EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-09-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2017182

IRAGARKIA, ekoberrikuntza-proiektuetarako eta ekoberrikuntzako I+G+b proiektuen diseinu bikainerako laguntzak deitzeko 2017ko ekitaldirako.

Organo emailea: IHOBE A.B.
Xedapenaren data: 2017-09-13
Hurrenkenaren zenbakia: 201704582
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
Ekoberrikuntza-proiektuetarako deialdia
Diru-laguntza hauen helburua da ZTBP 2020ren «Ekosistemak» aukera-hobiaren helburuak betetzen lagunduko duten proiektuak egitea sustatzea.
Ekoberrikuntzako I+G+b proiektuen diseinu bikainerako deialdia
Laguntza hauen helburua da I+G+b bultzatzeko Europako programetara –batez ere Horizon 2020ra– aurkeztutako proiektu-eskabideen diseinu bikaina sustatzea, ZTBP 2020ren «Ekosistemak» aukera-hobiaren ildo estrategikoetan.
Interesa dutenek eskuragarri dituzte bi deialdien oinarriak Ihobe, S.A. Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren webgunean (www.ihobe.eus).
Diru-laguntzak emateko prozesua lehiaketa bidez gauzatuko da.
«Ekoberrikuntza-proiektuak» deialdirako eskabideak aurkezteko epea iragarpen hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2017ko urriaren 17an bukatuko da.
«Ekoberrikuntzako I+G+b proiektuen diseinu bikainak» deialdirako eskabideak aurkezteko epea iragarpen hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2017ko azaroaren 15ean bukatuko da.
«Ekoberrikuntza-proiektuak» deialdirako aurrekontu-zuzkidura 675.000 eurokoa da.
«Ekoberrikuntzako I+G+b proiektuen diseinu bikainak» deialdirako aurrekontu-zuzkidura 100.000 eurokoa da.
Bilbao, 2017ko irailaren 13a.
Zuzendari nagusia,
JESUS LOSADA BESTEIRO.