziatua erabili behar zatekeen.
III.4.– Diru-laguntzak.
– GOFEk elkarte bati emandako 74.774 euroren diru-laguntza zuzenaren justifikazioak ez ditu eskatutako agiri guztiak jasotzen.
– Premia egoeretarako GOFEk laguntza bereziak ematea arautzen duen arautegia, 250.000 euroren zenbatekoan, ez da ALHAAn argitara eman.
III.5.– Hornitzaileei ordainketa epeak.
Euren urteko kontuen oroitidazkian jasoa dagoen legez, hornitzaileei ordainketarako batez besteko aldiak (HOA) gainditu egiten du berankortasunari buruzko araudiak aurreikusten duen gehienezko epea honako sozietate hauetan:
III.6.– Beste batzuk.
– AFAk zazpi finantza-erakundetan ez ditu baimendutako sinadurak gaurkotu.
IV.– Finantza analisia.
AFAk 2014ko eta 2015eko ekitaldietan kitatutako magnitude nagusiak honako hauek dira:
Eragiketa arrunten emaitza
2015eko ekitaldian likidatutako eragiketa arruntek eragindako emaitza % 5,6 gehitu da 2014an kitatu zenarekiko, 121,6 milioi euro izatetik 128,5 milioi euro izatera aldatuz. Igoera honen arrazoia, nagusiki, zerga zuzen eta zeharkakoen kontzeptuan aitortutako sarrera handiagoei dagokie.
Gastu arrunta, erakunde konpromisoak kenduta, % 0,6 soilik hazi da.
Erakunde konpromisoek eragindako gastua 70,6 milioi euroan gehitu da (% 4,5), itunpeko zergen diru-bilketa igo delako (% 4,9). Ekitaldi hauetan itunpeko zergen eta erakunde-konpromisoen diru-bilketa honakoa izan da:
Kapital eragiketen emaitza
Ekitaldian egikaritutako egiazko inbertsioen kontzeptuko gastuari 2014ko gastuaren antzeko mailan eutsi zaio.
Finantza eragiketen saldoa
% 75,5 egin du behera, ekitaldiko zorpetze berria 7,6 milioi euroan murriztu delako (% 12,7).
Diruzaintza geldikina eta zorpetzea
– Epaitegi honek 2014an proposatutako doiketen eta 2015eko Aurrekontuaren Likidazioari jarritako 1. oharraren eragina aintzat hartuta (ikus V.1), 2015eko Diruzaintzaren Geldikina 105 milioi eurorena litzateke, aurreko ekitaldiko 87,7 milioi euroren aldean.
– 2015eko ekitaldian AFAk beste zorpetze bat baliatu du 52,2 milioi euroren zenbatekoduna eta ekitaldi itxierako zor bizia 16,3 milioi euroan gehitu da. AFAren aurrekontuko zorpetzea 2015eko abenduaren 31n 515,4 milioi eurorena da, hau da, 2014ko abenduaren 31n zuena baino % 3,3 handiagoa.
– Sozietate publikoen zorpetzea barne hartzen badugu, urteko igoera % 2,2koa da.
Ondorioa
– AEFILOk 3. eta 4. artikuluetan administrazio publikoei ezargarriak zaizkien aurrekontu egonkortasun eta finantza iraunkortasunaren printzipioak ezartzen ditu, aurrekontuan oreka edo egiturazko superabit egoera modura ulertzen direnak eta oraingo eta etorkizuneko gastu konpromisoak finantzatzeko gaitasun modura, defizitaren eta zor publikoaren mugaketen barruan.
Kontu Orokorrean jasotako Aurrekontuaren Egonkortasun eta Finantzaren Iraunkortasunari buruzko txostena Estatuko Administrazioaren Artekaritza Nagusiari eta Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independenteari igorri zitzaien eta horiek ez dute salbuespenik adierazi.
– 2015eko ekitaldi itxieran finantza igoera 2014ko ekitaldikoaren parekoa da. Epaitegi honek 2014an proposatutako doiketen ondoren, Diruzaintza Geldikina ekitaldi horretan 87,7 milioi eurorena izatetik 2015ean 105 milioi eurorena izatera aldatu da, 2015eko Aurrekontuaren Likidazioari jarritako 1. Oharraren eragina aintzat hartuta (ikus V.1) AFAk erregistraturiko zorpetzea 2014an 499,1 milioi euro izatetik 2015ean 515,4 milioi izatera aldatu da.
V.– Urteko kontuak.
V.1.– Arabako Foru Aldundiaren kontuak.
V.2.– Erakunde autonomoen kontuak.
V.3.– Sozietate publikoen kontuak.
ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN 2015-EKO KONTU OROKORRAREN BEHIN-BEHINEKO TXOSTENARI EGINDAKO ALEGAZIOAK
II.– Iritzia.
II.1.– Legeak betetzeari buruzko iritzia.
1.– Diputatuen Kontseiluak abenduaren 18ko 53/1992 FAren 125. artikuluan aurreikusitako aparteko prozedura bitartez, Ekonomia eta Aurrekontuen Araubideari buruzkoak, 2015eko 423.438 euroren gastuak baliokidetu ditu (195.241 euro AFArenak eta 228.197 euro GOFErenak); Artekaritzak, baina, baliokidetze horren aurkako txostena egin zuen. Ez-betetzeak izan dira gastua gehitzea kontratua behar bezala aldatu gabe eta publikotasun eta lehia printzipioak ez gordetzea.
Alegazioa
Aurreko espedienteetan abenduaren 18ko 53/92 Foru Arauak, Arabako Lurralde Historikoko Ekonomia eta Aurrekontu Erregimenari buruzkoak, jasotako prozedurak xedatzen duenez jardun du Aldundiak, hirugarrenei kalteak saihesteko, barne kontroleko organoek kontratuei buruzko araudian ez betetzeak sumatu zituzten izapidea baliozkotuz.
2.– GOFEk lau hornidura eta lau zerbitzu kontratatu ditu guztira 995.629 euroren zenbatekoan, ezargarriak zaizkion prozedura ireki eta/edo publizitatedun negoziatua saihestuta.
Alegazioa
Esaten denez, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak alde batera utzi ditu lau hornidura eta lau zerbitzuren kontratazioan, guztira 995.629 eurokoan, aplikatu behar ziren prozedura irekia eta/edo publizitatez negoziatutakoa, eta ezin da adierazpen horrekin bat etorri, ez behintzat Herri Kontuen Euskal Auzitegiak adierazitako kasu guztietan.
Iritzi paragrafo honek aipatutako hornidura eta zerbitzu batzuk prozedura irekiaren bidez deitutako kontratazio espedienteen helburuaren barruan sartu ziren, kasu askotan sorta bereizi gisa bada ere, baina espediente horiek izapidetzean eta/edo haietan esleitutako kontratuak gauzatzean gertatutako inguruabar batzuek, ustekabekoak eta kontratazio organoen jarduteko gaitasunetik kanpokoak zirenek, galarazi egin zioten Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeari hornidura eta zerbitzu horiengatiko gastua era egokian jasango zuen kontratu bat indarrean edukitzea. Hemen kontuan hartu behar da hornidura eta zerbitzu horiek guztiak ezinbestekoak zirela erakunde autonomo horrek bere eskumeneko laguntza zerbitzuak era egokian emateko. Hori dela eta, ezin zitzaion haiek gauzatzeari utzi kontratuei buruzko araudi aplikagarriaren arabera esleitutako kontratu berria edukitzeko unera arte.
Alegazio hauei erantsitako dokumentazio gisa espediente horietako bakoitzerako ematen den azalpen xehatua alde batera utzi gabe, orokorrean bil daitezkeen zenbait kasu bereiz daitezke:
a) Hornidura/zerbitzua prozedura irekiaren bidez deitutako kontratazio espediente baten helburuaren barruan sartu zen, eta esleitu gabe geratu zen (ohiko garraio zerbitzua espedientearen 11. sorta; aisialdiko jarduerak espedientearen 1., 2. eta 4. sortak; elikagaiak espedientearen 2. sorta).
b) Hornidura/zerbitzua prozedura irekiaren bidez deitutako kontratazio espediente baten helburuaren barruan sartu zen, eta prozeduraren deuseztasuna erabaki zen (ohiko garraio zerbitzua espedientearen 2. eta 3. sortak).
c) Hornidura/zerbitzua prozedura irekiaren bidez deitutako kontratazio espediente baten helburuaren barruan sartu zen, eta ezin izan zen kontratua formalizatu adjudikaziodunari egotzi behar zaizkion zioengatik (ohiko garraio zerbitzua espedientearen 12. eta 16. sortak).
d) Hornidura/zerbitzua prozedura irekiaren bidez deitutako kontratazio espediente baten helburuaren barruan sartu zen eta hasieran aurreikusitakoaren ondorengo data batean formalizatu zen. Hori dela-eta, tarte batean ez zen egon kontratu estaldurarik hornidura/zerbitzua emateko (fruta eta barazki hornidura espedientea).
Kasu guztietan, hornidura/zerbitzua ematea eteteko aipatu ezintasunaren aurrean, kontratazio administratiboa gidatu behar duten printzipioei egokituen zirudien irtenbidea hautatu zen; hala, prestazioari aurreko adjudikaziodunarekin eustea hautatu zen, kontratua egiten zen baldintza berberetan (a eta b kasuak), edo, prestazioarekin izapidetutako prozeduran adjudikaziodun atera gabe, hurrengo baloraziorik onena zeukan eskaintza aurkeztu zuen lizitatzailearekin jarraitzea (c eta d kasuak). Zerbitzua aurreko adjudikaziodunak ematen jarraitzeko kasuan, erantsi behar da Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Proiektuaren 29.4 artikuluan jasotako irtenbide berbera dela. Lege horren bidez Espainiako ordenamendu juridikora eramaten dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauak (Gorte Nagusietako 2016ko abenduaren 2ko Aldizkari Ofizialean argitaratua).
Emakumeentzako laguntza eta orientabide programari dagokion zerbitzuaren kasuan, kontratu txiki gisa izapidetzen zen bere zenbatekoa zela eta baina, 2013 eta 2014ko ekitaldietan gizarte eskaria oso handitu zenez gero, komenigarria izan zen kontratuei buruzko araudiaren arabera adjudikatzeko kontratazio espediente bat izapidetzea. Espediente hori 2015eko uztailean onartu zen, eta 2016ko urtarrilean adjudikatu zen azkenean.
Azkenik, garraio egokituko zerbitzuaren kasuan, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen administrazio kontseiluaren 2015eko apirilaren 24ko Erabakiaren bidez, kontratu horren aldaketa bat onartu zen, bertan eguneko zentro ireki berri batera doazen erabiltzaileentzako garraio egokituko zerbitzua sartzeagatik. Kontratuaren aldaketa 2015eko apirilaren 30ean formalizatu zen alderdiek sinatutako agiri administratiboan, ondorioak 2015eko maiatzaren 1az geroztik izanik. Iritziak aipatzen duen gastua zerbitzuaren hasieratik aplikatutako kontratuaren aldaketatik ateratako prezioaren aldeari dagokio, guztira 41.109,84 eurokoa (6.851,64 euro x 6 hil, 2014ko azarotik 2015eko apirilera).
3.– Araba Garapen Agentzia, SAUk 152.280 euroren zerbitzua kontratatu du eta Indesa 2010, SLk lau hornidura kontratatu ditu 681.341 euroren zenbatekoan. Kontratazio horiek publikotasun eta lehia printzipioak gorde gabe gauzatu dira.
Alegazioa
Araba Garapen Agentzia, S.A.ren kasuan, Izarra ikastetxeko zaintza zerbitzua instalazio horietan gertatu zen sutearen ondorioz hasi zen, eta hasieran kontratu txikiaren figuraren barruan sar zitekeela pentsatu zen. Lapurreta eta bandalismo ekintza sarriak direla-eta, zerbitzu horren iraunaldia hasieran kalkulatu baino epe luzeagoan handitu beharra ikusi da. Egoera hori zuzentzeko, 2016-05-27an (ALHAOn argitaratuta) deitutako prozedura irekiaren bitartezko lizitazio espediente bat onartu da. Hari dagokion kontratua 2016-07-31n sinatu zen.
Egoera bera aipatu behar da elikadura produktuen hornidurari buruz. Kasu horretan, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen 09/13 zenbakidun kontratazio espedientea egin zen, 7 eta 23 sortak (hestebeteak) eta 19 sorta (olioa). Espediente horri dagozkion kontratazio orriak eta ALHAOn argitaratutako haren formalizazioa aurkezten dira eranskin gisa.
Erantsi behar da 2017an kontratazio espediente bana onartu dela prozedura irekiaren bidez Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren iritziak aipatzen dituen beste horniduretako bi adjudikatzeko, zehazki, xaboi eta detergente likidoaren hornidura (1/17 espedientea) eta garbitegi nagusirako plastikozko materialarena (2/17 espedientea).
III.– Barne kontrolerako sistemei eta kudeaketa prozedurei buruzko irizpenak.
Atal honek besarkatzen ditu bai ekonomia-finantza jarduera arautzen duten printzipioak betetzea nabarmen eragiten ez duten hutsak, bai prozedurazko alderdiak ere, kudeaketa hobetzeko azaleratu ditugunak.
III.1.– Aurrekontua eta kontabilitatea.
– 2015eko abenduaren 31n Kontu Orokorraren urteanitzeko gastuen egoerak ez ditu geroko ekitaldietarako hartutako konpromisoak jasotzen, 1,9 milioi euroren zenbatekoan:
Alegazioa
Ezin gara bat etorri Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egindako oharra hemen azaldu diren arrazoiengatik:
– Ezkerraldean urbanizazioa eraikitzeko proiektua. Bergara errepidea (A-3002).
Aipatu obra kontratuaren lizitazioak nahiz esleipenak 2015eko ekitaldian osorik gauzatzea aurreikusten zuten eta, ondorioz, finantzatzeko behar zen kreditua 2015. urtean gordetzen zuten. Gauzapenean kontratistari ezin egotz dakiokeen atzerapena izan zen, 2015eko azken egunetan agertu zena. Hori dela eta, urteak birdoitu behar izan ziren, zegokion kreditua 2016ko ekitaldiko aurrekontuan jasoz.
Logikoki, 2015eko azaroaren 15ean aurkeztutako aurrekontu proiektuak ezin zuen islatu Arabako Foru Aldundiak gainditu gabe zegoen egitate bat.
– Errepideen foru sarearen kontserbazio integrala ekialde eta mendebaldeko guneetan.
Arabako Lurralde Historikoko Ekonomia eta Aurrekontu Araubideari buruzko abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauko 55. artikuluko 3. atalari jarraiki, gastu etengabeak eta segidako traktukoak ez dira konpromiso kredituen egoeran sartuko. Halako gastuei dagozkie errepideen foru sarearen kontserbazio osoari lotutakoak.
III.2.– Zerga sarrerak.
– Zatikapenak eta gerorapenak:
Araudiak agintzen duen epea baino luzeagoan (11 hilabete) emandako ondoko zatikapen eta gerorapenak atzeman ditugu eta horietako bat, gainera, araudiak agintzen duena baino interes tipo txikiagoan (% 4,375):
AFAk prozeduraren bat garatu behar luke Zerga Foru Arau Orokorrean aurreikusitako baldintza bereziak ezartzeko.
Alegazioa
Esaten denez, zatikatzeak araudiak araututako (11 hil) baino epe luzeagoetan eman ziren eta haietako batean araudiak arautu (% 4,375) baino interes tasa txikiagoan. Arabako Foru Aldundiaren ustez beharrezkoa da esan horri ñabardurak egitea eta proposatzen du adieraz dadila, bai aipatu epea bai interes tasak araudian orokorrean araututakoak direla, araudi horrek hain zuzen ere halako kasuetan orokorrean ezarritakoaz beste tasak eta epeak aplikatzea onartzen badu ere.
Aipatu zatikatzeak otsailaren 27ko 4/2012 Foru Arauak baliozkotutako buruzko martxoaren 2ko Zerga Premiazko Araugintzako Dekretuan oinarrituta eman ziren. Haren artikulu bakarrak hau dio hitzez hitz.
«1.– Zorrak ordaindu beharrean daudenek diruzaintzako aldi baterako arazoak frogatzen badituzte, ekonomia jardueraren bideragarritasuna edo langileen lanpostuak kinka larrian izanik, Foru Aldundiak zorrak zatikatzeko edo geroratzeko baimena eman dezake, kasu bakoitzean erabakitzen dituen baldintzetan.
2.– Aurreko 1 idatz zatian aipatzen diren baldintzak geroratzearen edo zatikatzearen edozein elementuren gainekoak izan daitezke: prestazio erantsia, bermeak edo epeak.
3.– Era berean, aurreko 1 idatz zatian adierazitako kasuetan, Foru Aldundiak zorraren ordainketa Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 59 artikuluko 2. idatz zatian ezarritakoaren arabera onartu ahal izango du; kasu horietan, ordaintzeko modu horretatik eratortzen diren zerga ondorioak aplikatuko dira.»
Aipatu espediente bakoitzerako alegazio hauei erantsitako agiri gisa ematen den analisi xehea gorabehera, kasu guztietan daude Ogasunaren Zuzendaritzaren txostenak kasu bakoitzean dauden inguruabarrak azaltzeko eta salbuespenekoak zirela eta aipatu 4/2012 Foru Araua aplikatzea merezi zutela ebatzi zen.
Edonola ere, kasu bakoitzeko egoera zehatzek ez dute ahalbidetzen kasu guztietan aplikatu daitekeen prozedura objektibo eta homogeneo bat ezartzerik. Une oro irtenbide bat bilatu nahi izan da, interes publikoa uztartuko duena, aurkezten den kasu bakoitzaren salbuespeneko egoeren arabera.
III.3.– Kontratazioa.
2015ean 36,6 milioi euroan esleitutako 14 espedienteren lagina aztertu dugu eta aurreko urteetan esleitutako beste 27 espedienteren jarraipena egin dugu, 2015ean 27,1 milioi euroren egikaritza izan dutenak. Zera ikusi dugu:
– Arabako Garbigune sarea kudeatzeko zerbitzuaren espedientea (13. zk.), 3. sorta, 69.969 euroan esleitu zen. Balio judizioaren baitako den irizpideak, «zerbitzu beharrizanei aurre egiteko eskaintzaren balio teknikoak», gehienezko 49 puntu ditu eta ez da gutxieneko xehapenik ere egiten. Komenigarria litzateke pleguetan irizpideak gutxieneko batekin garatzea eta dagokion haztapenarekin. Espediente honetan bertan, gainera, proposamenak ireki zirenetik esleipena egin arte 6 hilabete baino gehiago igaro dira, inongo justifikaziorik gabe.
Alegazioa
Egia da Ezaugarrien koadroaren atalak «zerbitzuaren beharrizanei aurre egiteko eskaintza balio teknikoa» baino ez duela aipatzen, gutxieneko desagregaziorik jaso gabe; esan behar da, ordea, agiri beraren Q) letrara bidaltzen duela eta han hau xedatzen dela hitzez hitz:
«Memoria tekniko xehatua aurkeztuko da. Han, egin behar diren lanen metodologia eta irismena azalduko dira. Memoria horretan zenbait alderdi sartuko dira, hala nola laneko programa, taldearen antolamendua eta beharrezkotzat jotzen diren jarduera protokolo eta prozedura guztiak, jarduera-zeregin bakoitzaren xehetasunak, maiztasunak, arduradunak eta erabiliko diren materialak zehaztuz.
Halaber, kontratuan parte hartzen duten talde teknikoaren eta unitate teknikoen deskribapena sartuko da, xehetasunez adieraziz zerbitzu hau ematen duten parte-hartze maila eta kontratatutako helbururako erabiliko dituen pertsonen curriculuma. O) letrako kaudimen gisa behar den gutxienekoari gehitutako alderdi teknikoak zehaztu beharko dira.»
Baloratu nahi ziren elementuen haztapena zehaztuta ez dagoela onartuta, zalantzarik gabe, balizko lizitatzaileei behar beste informazio eman zaie euren eskaintza teknikoak egiteko.
Gainerakoan, eskaintza bakoitzari emandako balorazioaren arrazoiketan aipatu Q) letran zehaztutako alderdiak baino ez dira kontuan hartu.
– Laudioko Musika Etxea zaharberritzeko lanen espedientea (14. zk.) 842.224 euroan esleitu zen. Lan-programa falta da, obrak gauzatu ahal izateko kontratistak nahitaez aurkeztu behar duena kontratua formalizatzen denetik aurrera kontatuta hogeita hamar eguneko gehienezko epean.
Alegazioa
Laneko programa kontratazio organoak formalki onartu ez bazuen ere, esan behar da espedientean badagoela laneko programa, adjudikaziodun gertatu zen lizitatzaileak bere eskaintzan sartu baitzuen. eranskin gisa aurkezten da laneko programa hori.
– Foru eraikinen zaintza eta segurtasun zerbitzuaren espedienteak (15. zk.), 579.795 euroan luzatutakoak, ez du luzapenaren formalizazioa jasotzen.
Alegazioa
Gabezia horri dagokionez, esan behar da foru eraikinen zaintza eta segurtasunari buruzko espediente administratiboan jasota dagoela adjudikaziodunak kontratuaren luzapenarekin idatziz adierazitako adostasuna. Inguruabar hori dela-eta, egin ez den izapidea formaltasun hotsa da.
– Obra ziurtagiriak edo emandako ondasun edo egindako zerbitzuen kontratuan erabakitakoarekiko adostasuna egiaztatzen duten agiriak ondasunak egiaz entregatu edo zerbitzua eman eta hurrengo hogeita hamar egunak igaro ondoren onartu dira honako espediente hauetan: 2015ean 1,3 milioi euroren zenbatekoarekin esleitutako lau espedientetan (1, 2, 12 eta 13) eta lehenagoko ekitaldietan esleitutako 16 espedientetan (15, 17, 18, 19, 20, 21, 22, 26, 29, 32, 33, 34, 35, 36, 37 eta 39).
– 2015ean 1,3 milioi euroren zenbatekoarekin esleitutako hiru espedienteren (7, 8 eta 13) eta lehenagoko ekitaldietan esleitutako sei espedienteren (18, 21, 22, 24, 26 eta 29) ordainketa egin da obra ziurtagiriak edo emandako ondasun edo egindako zerbitzuen kontratuan erabakitakoarekiko adostasuna egiaztatzen duten agiriak onartu eta hurrengo hogeita hamar egunak igaro ondoren.
Alegazioa
Kontratuei buruzko araudian kontratua era egokian egin izanaren frogagiriak onartzeko eta ordainketa egiteko xedatutako epeak gainditzeari buruzko oharrei dagokienez, oro har adierazi behar da Arabako Foru Aldundiaren jarduera osoan ez dutela garrantzi esanguratsurik izan. Izan ere, ekitaldiko faktura guztien % 0,82 baino ez dira, obra ziurtagiriak edo ondasunak edo zerbitzua benetan ematearekiko adostasunaren frogagiriak onartzeko atzerapenen kasuan, eta ekitaldiko faktura guztien % 0,15 ziurtagiriaren zenbatekoa ordaintzeak kontratazioari buruzko araudian ezarritako epea gainditu duen eragiketak. Horrek ez du inola ere ekarri 2015ean erregistratutako fakturak ordaintzeko batez beteko epea ez betetzea. Batez besteko epe hori 2,60 egunekoa izan da.
– Hilabete baino gehiago igaro da harrera akta edo adostasun agiriaren datatik kontratuaren dagokion likidazioa gauzatu arte, 2015ean 396.566 euroan esleitutako bi espedientetan (1 eta 2) eta aurreko ekitaldietan esleitutako espediente batean (23).
Alegazioa
Kontuen Euskal Epaitegiak hemen adierazitako gabezia kontratazioari buruzko araudian «foru eta udal hauteskundeen emaitzak zabaltzeko sistemak», «Ikuskaritza zerbitzuetan auditoretza informatikoa finkatu eta heltzeko zerbitzua» eta «Informatika kontsumigarrien hornidura»ri dagozkion kontratuen likidazioa onartzeko ezarritako epeak gainditzeari dagokio. Kasu guztietan, Arabako Foru Aldundiko kontrol organoek agerian utzi zituzten egoera horiek, eta likidazioarekin espediente bakar batean ere ez zen gertatu kontratistari ordaindu beharreko kopururik.
– Harrera datatik aurrera kontatuta egikaritutako lanen azken ziurtagiria onartzeko hiru hilabeteko epea gainditu da, kontratuaren likidazioaren kontura kontratistari ordainduko zaiona, 2015ean 299.463 euroan esleitutako obra espediente batean (10) eta lehenagoko ekitaldietan esleitutako bi espedientetan (32 eta 38).
Alegazioa
Arestiko kasuan bezala, «Arabako errepideetako hartxintxar arriskuak azalean tratatzeko», «Lapuebla de Labarcan A-3216 plataformaren trazadura hobetzeko eta hura handitzeko» eta «Enologia laborategian biomasarako berokuntza instalatzeko» obrei buruzko espedienteen azken ziurtapenen onarpenak kontratazioari buruzko araudian ezarritako epea gainditu du, baina ez du batere eragin ekonomikorik izan aurrekontuan, lehen kontratuan obren azken ziurtapena adjudikazioarekin bat datorren zenbatekoagatik onartu baitzen eta beste kasu bietan, azken ziurtapena kontratua adjudikatu baino prezio txikiagoan onartu baitzen.
Erakunde autonomoek 2015ean 7,7 milioi euroren zenbatekoan formalizatutako bederatzi espedienteren lagin bat aztertzetik, erakunde autonomoek aurreko urteetan esleitutako espedienteen jarraipenetik, 2015ean 18,2 milioi euroren egikaritza izan dutenak, eta sozietate publikoek 2015ean 13 milioi euroan esleitutako 20 espedienteen jarraipena egitetik, honako ondorio hauek eskuratu ditugu:
– GOFEk zuzenean hiru hornidura eta lau zerbitzu kontratatu ditu, guztira 237.503 euroren zenbatekoan, dagokion kontratazio espedientea izapidetu gabe; horretarako, eskaintzak egiteko eskatuta publikotasunik gabeko prozedura negoziatua baliatu behar zatekeen.
Alegazioa
Ezin da bat etorri Herri Kontuen Euskal Epaitegiak aipatutako kasu guztietan. Dioenez, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak zuzenean kontratatu ditu hiru hornidura eta lau zerbitzu, kontratazio espedienterik izapidetu gabe, publizitaterik gabeko prozedura negoziatua erabili behar zenean, eskaintzak eskatuz, 237.503 eurorengatik guztira.
Gizarte Ongizaterako Foru Aldundiak kontrataziorako indarreko araudiaren arabera izapidetu behar zen kontratazio espedientea ebazteko erabilitako irizpidea hau pentsatzea izan zen: egoitza zentro bakoitza funtzio independentzia zuen erakunde kontratugile bat zen eta haren kolektibo jasotzaileak erabiltzaileen ezaugarrien araberako zerbitzu bereziak behar zituen; hori dela-eta, eman behar zuen zerbitzu bakoitza objektu guztiz bereizia zen. Hala, espediente horiek Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak 138. artikuluan xedatzen duenaren arabera izapidetu dira. Artikulu horrek hauxe ezarri du:
«Kontratu txikiak dira 50.000 eurotik beherako kontratuak, obra-kontratuak direnean, edo 18.000 eurotik beherakoak, bestelako kontratuak direnean, 206. artikuluan estatu eremuan zentralizatutako obra, zerbitzu eta hornidurei buruz xedatutakoaren kalterik gabe».
Ohar hori egin zaien espedienteetarako alegazio orokor horrez gain, hauek adierazi behar dira berariaz:
Txagorritxu egoitzako garbitegi zerbitzuaren kasuan, INDESA 2010, S.L. foru sozietate publikoak ematen zuen, Arabako Foru Administrazioaren beraren baliabidea izanik. 2014an eta egoitzan garbitegi industrialeko zerbitzuak erabiltzaileen arropan eragindako kalteengatik hautemandako arazoak direla eta, egoitzan garbitegi enklabe bat jartzea erabaki zen eta, aldi berean, aurrekontua eskatu zitzaien zenbait garbitegiri zerbitzua aldi baterako emateko. Eskaintza bakarra jaso zen, kontratu txiki gisa adjudikatu zitzaion enpresarena. Zerbitzugintza horrek 2015eko apirila arte iraun zuen, eta publizitaterik gabeko eta ohiko izapidetzeko prozedura negoziatuaren bidez izapidetutako kontratu bat adjudikatu zen. Ohar horretan aipatzen diren fakturak 2015eko urtarriletik apirilera bitartekoak dira.
Berokuntza eta sukaldeko erregaiaren kasuan, haren hornidura prozedura irekiaren bidez deitutako kontratazio espediente baten helburuaren barruan sartu zen eta formalizatutako kontratua adjudikaziodunak erruz ez betetzeagatik azkendu zen. Ezin zitzaionez hornidura emateari utzi, kontratazio administratiboa gidatu behar duten printzipioei egokituena zirudien irtenbidea hautatu zen. Kontratazio espediente berria izapidetzeko behar zen denboran hornidura, izapidetutako prozeduran adjudikaziodun atera gabe, hurrengo baloraziorik onena zeukan eskaintza aurkeztu zuen lizitatzaileari agintzea aukeratu zen.
– Erakunde autonomoetako zortzi espedienteren obra ziurtagiriak edo emandako ondasun edo egindako zerbitzuen kontratuan erabakitakoarekiko adostasuna egiaztatzen duten agiriak ondasunak egiaz entregatu edo zerbitzua eman eta hurrengo hogeita hamar egunak igaro ondoren onartu dira.
– Erakunde autonomoen hiru espediente, aurreko ekitaldietan esleitutakoak, obra ziurtagiriak edo emandako ondasun edo egindako zerbitzuen kontratuan erabakitakoarekiko adostasuna egiaztatzen duten agiriak onartu eta hurrengo hogeita hamar egunak igaro ondoren ordaindu dira.
Alegazioa
Kontratuen araudian kontratua behar bezala egin izanaren frogagiriak onartzeko eta ordainketa egiteko ezarritako epeak gainditzeari buruzko oharrei dagokienez, oro har adierazi behar da foru erakunde autonomo bien jarduera osoan ez dutela garrantzi esanguratsurik izan, hornitzaileei ordaintzeko epeari buruz memorietan jasotako informazioan erakusten denez. Hona hemen informazio hori:
Hortaz, Gazteriaren Foru Erakundeak eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak egindako ordainketen % 1,11 eta % 1,55 baino ez dira egin ezarri baino epe luzeagoan, eta ordaintzeko batez besteko epea nahiko laburragoa da.
Kontu orokor horrekin batera, bestalde, Gazteriaren Foru Erakundearen kasuan, aztertutako espediente batean (ALGIDZren mantentze zerbitzua) ez zen beharrezkotzat jo harrera akta formalizatzea, 2015eko abenduaren 31n amaitu gabe urte naturaletik harago luzatzen zen segidako traktuko kontratua baitzen.
Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen kasuan, aipatu fakturetatik 6 aurreko ekitaldietan formalizatutako espediente bati dagozkio, 585.099 eurorengatik, zehazki, 2015eko azaro eta abenduko fakturak, Vitoria-Gasteizko (1. sorta) eta Kanpezu eta Aguraingo Kuadrilletako (3. sorta) etxez etxeko laguntza zerbitzuei dagozkienak. Faktura horien ordainketak atzeratu ziren faktura horietan guztietan enpresa adjudikaziodunak kontratu horren baldintza teknikoen orrian eskatutako betebeharrak betetzeke zeudelako, zehazki 2014ko auditoretza txostena aurkeztea.
III.4.– Diru-laguntzak.
– GOFEk elkarte bati emandako 74.774 euroren diru-laguntza zuzenaren justifikazioak ez ditu eskatutako agiri guztiak jasotzen.
Alegazioa
Aipatutako dirulaguntzaren espedientean aurkitutako gabeziei dagokienez, esan behar da, ikusitako gabezia horiek egon arren, erakundeak aurkeztutako dokumentazioa nahikoa izan dela finantzatutako gastua benetan gauzatu dela eta ikuskatutako hitzarmenaren xedea bete dela egiaztatzeko.
Hortaz, onartzekoa da hiruhilekorako proiektuaren garapenaren memoria, urteko lehenengo 3 hiruhilekoei dagokiena, besteak beste, ez dela aurkeztu, baina egia da, aldiz, ekitaldi osoari buruzko memoria exhaustiboa dagoela espedientean.
Bazkideen batzarrak onartutako balantzea eta emaitzen kontua ere falta dira, baina aurkeztutako agirien artean galera eta irabazien kontua dago. Kontu hori ez da behin betikoa, 2015eko hitzarmenaren behin betiko likidazioa jaso gabe baitago.
III.6.– Beste batzuk.
– AFAk zazpi finantza-erakundetan ez ditu baimendutako sinadurak gaurkotu.
Alegazioa
Funtsak baliatzeko baimena duten sinaduren zerrenda bidaltzen zaie finantza entitate laguntzaile guztiei, haietan aldaketaren bat gertatzen denean, pertsona baimendunen kargu uzteak eta ordezkoen izendapenak direla eta. Finantza Kudeaketa Zerbitzuak artxibatu egiten ditu jakinarazpen horien igorpen guztiak, jaso izanaren agiriarekin batera, entitatearen bulego nagusian.
Herri Kontuen Euskal Epaitegiak aipatu dituen entitateen kasuetan –haietako bat ere ez da erakunde ordaintzailea–, jakinarazpen egokiak egin ziren; beraz, entitate laguntzaileren batean informazio hori eguneratu gabe badago, entitate laguntzaile hori da erantzule bakarra.
Ohiko prozedura sistematiko horrekin batera, Herri Kontuen Euskal Epaitegian 2014ko txostenean egin zuen antzeko ohar bat ikusita, orduan aipatutako erakunde bakoitzari banaka jakinarazi zitzaion.
Horregatik, noski, egindako oharrak erakusten duen arazoa ezin zaio inolaz ere egotzi Arabako Foru Aldundiak. Izan ere, behar den arduraz jardun du berak eta ez dakar inolaz ere arriskurik berarentzat, aipatu erakundeetatik bat ere ez baita erakunde ordaintzailea eta zabaldutako kontuetan jatorri duen funtsen mugimendu ororen helmuga bakarra Arabako Foru Aldundiaren beraren beste kontu bat baino ezin baita izan.