EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-09-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2017182

IRAGARKIA, Bizkairako zein Gipuzkoarako Euskotreneko autobusen mantentzerako pneumatikoak hornitu eta konpontzeko lizitazio publikoaren esleipena jakinarazteko dena.

Organo emailea: EUSKO TRENBIDEAK SAU
Xedapenaren data: 2017-09-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201704583
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/05/23an argitaratutako 2017/05/10reko IRAGARPENA [201702546]

1.– Erakunde kontratatzailea.
a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SAU sozietate publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: autobusetarako pneumatikoak hornitu eta konpontzea.
b) Burutzapen/entrega tokia: Euskadi.
c) Burutzapen epea: hiru urte, urte batez luzatzeko aukera izanik.
d) Loteak: bai, 2.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lote bakoitzerako, lizitazioaren ondorioetarako, urteko gehiengo zenbatekoa (BEZa eta erabiltzen ez diren pneumatikoak kanpo):
a) 1. lotea (Bizkaia): 75.000,00 euro.
b) 2. lotea (Gipuzkoa): 115.000,00 euro.
Kontratu bietarako zenbatetsitako balioa, ustezko luzapenak eta gehienezko handitzeak kontuan izanda, 912.000,00 eurokoa da (BEZa eta erabiltzen ez diren pneumatikoak kanpo).
5.– Bermeak: baldintza-pleguen arabera.
6.– Esleipena.
a) 1. lotea: Bizkaia, First Stop Southwest SAU, urtekoa guztira 71.708,88 euro, BEZik gabe.
b) 2. lotea: Araba, First Stop Southwest SAU, urtekoa guztira 113.585,20 euro, BEZik gabe.
Lote bietako pneumatikoen horniketari eta konponketari dagokion kontratu bakoitzerako, esleitutako aurrekontu guztiaren gehienez % 20rainoko hedapen posible bat ezartzen da. Benetan egindako eta Euskotrenek aurretiaz eskatutako horniketak eta zerbitzuak baino ez dira fakturatuko, esleitutako unitate-prezioen arabera.
7.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak, lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu.
Bilbao, 2017ko irailaren 15a.
Zuzendari nagusia,
MANUEL LEZA OLAIZOLA.